102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAKAR

Herrilarreen aprobetxamendua eta laborantzako herrilurren aprobetxamendua arautzen dituen ordenantza.
Behin betiko onespena

Otsailaren 27ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Otsakarko Kontzejuaren herrilarreen aprobetxamendua eta laborantzako herrilurren aprobetxamendua arautzen dituen ordenantzaren hasiera bateko onespena, 2015eko otsailaren 22ko bilkuran erabakia.

Jendaurreko epean alegazioa aurkeztu zuen Miguel Ángel Orrio Esepelosin jaunak, lurzatien loteen zatiketa eskatuz.

2015eko apirilaren 19an egin bilkuran, alegazioak baietsi ziren eta ordenantza behin betiko onetsi zen.

Horrenbestez, bidezko da ordenantza horren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Otsakarko Kontzejuaren herrilarreen aprobetxamendua eta laborantzako herrilurren aprobetxamendua arautzen dituen ordenantzak indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu eta biharamunean.

Otsakarren, 2015eko apirilaren 23an.–Kontzejuko burua, Daniel Carrascosa Uriaque.

OTSAKARKO HERRILARREEN APROBETXAMENDUA ETA LABORANTZAKO HERRILURREN APROBETXAMENDUA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza honek arauak ematea du xede Otsakarko Udalaren mugapeko herrilarreen eta laborantzako herrilurren administrazioa, erabilera, zainketa, berreskuratzea eta aprobetxamendua antolatzearren.

2. artikulua. Aplikatzekoak diren arauak.

Herrilurretako aprobetxamenduen gaineko arauak hauek dira: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea; urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretua; Nafarroako Foru Zuzenbide Administratiboaren gainerako arauak; herrilurren ordenantza hau eta, bestela, Foru Zuzenbide Pribatuaren arauak, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 40. artikuluko hirugarren idatz-zatian xedatua deusetan ukatu gabe.

3. artikulua. Lurralde eremua.

Otsakarko Kontzejuaren abeltzaintzako aprobetxamendurako azalera da jarraian azaltzen dena, lote bakarrean:

–1. lotea: Otsakarko Kontzejuaren larreak:

  • 2. poligonoa, 51. lurzatia, 1etik 9ra bitarteko esparrua, 41,09 hektareako azalera.
  • 2. poligonoa, 229. lurzatia, 1 esparrua, 23,83 hektareako azalera.
  • 2. poligonoa, 301. lurzatia, 1etik 5era bitarteko esparrua, 9,36 hektareako azalera.
  • 2. poligonoa, 303. lurzatia, 7 eta 8 esparrua, 15 hektareako azalera.
  • 2. poligonoa, 320. lurzatia, 1 eta 2 esparrua, 0,25 hektareako azalera.
  • 2. poligonoa, 322. lurzatia, 1etik 3ra bitarteko esparrua, 1,69 hektareako azalera.
  • 2. poligonoa, 325. lurzatia, 2 eta 3 esparrua, 1,16 hektareako azalera.
  • 2. poligonoa, 326. lurzatia, 3 eta 4 esparrua, 0,61 hektareako azalera.
  • 2. poligonoa, 331. lurzatia, 1etik 4ra bitarteko esparrua, 1,99 hektareako azalera.
  • 2. poligonoa, 334. lurzatia, 1 esparrua, 0,03 hektareako azalera.
  • 2. poligonoa, 338. lurzatia, 1etik 5era bitarteko esparrua, 1,27 hektareako azalera.
  • 2. poligonoa, 341. lurzatia, 1, 4, 5, 6, 7, 8, 9 eta 10 esparrua, 10,46 hektareako azalera.
  • 3. poligonoa, 1. lurzatia, 1etik 5era bitarteko esparrua, 100,05 hektareako azalera.
  • 3. poligonoa, 4. lurzatia, 1 esparrua, 6,44 hektareako azalera.
  • 3. poligonoa, 5. lurzatia, 1 esparrua, 7,71 hektareako azalera.
  • 3. poligonoa, 9. lurzatia, 1etik 3ra bitarteko esparrua, 0,94 hektareako azalera.

4. artikulua. Azienda karga.

Herrilarreek jasan dezaketen azienda karga da azienda larriko 35 abelburu edo azienda xeheko 350 abelburu.

