150. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

61/2015 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Gizarte Politiketako Departamentuko idazkari tekniko nagusiak emana, Maialen Epalza Atxa andreari Kazetaritzako lizentziadunen edo gradudunen prestakuntza beka ematen diona, Idazkaritza Tekniko Nagusian aritzeko.

Gizarte Politiketako kontseilariaren apirilaren 22ko 250/2015 Foru Aginduaren bidez oinarriak onetsi ziren Kazetaritzako edo Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziadunen edo gradudunen prestakuntza beka bat emateko, Idazkaritza Tekniko Nagusian aritzeko.

Deialdiaren 9. oinarrian izendatutako ebaluazio batzordearen txostenak ikusita, non proposatzen baita ondoko eskatzaile hauek deialditik kanpo uztea 6. oinarriko e) ataleko baldintza ez betetzeagatik (deialdia argitaratu aurreko 3 urtean ikasketak bukatu izana): Virginia Negro Roselló, Cristina Jiménez Latorre, Mikel Navarro Neri eta Aída Grávalos Grávalos.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Deialdian onartutako izangaien zerrenda eta 7. oinarrian ezarritako balorazio baremoaren arabera lortutako puntuazioak onestea:

IZENA

DEITURAK

ESP.
AKADEMIKOA

EUSKARA

BESTELAKO TITULUAK EDO PRESTAKUNTZA

BOLUNTARIOTZA

PUNTUAK, GUZTIRA

Maialen

Epalza Atxa

1,548

1

5

0

7,548

Amaia

Garcia Ruiz

2,34

0

5

0

7,34

Garbiñe

Jaurrieta Bariain

2,04

0

5

0

7,04

Leire

Onieva Iturgaiz

0,888

1

5

6,888

David

Garcia Garcia

1,26

0

5

0

6,26

Javier

Frias Alfaro

1,038

0

5

0

6,038

Iñaki

Echeverria Ansorena

1,014

0

5

0

6,014

Vanesa

Lazcano Sola

0,96

0

5

0

5,96

Alicia

Burdaspar Uriz

0,9

0

5

0

5,9

Oihane

Perez Lacarra

1,6578

0

3,5

0

5,1578

Alvaro

Martinena Cerro

0,732

0

0

0

0,732

Irantzu

Lopez Pro

0,588

0

0

0

0,588

2. Maialen Epalza Atxa andreari (NANa: 73111183W) Kazetaritzako lizentziadunen edo gradudunen prestakuntza beka ematea, Idazkaritza Tekniko Nagusian aritzeko, hura baita puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaia, eta gainerako eskaerak ezestea.

3. Ezartzea hasteko eguna 2015eko ekainaren 22a izanen dela, eta bukatzekoa, berriz, 2015eko abenduaren 31. Gizarte Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak beka luzatzen ahal du, gehienez ere hiru urtez, hasierako aldia eta luzapenak barne.

4. Zazpi mila eta hamahiru euro eta hogeita hamalau zentimoko gastua (7.013,34) xedatzea, 2015era luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Informazio eta Modernizazio Ataleko bekak” izeneko 900000 90200 4809 233103 kontu-sailaren kargura.

5. 34,89 euroko gastua xedatzea, 2015eko abenduko gizarte segurantzari dagokiona, 2016ko gastuen aurrekontuko “Informazio eta Modernizazio Ataleko bekak” izeneko 900000 90200 4809 233103 kontu-sailaren kargura edo ekitaldi horretan gaitzen den horren pareko kontu-sailaren kargura.

6. 288 euro kentzea 2015era luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Informazio eta Modernizazio Ataleko bekak” izeneko 900000 90200 4809 233103 kontu-sailaren kargura den erreserbatik eta baimenetik. (R-2188/A-2554).

7. Ebazpen hau Maialen Epalza Atxa andreari eta eskatzaileei jakinaraztea eta Gizarte Politiketako departamentuko Kontabilitate Zentroari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

9. Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Gizarte Politiketako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2015eko ekainaren 11n.–Idazkari tekniko nagusia, José Antonio Marañón Oricain.

Iragarkiaren kodea: F1508992