214. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

2014ko ureztapenen likidazioa

Hiri honetako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2015eko urriaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen onestea Montes de Cierzo I, Montes de Cierzo II eta Valdetellasko ureztalur berrietan eginiko presioko ureztapenak ordaintzera beharturik dauden titularren erroldak, baita Montes de Cierzon ureztatzen ahal den eremuan 2014an egin ureztapen tradizionalen errolda ere. Borondatezko diru-bilketarako epea 2015eko urriaren 19an hasi eta azaroaren 13an bukatuko da, biak barne.

Ordainketak Udalaren Diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, hau da, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean. Dena dela, udal honekiko ordainketak helbideratuta izanez gero, kobrantzarako izendatua den finantza entitatera igorriko da ordainagiria.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamenduzko prozeduraren bidez eskatuko dira eta derrigorrezko epearen errekarguak sorraraziko dira, baita berandutzako korrituak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Tokiko Gobernu Batzarraren erabaki hau behin betikoa da administrazio bidean; hortaz, haren kontra errekurtso hauetako bat para daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tuteran, 2015eko urriaren 19an.–Ogasuneko zinegotzi delegatua, José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1514160