53. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-S-620

Errezuko Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Errezuko Kontzejua.

Xedea: Errezuko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Ubagua ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Deierri (Nafarroa).

Egun, isurketak 40.000 m³-ko bolumena du urtean; Imhoff tankean, iragazki bakterianoan, bigarren mailako dekantagailuan eta urmaeleratzez arazten da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko urriaren 7an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1402713