5. artikulua. Aprobetxamendu aldia.

Abeltzaintzako aprobetxamenduaren herrilurretako azaleraren aprobetxamendu aldia izanen da urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoa.

6. artikulua. Aprobetxamendu modua.

Larreen aprobetxamendua banakakoa izanen da. Alambrez hesitutako barruti bakoitzean errentari bakar baten abelburuak larratuko dira.

7. artikulua. Esleipenaren epea.

Larreak 8 urteko eperako esleituko dira.

8. artikulua. Aprobetxamendu kanona.

Azienda karga eta larreen kalitatea kontuan hartuta, Otsakarko Kontzejuak larreen azalera osoaren aprobetxamendurako kanona ezarri du: urtean 2500 euro.

9. artikulua. Esleipen prezioa berrikustea.

Larreen aprobetxamenduaren balorazio eta esleipen prezioa urtero berrikusiko da, biziaren kostuak dituen gorabeheren arabera egokitzeko, Nafarroako erakunde ofizial eskudunak onartzen dituen indizeak (abeltzaintzako KPI) kontuan hartuz.

10. artikulua. Herrilarreak esleitzeko moduak.

Bazkalekuen esleipena modu hauetan eginen da, lehentasun-ordena honi jarraituz:

a) Herritarrendako zuzeneko esleipenaren bidez.

b) Antzinako ohiturari jarraikiz.

c) Enkante publikoaren bidez esleituz.

Enkanteetan parte hartzeko, Administrazioarekin kontratatzeko orokorrean ezartzen diren baldintzak betetzeaz gain, lizitatzaileek Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Azienden Erroldaren Erregistroan alta emanda egon beharko dute, eta Abeltzaintzako Ustiapenaren Liburuaren titularrak izan. Eskatutako dokumentazio guztia lizitazioaren aurretik aurkeztu beharko da; hala egin ezean ezingo da lizitazioan parte hartu.

Lizitatzaileek bazkalekuen ezaugarriak ezagutuko dituzte esleipenaren aurretik eta lizitatzean. zehazki jakinen dute nola dauden itxiturei dagokienez. Egoera horren gaineko akta eginen da eta esleipen-hartzaileak bazkalekuak esleitu zitzaizkionean bezala mantendu beharko ditu.

11. artikulua. Herritarren arteko zuzeneko esleipenerako onuradunak.

Orokorrean, herrilarreen aprobetxamenduen onuradun izanen dira, herritarren arteko zuzeneko esleipena egiten denean, halako familia unitateak baldin haien titularrak honako baldintza hauek betetzen baditu:

a) Adinez nagusi izatea edo adingabeko emantzipatu edo judizialki gaitua.

b) Biztanleen Udal Erroldan bizilagun gisa inskribatua egotea gutxienez 3 urteko antzinatasunez.

c) Otsakarren urtean 9 hilabetez bederen egiazki bizi izatea.

d) Otsakarko Kontzejuarekin zerga betebeharrak egunean izatea.

e) Azienda Txulapaingo Udalaren katastroan inskribaturik edukitzea eta/edo abeltzain-kartilla eguneratua izatea, abelburu kopuruarekin, haien osasun egoeraren ziurtagiriarekin eta hirugarrenei egin ahal dizkieten kalteen aseguruarekin.

f) Erabilera zuzenean eta pertsonalki egitea. Larreen zuzeneko aprobetxamendutzat hartuko da onuradunak legez eratutako talde edo elkarteetan biltzen direnean; betiere, kideek artikulu honen a, b, c, d eta e ataletan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Etxebizitza berean bizi diren guztiak hartuko dira familia unitateko kidetzat. Nolanahi ere, familia unitate independientetzat hartuko da guraso erretiratuek osatua, familiakoekin bizi arren, betiere haien diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldata baino apalagoak baldin badira.

12. artikulua. Esleitzeko prozedura.

Otsakarko Kontzejuak aldez aurretik erabakia hartu eta Kontzejuko iragarki oholean ediktua agertuta, 15 eguneko epea irekiko du, eskubidea dutela uste dutenek larreen esleipena eska dezaten.

Kontzejuak behin-behinekoz eginen du esleipena, jasotako eskabideen arabera. Otsakarko Kontzejuan onartutako pertsonen behin-behineko zerrenda argitaratuko da, eta bertan agertuko dira eskatzaileen izen-abizenak eta herrilarreetan sartu nahi duen abelburu kopurua eta haien mota.

