214. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

2016ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, Eulateko Udalak, 2015eko irailaren 2an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioan, 2016rako karga-tasa hauek finkatzea:

–Katastroko balioaren 0,22, hirilurreko ondasunetarako.

–Katastroko balioaren 0,62, landalurreko ondasunetarako.

2. Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: horiek gauzatzeko aurrekontuaren %3.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, indize hau aplikatuko da: %1.

4. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: 2,2ko portzentajea epealdi guztietarako, 1etik 20 urtera bitarte.

Karga-tasa: %8.

5. Ura:

–Kuota finkoa, kontagailu bakoitzeko: euro 28/urtea.

–Kontsumoa: 0,20 euro/metro kubikoa neguan eta 0,58 euro/metro kubikoa udan.

6. Belarrak:

–Azienda xehea: 0,47 euro buruko.

–Azienda larria: 3 euro buruko.

7. Okupaturiko lurrak:

–Herri barnean: 5 euro/metro koadroa.

–Herritik kanpo: 1,5 euro/metro koadroa.

Erabaki honek 2016ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta horren kontra ohiko errekurtsoak aurkezten ahal dira.

Eulaten, 2015eko irailaren 17an.–Alkatea, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica.

Iragarkiaren kodea: L1514178