102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2015eko plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Uharteko eta Esteribarko Udalen Zerbitzuen Mankomunitateak, 2015eko maiatzaren 15ean egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 2015eko plantilla organikoa eta hari erantsitako agiriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Uharten, 2015eko maiatzaren 18an.–Mankomunitateko burua, Patricia de Pedro Aparicio.

Iragarkiaren kodea: L1507648