53. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. Jabari-espedientea. Traktua berriro hastea, 22/2014

Nuria Creus Portas, idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan traktua berriro hasteko 22/2014 jabari-espedientearen autoak bideratzen ari dira, eta horien barrenean gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea Cecilio González Berrozpe jaunari, katastroko titular gisa, eta egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta jarraian deskribatzen den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei honako hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hauxe da finkaren deskripzioa:

Erregistroaren arabera:

91. zenbakiarekin inskribatutako finka, Murchanteko 7. liburuko 268. liburukiko 178. orrialdean, INDUFIR: 310118000383771. Honako ezaugarri hauek ditu:

Hiri finka: etxea eta dagokion eskorta, Murchanten, Kale Nagusiko zortzian. Mugak: sartu eta eskuinean, Ildefonso Irujoren etxea; ezkerrean, Agustín Aguadoren etxea; eta atzean, Patricio Garcíaren etxea eta eskorta. Etxeak laurogeita hamabost metro koadro ditu, eta eskortak berrogeita hamar metro, guztira ehun eta berrogeita bost metro koadro.

Katastroaren arabera: etxebizitza eta nekazaritzako biltegia, eraikin txikia, Murchanteko Príncipe kaleko 10ean.

Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut, Tuteran, 2014ko otsailaren 17an.

Tuteran, 2014ko otsailaren 19an.–Idazkari judiziala, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1403012