102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Egiturazko aldaketa Arau Subsidiarioetan, Saigosko 29.
poligonoko 926. lurzatiaren esparruari dagokionez.
Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2014ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, egiturazko aldaketa hasiera batean onetsi zuen Esteribarko Arau Subsidiarioetan, Saigosko 925 eta 926. lurzatien esparruari dagokionez, Fernando Goñik sustaturik Jose Antonio Goñi Goñiren izenean.

Espedientea jendaurrean jarri ondoren ikusi delarik, baietsitako alegazioen arabera, aldaketaren esparrutik kanpo utzi direla 925. lurzatia eta 926 D lurzatia, aldaketa hau funtsezkoa izanik, Esteribarko Udalak, 2015eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du Esteribarko Arau Subsidiarioetako egiturazko aldaketa, Saigosko 926. lurzatiaren eta Saigosko 926. lurzatiaren esparruei dagokiona, Fernando Goñik sustaturik Jose Antonio Goñi Goñiren izenean, eta Francisco M. Zuasti Elizondo eta Ramón Andueza Diaz arkitektoek prestaturik, behar bezala eginbidetua espedientean dagoen testuaren arabera; halaber erabaki da agiri berri hau jendaurreko beste aldi batean edukitzea hilabeteko epean.

Azaldutakoaren indarrez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70 eta 79.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea udal bulegoetan azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Esteribarren, 2015eko maiatzaren 8an.–Alkatea, José Luis Larrainzar Eugui.

Iragarkiaren kodea: L1507402