Behin-behineko esleipena eginik, 10 eguneko epea emanen da erreklamazioak aurkezteko. Halakorik ez bada, behin betiko onetsitzat joko da epea bukatutakoan.

Kontzejuak beretzat gorde ahalko du herrilarre guztien bostetik bat, onuradun berririk balitz urtean esleitzeko.

13.–Herritarren arteko zuzeneko esleipenaren bidez ez badira herrilarre guztiak esleitzen, soberan gelditu direnak enkante publikoaren bidez esleituko dira, zortzitik hamabi urte bitarteko eperako.

Herrilarreen aprobetxamenduen enkanteetan, eman gabe gelditzen badira, bigarren eta are hirugarren enkanteak ere egiten ahalko dira, hasierako prezioa %10 eta %20 merkeago, hurrenez hurren. Halaber, enkantea eman gabe gelditu bada, aprobetxamendua zuzenean esleitzen ahalko da, baina prezioa ez da azken enkantearen hasierako prezioa baino merkeagoa izanen.

Herrilarreen aprobetxamenduen enkanteak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietako batean edo gehiagotan iragarriko da, enkantearen eguna baino hamabost egun natural lehenagotik gutxienez ere.

Hala ere, herrilarreen aprobetxamenduen bigarren eta hirugarren enkanteetarako aski izanen da toki entitatearen iragarki oholean iragartzearekin, haietako bakoitza egin baino bost egun lehenago, gutxienez.

13. artikulua. Herrilarreen aprobetxamendurako eskabideekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskabideekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Familia unitatearen titularraren NANaren fotokopia. Adinez txiki burujabe edo judizialki gaitua izanez gero, horren egiaztagiria.

b) Zinpeko aitorpena dioena Otsakarko bizilaguna dela, gutxienez ere hiru urteko antzintasunez, eta bere hartan urtean gutxienez ere bederatzi hilabetez bizi dela.

c) Zinpeko aitorpena dioena zerga betebeharrak eguneratuak dituela loturik dagoen toki entitate guztiekin.

d) 11. artikuluan zehaztutako dokumentazio guztia.

14. artikulua. Fidantza.

Esleipen-hartzaile bakoitzak bereganatzen dituen erantzunbeharrei aurre egiteko, Otsakarko Kontzejuaren aldeko fidantza edo banku-abal bat gordailatu beharko du, esleipenaren zenbatekoaren %10aren parekoa. Fidantzaren zenbatekoa urtero eguneratuko da, KPI aplikatuta.

15. artikulua. Kanonaren ordainketa.

Esleipenaren prezioa Otsakarko Kontzejuari ordainduko zaio abenduan, urtea beteta, abenduan.

Behar den zenbatekoa ordaindu gabe 15 egun iraganez gero, esleipena baliogabetzat joko da, fidantza edo abala galduko da, eta ez dira baztertzen Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak adierazten dituen erantzukizunak eta izan litezkeen beste batzuk.

Herritarren arteko zuzeneko esleipeneko sisteman, bazkalekuen onuradunek ordaindu beharreko saria bazkalekuen egiazko balioaren %90 izanen da; hori guztia 6/1990 Foru Legearen 159. artikuluan eta 280/1990 Foru Dekretuaren 188. artikuluan xedatuari jarraikiz.

16. artikulua. Esleipen-hartzaileen betebeharrak.

Esleipen-hartzaileak betebehar hauek izanen ditu:

a) Herrilarreetan bazkatzen den aziendak osasun ziurtagiria beharko du, Herrilarreetan bazkatzen den Aziendaren Osasun Babesari buruzko maiatzaren 4ko 5/1984 Foru Legearen 1. artikuluak eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, eta bete egin beharko ditu Lege horretako nahiz bere erregelamenduko baldintza guztiak, edo aplikagarria den legeriarenak.

b) Esleitu zaizkion lurrak ez dizkio inori errentan emanen, ezta eskualdatuko ere. Kontzejuak egokiak eta komenigarriak iruditzen zaizkion egiaztapenak egiten ahalko ditu noiznahi, larreen aprobetxamendua zuzenean egiten dela ziurtatzeko.

