214. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

2. poligonoko 1826, 1827 eta 1828. lurzatien xehetasun azterlana.
Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2015eko abuztuaren 27an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du 2. poligonoko 1826, 27 eta 28. lurzatien xehetasun azterlana (lehengo 607.a; 1, 4 eta 5. eremuak, San Andres kalea, 96), Bestelako SLk sustaturik. Hori, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluari dagokionez 76. artikuluan aurreikusitako tramitazioarekin bat; igaro delarik hogei eguneko jendaurreko epea, iragarkia 2014ko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 2an, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita; horri buruzko alegazioak 2015eko otsailaren 26ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez ebatzirik; eta, behin betiko onespenari begira, sustatzaileei eskatu zitzaizkien zuzenketa tekniko, azalpen eta/edo aldaketak emanik, bai alegazio hori baiestearekin lotutako alderdien gainean bai aholkularitza taldeak hirigintzaren alorrean emandako txostenetik eratorritako beste alderdi batzuen gainean.

Aipatutako erabakiak betetzeko, sustatzaileak testu bategin bat idatzi du eta han jasotzen da, interpretazioei eta azalpenei begira, 2. poligonoko 607. lurzatiaren aurreko xehetasun azterlana; hartara, arautegia baturik geratuko da jatorrizko esparru osorako den testu bakar batean.

Ondotik, haren arauen edukia argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70. artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.ean xedatuari jarraikiz. Aditzera ematen da erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daitekeela zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bertzenaz, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetariko bat:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larragan, 2015eko urriaren 20an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

XEHETASUN AZTERLANAREN TESTU BATEGINA:
2. POLIGONOKO 1826, 1827 ETA 1828. LURZATIAK
(LEHENGO 607.A), 1, 4 ETA 5. EREMUAK, SAN ANDRES KALEKO 96AN (LARRAGA), ETA 2. POLIGONOKO 607. LURZATI
ZAHARREKO 2. ETA 3. EREMUAK

Hirigintza edukia

Oharra: Argitaratzen den araudiak osorik hartzen ditu Larragako Katastroko 2. poligonoko egungo 1826, 1827, 1828, 1841, 1851, 1852, 1834, 1835, 1836, 1837, 1838 eta 1839. lurzatiak.

1. eremua:

–Deskripzioa: Ipar-mendebaldean kokatua, Otano kaleko 9 eta 11 zenbakien artean. 13,70 m inguruko frontea hartzen du.

–Egungo egoera: Egun aurri egoeran den eraikin bat dago, Otano kaleko 11 zenbakiari itsatsirik.

–Tipologia: etxebizitza kolektiboa.

Determinazio hauek aipatzen dira, P1 planoan grafikoki adierazita daudenak.

–Gehieneko garaiera: S+BS+2+EP (sotoa+beheko solairua+bi solairu+estalkipea) (neurriak eta altuera Hirigintzako Udal Planaren irizpideen arabera).

–Gehieneko sakonera eraikigarria: 12 m-ko gehieneko sakonera eraikigarria ezarri da.

–Lerrokadurak: gehieneko lerrokadurak bat egiten du eraikuntzaren sakonerarekin. Nahitaezko lerrokadura egungo mehelinetan (dauden baoen argi-bisten zortasunetan izan ezik). Nahitaezko lerrokadura kalera ematen duen lurzati frontean.

–Lurzatia sestra azpian okupatzeko baimena ematen da, lurzati pribatuaren barruan etxebizitza bakoitzeko aparkatzeko toki bat gutxienez erreserbatu beharrari erantzuteko bakar-bakarrik.

–Eraikigarritasuna aipatutako lerrokaduretatik eta profiletatik ateratzen dena izanen da (516 m²-ren azpitik).

–Beheko solairuko okupazioa 172 m²-koa (gehienekoa baita) edo txikiagoa izanen da.

2. eremua:

1551. lurzatiaren eraikuntza gaur egungo baldintzetan finkatzen da.

1552. lurzatirako, 2005. urtean tramitatu zen xehetasun azterlanean ezarritako determinazioak aplikatuko dira, eraikuntzaren gainerakoari doituta:

–Tipologia: Familia bakarreko etxebizitza edo kolektiboa.

–Gehieneko garaiera: S+BS+2 (neurriak eta altuera Hirigintzako Udal Planaren irizpideen arabera).

–Gehieneko sakonera eraikigarria: Aldakorra: Dokumentazio grafikoaren arabera.

–Lerrokadurak: Gehieneko lerrokadurak bat egiten du eraikuntzaren sakonerarekin. Nahitaezko lerrokadura egungo mehelinetan (dauden baoen argi-bisten zortasunetan izan ezik). Nahitaezko lerrokadura kalera ematen duen lurzati frontean.

–Eraikigarritasuna aipatutako lerrokaduretatik eta profiletatik ateratzen dena izanen da (545,69 m²-ren azpitik).

–Beheko solairuko okupazioa 90 m²-koa (gehienekoa baita) edo txikiagoa izanen da.

3. eremua:

Eraikuntza gaur egungo baldintzetan finkatzen da. Gainerako aprobetxamendua gauzatzeko (betiere 699,04 m²-ren azpitik), lerrokadurak eta bolumenak ezartzen dituen tresna bat izapidetu beharko da.

4. eremua:

Eraikuntza gaur egungo baldintzetan finkatzen da. Gainerako aprobetxamendua gauzatzeko (betiere 919,52 m²-ren azpitik), lerrokadurak eta bolumenak ezartzen dituen tresna bat izapidetu beharko da.

5. eremua:

–Deskripzioa: Lehen deskribaturiko 3 eraikinek eratzen duten eremua (oinetxe zahar bat, Larraya etxea, eta hari atxikita dauden beste eraikin batzuk, aitzina etxe nagusiaren menpekoak izan eta nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiakuntzarako erabiltzen zirenak: biltegia eta upategia).

–Tipologia: etxebizitza kolektiboa.

Determinazio hauek aipatzen dira, P1 planoan grafikoki adierazita daudenak.

–Gehieneko garaiera: S+BS+2+EP (sotoa+beheko solairua+bi solairu+estalkipea).

–Lerrokadurak: dagokion planoan daude adierazita lerrokadurak eta Larraya etxearen egungo fatxadari eusten diote (zaindu beharrekoa baita). Eremuaren gainerako zatirako, beste lerrokadura batzuk adierazten dira, alboko finkekiko 3 metro atzera egitea errespetatuz.

–Egungo eraikina ordezteko baimena ematen da, baina Larraya etxearen fatxada kontserbatu egin beharko da, Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoaren Zerbitzuak (Vianako Printzea) txostenean adierazten duen gisan, adierazitako lerrokadurei eutsiz. Eraikinean egiten diren obra guztiek erakunde honen aldeko txostena beharko dute.

–Lurzatia sestra azpian okupatzeko baimena ematen da, lurzati pribatuaren barruan etxebizitza bakoitzeko aparkatzeko toki bat gutxienez erreserbatu beharrari erantzuteko bakar-bakarrik.

–Eraikigarritasuna aipatutako lerrokaduretatik eta profiletatik ateratzen dena izanen da (1.890 m²-ren azpitik).

–Beheko solairuko okupazioa 630 m²-koa (gehienekoa baita) edo txikiagoa izanen da.

Iragarkiaren kodea: L1514167