102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udal Planeko aldaketa U.I.XV unitateko 2. poligonoko
235. lurzatian (Iruñerriko Mankomunitatea) eta U.I.VIII untitateko
1. poligonoko 865. lurzatian (Salestarren Komentua).
Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2015eko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 07-MAY-15 (9/CU).

“Ikusirik Iruñeko Udal Planeko aldaketaren dokumentua U.I.XV unitateko 2. poligonoko 235. lurzatian eta U.I.VIII untitateko 1. poligonoko 865. lurzatian; Planeamendu Zerbitzuko buruaren eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2015eko apirilaren 10eko txostenei, Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurako idazkariaren 2015eko apirilaren 13ko txostenari eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2015eko apirilaren 28koari jarraikiz,

ERABAKI DA:

1. Hasiera batean onestea Iruñeko Udal Planeko aldaketaren dokumentua U.I.XV unitateko 2. poligonoko 235. lurzatian (Mankomunitatearen egoitza) eta U.I.VIII untitateko 1. poligonoko 865. lurzatian (Salestarren Komentua), José Muñozek sustatua Iruñerriko Mankomunitatea ordezkatuz.

2. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.”

Iruñean, 2015eko maiatzaren 12an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1507307