73. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

34/2014 FORU AGINDUA, apirilaren 1ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Víctor Napal Lecumberri jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Farmazia Zerbitzuko buru izendatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen du ezen erakundeko zerbitzuetako burutzetako titularrak izendatzea eta kargutik kentzea Osasuneko kontseilariaren foru agindu bidez eginen dela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINDU DUT:

1. Víctor Napal Lecumberri jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Farmazia Zerbitzuko buru izendatzea.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzari, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari,Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzari eta Langileriaren Kudeaketa eta Garapenerako Zuzendariordetzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2014ko apirilaren 1ean.–Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.

Iragarkiaren kodea: F1404980