73. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa Udalaren kirol instalazioen erabilera arautzen duen erregelamenduan. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2014ko apirilaren 2ko osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Udalaren kirol instalazioen erabilera arautzen duen erregelamenduan.

Honen bidez, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, erregelamenduan egin aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2014ko apirilaren 7an.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1405264