c) Aprobetxamendua ez bazaio interesatzen, esleipenari uko eginen dio eta lurrak Kontzejuaren esku utziko ditu, hark egokia iruditzen zaion maneran eslei ditzan, 15 egun aurretik.

d) Esleipenaren egunean hartutako egoeran mantentzea artegiak, zerrakurak, atakak, idoiak eta gainerako instalazioak, eta eragindako kalte-galerei erantzutea pausatutako fidantzaren edo abalaren bidez. Kalteak urtero ordainduko dira peritu lanaren ondotik, urtero abenduan eginen baita ordainketa egiterakoan.

e) Nekazaritzako makineriarekin soilik-soilik herriko bideetan ibiliko da.

f) Aziendari ez dio janaria emanen bideetan; aitzitik, Otsakarko Kontzejuak horretarako ezarritako tokietan eginen du soilik eta denak horretarako erabiliko ditu.

17. artikulua. Arau-hausteak.

Honako hauek arau-haustetzat hartuko dira:

a) Esleipen-hartzaileak aprobetxamendua zuzenean eta pertsonalki ez egitea.

b) Indarrean dagoen esleipen prezioa Kontzejuak dioen epeetan ez ordaintzea.

c) Aprobetxamendua egoki eta osoki ez egitea.

d) Aprobetxamendua bere xede ez beste baterako erabiltzea.

e) Zehazturiko epeak ez errespetatzea.

f) Herrilarreak aprobetxatzen dituzten aziendek ez betetzea azienden osasun babesaren gainean indarra duen araudia.

g) Animalia hilak beren hartan utzirik, osasun arauak haustea.

h) Lote bakoitzaren mugak ez errespetatzea.

i) Bazkalekuetan asegururik gabeko animaliak sartzea.

j) Ordenantza honetan xedatutakoari kontra egiten dion beste edozein egintza.

k) Esleipen-hartzaileak izanen dira artzaintza dela-eta doloz nahiz erruz lurretan edo laborantzetan egiten dituzten kalteen erantzuleak, eta horregatik isunak jartzen badira, beraiek ordaindu beharko dituzte.

18. artikulua. Zehapenak.

Arau-hauste horiek ondoko zehapenak izanen dituzte:

a) a, b, c eta d letretan adierazten direnek esleipenaren iraungipena ekarriko dute, Nafarroako Gobernuak edo beste erakunde eskudun batzuek paratzen ahal dituzten bestelako zehapenak deusetan ukatu gabe.

b) 15. artikuluko e letrakoak Udalaren larreen esleipen-hartzailea izateko ezgaitasuna ekarriko du.

c) 15. artikuluko gainerako arau-hausteek 1.000 euroko isuna ekarriko dute. Arau-hausteetan berreroriz gero zehapena zenbateko horren bikoitza izanen da; hori guztia, ondasun publikoetan edo hirugarrenei eragindako kalteen zenbatekoa ezertan ukatu gabe, kalteen egileek bidezko moduan ordainduko baitituzte.

19. artikulua. Hobekuntzak.

Artegietan, larreetan, idoietan eta abar egiten diren hobekuntza lanek udal lizentzia beharko dute eta, beraz, ezin izanen dira egin udal baimenik gabe eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak luzatutako ingurumeneko baimenik gabe. Otsakarko Kontzejuak urtero bazkalekuengatik jasotako diruaren %15 bideratuko du abeltzaintzako herriko azpiegiturak hobetu eta/edo mantentzera (artegiak, iturriak, sarbideak, itxiturak, atakak, askak eta abar).

20. artikulua. Herrilarreen azaleraren aitorpena (NPB).

Aprobetxamendu motaren arabera (ikus 5. artikulua) errentariak edo errentariek NPBan eginen duten larreen azalera baliokidearen aitorpena izanen da:

a) Aprobetxamendua bakarka egiten ez bada, errentari bakoitzak aitortuko duen larreen azalera baliokidea izanen da herrilarreetan bazkatzen den abelburu larrien kopuruaren araberakoa. Izanik: 2 urtetik gorako behi-azienda = 1 AzLU; 6 eta 24 hilabete arteko behi-azienda = 0,6 AzLU; 6 hilabetetik gorako zaldi-azienda = 1 AzLU; ardi- edo ahuntz-azienda = 0,15 AzLU.

b) Errentari bakarra izanez gero, herrilarreen azalera baliokide osoa aitortu ahalko du.

