53. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean aldaketa egiteko espedientea jendaurrean egoteko tramitea iraganik, eta inork aurkeztu ez duenez haren kontrako alegaziorik edo erreklamaziorik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325-1-c) artikuluan xedatuarekin bat, ulertu beharra dago hasiera batean onetsitako aldaketaren testua behin betiko onetsitzat jo behar dela, honen ondotik ematen den bezalaxe.

Sarrigurenen, 2014ko martxoaren 5ean.–Alkatea, José Alfonso Etxeberria Goñi.

EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN EGINDAKO ALDAKETAREN TESTUA

Artikulu bakarra.–Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzaren tarifen eranskinaren I. epigrafeko 1.2 atala honela gelditu da idatzirik:

1. epigrafea.–Zoru gaineko aprobetxamendu bereziak.

1.2. Merkatu txikietan, ereduko saltoki bakoitzak 6 metro lineal izanen ditu.

Saltokiak hilabeterako, hiruhilekorako, seihilekorako eta urtebeterako esleituko dira; aldiaren hasieran eta zatikatu gabe tarifa hauek ordaindu beharko dira:

–Hilabetean: 112,35 euro.

–Hiruhilekoan: 307,65 euro.

–Seihilekoan: 544,95 euro.

–Urtean: 780,00 euro.

Saltoki erdia bada (3 metro lineal), %50 murriztuko da prezioa.

10 metro linealeko saltokia bada, %66 handituko da prezioa.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta aipatu aldaketak indarra har dezan; gisa berean ohartarazten da haren kontra errekurtso hauek para daitezkeela: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean delako iragarkia argitaratzen denetik aitzina.

Iragarkiaren kodea: L1403685