53. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DESOIO

2014ko aurrekontua. Hasierako onespena

Desoioko Udalak, 2014ko martxoaren 7an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2014ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea iragarki oholean egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian ez bada erreklamaziorik aurkezten, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Desoion, 2014ko martxoaren 11n.–Alkatea, Luis Mendiano Mendiano.

Iragarkiaren kodea: L1403693