Laborantzako herrilurren aprobetxamenduak

20. artikulua. Laborantzako herrilurren aprobetxamenduak hiru modutan eginen dira, lehentasun ordena honen arabera:

a) Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduak.

b) Herritarrendako esleipen zuzeneko aprobetxamenduak.

c) Enkante publikoaren bidez esleitzea edo Udalak zuzenean ustiatzea.

Kontzejuak laborantzako herrilurren aprobetxamendua esleitzeko modu horiek erabiliko ditu, bata bestearen ondotik, emandako ordenaren arabera.

1. ATALA

Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduak

21. artikulua. Aprobetxamendu modu honen onuradun izateko, familia unitateen titular diren herritarrek 15. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte eta, familia unitateko kide bakoitzarengatik, diru-sarrerek lanbide arteko gutxieneko soldataren %30 baino txikiagoak izan beharko dute, edo familia unitatearen diru-sarrerek guztira soldata eta erdiaren azpitik egon.

Familia unitatean gorputzez edo adimenez ezinduak diren kideak baldin badaude, agiri bidez frogatuta, lanbide arteko gutxieneko soldataren %60ren pareko diru-sarrera kontatuko da kide bakoitzeko.

Errenta mailak zehazteko jarraitu behar diren irizpideak datu objektiboetan oinarrituz finkatuko dira. Hartuko dira kontuan pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena, soldatak, laborantzako lurrak errentamenduan nahiz beste edozein tituluren bidez edukitzea, landalurraren eta industriaren gaineko kontribuzioen kapital zergagarria, hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioarena, norberaren etxebizitzari dagokiona kenduta, baita horren gisako beste edozein datu ere.

22. artikulua. Honako azalera hauek ezarri dira loteendako, aprobetxamendu mota honetan:

–1. lotea: Otsakarko Kontzejuaren laborantzako lurra:

  • 2. poligonoa, 329. lurzatia, 1. esparrua, 0,5 hektareako azalera.
  • 2. poligonoa, 341. lurzatia, 2 eta 3 esparrua, 1,03 hektareako azalera.

–2. lotea: Otsakarko Kontzejuaren laborantzako lurra:

  • 2. poligonoa, 303. lurzatia, 1etik 5era, 10etik 13ra eta 17 esparrua, 2,11 hektareako azalera.
  • 2. poligonoa, 303. lurzatia, 9. esparrua, 2,02 hektareako azalera, larre zuhaixkaduna.

–3. lotea: Otsakarko Kontzejuaren laborantzako lurra:

  • 2. poligonoa, 326. lurzatia, 1 eta 2 esparrua, 0,45 hektareako azalera.
  • 2. poligonoa, 303. lurzatia, 6 esparrua, 0,49 hektareako azalera.
  • 2. poligonoa, 325. lurzatia, 1 esparrua, 0,72 hektareako azalera.

23. artikulua. Aprobetxamendua ez da 8 urtetik beherakoa izanen. Urte anitzeko laboreak badira, eta Kontzejuak baimena ematen badu, epe hori laborearen balio-bizitzaren arabera luzatzen ahalko da.

24. artikulua. Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamendurako finkatutako baldintzak betetzen dituzten familia unitate anitz badira, eta horrek arazo sozialik sortzen badu, Otsakarko Kontzejuak, aitzinetik Nafarroako Gobernuaren baimena izanda, ordenantza honen aurreko artikuluetan adierazitako faktoreak beheratzen ahalko ditu, proportzionalki eta arrazoituz, baina inoiz ez igo. Halakoetan, Ezkirozko Kontzejuak laborantzako herrilurren %50 erabiliko du, gutxienez, banaketa modu honetarako.

25. artikulua. Herrilurretako lurzatien onuradunek kanon hau ordaindu beharko dute, aprobetxamendu modu horretan, eta urtero eguneratuko da Nafarroako KPIaren arabera.

26. artikulua. Onuradunek zuzenean eta pertsonalki landu beharko dituzte herrilurretako lurzatiak eta ezin dituzte errentan eman edo ustiatu, lan pertsonala ez den beste moduren baten bidez.

