102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2015. urteko lehen seihilekoko zergak

Interesdun guztiei oroitarazi nahi zaie hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko 2015eko lehen seihilekoko kontribuzioa kobratzeko egutegia ekainaren 1ean bukatzen dela.

Ordainagiriek %5eko errekargua izanen dute 2015eko ekainaren 2tik 30era bitarte, biak barne.

Egun horretatik aitzina, inolako gaztigurik eman gabe, zorrak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, behar diren errekarguak egin ondoan.

Helbideratutako ordainagiriak 2015eko ekainaren 1ean kobratuko dira.

Zergak helbideratu gabe baldin badaude, ordainketa Nafarroako Rural Kutxako edozein bulegotan egin beharko da; hartarako, Udalak postaz igorriko duen ordainagiria eraman beharko da. Hura jaso ez bada, gure bulegoetara etor daitezke, Noaingo Foruen plazako 3an, kopia biltzera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2015eko apirilaren 28an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1506470