53. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-S-765

Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.

Xedea: Deierriko Hiriberriko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Salado ibaia, Teileriako erreka (Allozko urtegia).

Isurketa eginen den udal mugapea: Deierri (Nafarroa).

Ekialdeko isurketak 4.000 m³-ko bolumena du urtean; bi ganberako hobi septikoan arazten da. Mendebaldeko isurketa, berriz, 1.000 m³-koa da urtean eta ez da arazten.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko urtarrilaren 15ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1402591