Onuradunei esleitutako lurzatien laborantza hainbaten artean egitea ere zuzeneko laborantza pertsonaltzat hartuko da, haiek kooperatibetan edo legez eratutako lan taldeetan elkartzen direnean eta kide guztiek 15. artikuluan adierazitako baldintzak betetzen badituzte.

27. artikulua. Ezintasun fisikoa edo besteren bat izateagatik onuradunak ezin baditu lurzatiak zuzenean eta pertsonalki landatu, esleitzeko momentuan edo aprobetxamenduaren epean, Otsakarko Kontzejuak esleitu eginen ditu hurrengo aprobetxamendu moduaren bidez, hau da, herritarren arteko esleipen zuzeneko aprobetxamenduaren bidez. Udalak lurzatien titularrei esleipenetik ateratako diru-sarrerak ordainduko dizkie, kanona kendu ondotik.

Kontzejuak ezintasun fisikorik edo besteren bat noiz dagoen erabakitzeko eskumena du, eta egokiak iruditzen zaizkion agiriak eskatuko ditu.

Beren laborea apartzerian eman edo lagatzen duten onuradunei herrilurretako lurzatiak kenduko zaizkie esleipen aldia bukatu arte.

Gisa honetara, lurzatirik gabe gelditu diren onuradunek partzuergoa edo lagapena egin zenetik lortutako mozkinak sartu beharko dituzte Kontzejuaren Diruzaintzan.

28. artikulua. Kontzejuak egokiak iruditzen zaizkion egiaztaketak egin ahalko ditu edozein unetan, laborantza zuzenean eta pertsonalki egiten dela ziurtatzeko.

Honelakoetan ulertuko da lurrak ez dituela zuzenean norberak lantzen:

a) Nekazaritzako makineria izanik, berari esleitutako herrilurrak lantzeko erabiltzen ez duenean.

b) Landazaintza Zerbitzuaren edo Herrilurren Batzordearen txostenaren arabera, esleitutako lurzatiak zuzenean eta pertsonalki lantzen ez direnean; horrelakoetan, ordenantza honetan eta aplikatzekoa den araudian ezarritakoari jarraituko zaio.

c) Ondoko alderdi hauen gaineko frogagiriak eskatu eta agindu epean aurkezten ez direnean: lurra lantzea, lehengaiak erostea eta produktuak saltzeko lanak, berek edo Otsakarko Kontzejuak baimendutako pertsonek eginak.

d) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenean nekazaritzako etekinik aitortzen ez denean, horretara beharturik ez egonik ere.

e) Esleituriko lurzatiaren %80 gutxienez lantzen ez denean.

f) Laborantzako lurren jabe izanik, hirugarrenei errentan emanak badituzte.

2. ATALA

Herritarrendako esleipen zuzeneko aprobetxamenduak

29. artikulua. Lurzatiak 1. atalean ezarritakoaren arabera banatu ondoren, geratzen diren laborantzako herrilurrak, bai eta onuradunek zuzenean eta pertsonalki lantzen ez dituzten lurzatiak ere, zuzenean esleituko dira 15. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten familia unitateen titularrak diren herritarren artean.

30. artikulua. Esleipen epea ordenantza honetan adierazitako bera izanen da: gutxienez 8; gehienez ere labore motaren bizitzaren arabera.

31. artikulua. Esleipen-hartzaileak berak zuzenean eginen du laborantza eta, horretarako, ordenantza honetako artikuluetan xedatutakoa bete beharko da.

32. artikulua. Aurkeztutako eskaerak lurrak baino gehiago badira, lehentasuna duten herritarrendako esleipena egin ondotik, diru-sarrera handiagoak dituzten familia unitateetako titularren eskaerak kenduko dira.

Familia unitateen errenta mailak zehazteko, ordenantza honetan ezarritako irizpideei jarraituko zaie.

3. ATALA

Otsakarko Kontzejuaren ustiapen zuzena edo enkante publikoa

33. artikulua. Otsakarko Udalak, aurreko ataletan azaldutako prozedurak aplikatu ondoan, laborantzako lurra soberan baldin badago, enkante irekian eginen du esleipena, eta hurrengo banaketa noiz egin behar den, ordura arteko epea emanen du.

