102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

QUEILES IBARREKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Queiles Ibarreko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Zuzendaritza Batzordeak, 2015eko apirilaren 28an,

Honako erabaki hau hartu zuen:

a) Hasiera batean onestea Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen eta zerbitzua jasotzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak ezartzen dituen ordenantza.

b) Hasiera batean onetsitako ordenantza jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

c) Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aditzera ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoa betez.

Cascanten, 2015eko maiatzaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Milagros Agramonte Sáez de Guinoa.

Iragarkiaren kodea: L1507469