102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Hirigintzako aldaketa xehakatua Udal Planean, Estetikako ordenantzari dagokiona, S-3 Z-1 sektoreko zati bati buruzkoa. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2015eko maiatzaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko hirigintzako aldaketa xehakatua, Estetikako ordenantzari dagokiona, S-3 Z-1 sektoreko zati bati buruzkoa, Udalak berak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.3. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Orkoienen, 2015eko maiatzaren 19an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1507643