Otsakarko Kontzejuak finkatuko du erreguaren hasierako prezioa; inguruko antzeko lurrak errentan hartzeko prezioaren antzekoa izanen da. Zenbateko horiek urtero eguneratuko dira, organo eskudunak onetsitako nekazaritzako KPIaren arabera.

Enkantea egin ondoan laborantzako lurra soberan gelditzen bada, Otsakarko Kontzejuak zuzenean ustiatzen ahalko du.

4. ATALA

Esleitzeko prozedura

34. artikulua. Otsakarko Kontzejuak aldez aurretik erabakia hartu eta Kontzejuaren iragarki oholean ediktua agertuta, hamabost egun balioduneko epea irekiko du, eskubidea dutela uste dutenek larreen esleipena eska dezaten.

35. artikulua. Eskaerei honako hauen zinpeko aitorpena erantsiko zaie:

a) Herriko biztanleak izatea, gutxienez hiru urteko antzinatasunez, eta udalerrian urtean bederatzi hilabetez bederen bizitzea.

b) Kontzeju honekiko betebehar fiskalak beteak izatea.

c) Familia unitatea osatzen duten kideak. Herritarren arteko lehentasunezko aprobetxamenduak eskatzen dituztenek adieraziko dute ea haietariko inork ezintasun fisikorik edo psikikorik duen.

d) Familia unitateko kide bakoitzak zenbat erregu dituen jabetzan, bai kontzeju honetan bai besteetan; lehorreko lurrekoak edo ureztatzekoak diren zehaztuko da.

e) Familia unitateko kide bakoitzak errentan edo jabetzaz besteko tituluren baten bidez lantzen dituen lurrak, bai udal mugape honetan bai beste batzuetan, lehorreko lurrekoak edo ureztatzekoak diren zehaztuta.

f) Familia unitateko kide bakoitzaren hirilurreko kapital zergagarriak, norberaren etxebizitzari dagokiona kenduta, bai udal mugape honetan bai besteetan.

g) Familia unitateko kide bakoitzaren diru-sarrerak: nekazaritzaren, industriaren edo zerbitzuen sektorekoak, Gizarte Segurantzako pentsioen bidezkoak edo bestelako errentatakoak.

Zinpeko aitorpena egiaztatzeko, Txulapaingo Udalak ahalmena izanen du errenta mailak egiaztatzearren beharrezkoak iruditzen zaizkion agiriak eskatzeko; haiek agirietan eta datu objektiboetan oinarrituko dira, ordenantza honetan zehazten den bezala.

36. artikulua. Otsakarko Kontzejuak esleipen modu bakoitzera –lehentasuna duten herritarrena nahiz esleipen zuzenekoa– onartu direnen zerrenda onetsiko du. Zerrenda hori behin-behinekoa izanen da.

37. artikulua. Aprobetxamendu mota bakoitzean onartutakoen behin-behineko zerrenda Kontzeju honen iragarki oholean jarriko da hamabost egun balioduneko epean, bidezko diren alegazioak egin ahal izateko. Alegaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko zerrenda behin betikoa bilakatuko da, besterik gabe.

38. artikulua. Alegazioak eta zuzendu beharreko akatsak izanez gero, horien gaineko ebazpena emanen du, eta modu bakoitzean herrilurretako lurzatien onuradun izateko eskubidea dutenen behin betiko zerrenda onetsiko du.

39. artikulua. Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduaz baliatzeko eskubidea duten familia unitatearen titularren behin betiko zerrenda ikusita, ordenantza honetan ezarritako ezaugarriak eta azalerak dituzten loteak esleituko dira.

Laborantzarako herrilurren gainerako azalerari dagokionez, Udalak laborantzarako loteak esleituko dizkie herritarrendako esleipen zuzeneko aprobetxamenduko behin betiko zerrendan dauden famili unitatearen titularrei. Kontzejuak eratutako loteen arabera.

Lurzatien esleipena bururatuta, onuradunen eta horiei dagozkien herrilurretako lurzatien zerrenda jendaurrean paratuko da, 15 egunean, iragarki oholean. Zerrendak Udalak onetsiko ditu, osoko bilkuran.

40. artikulua. Argitaratutako zerrenden aurkako alegaziorik baldin bada, horiek ebatzita eta akatsak zuzenduta, behin betikotzat joko da laborantzarako herrilurren aprobetxamenduen esleipena.

Iragarkiaren kodea: L1507636