50. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Arkarakadia-Oltzalder bazkatokiko
larreen aprobetxamendua enkantean

Villatuertako Udalak Arkarakadia-Oltzalder bazkatokiko larreen aprobetxamendua eskaintzen du; 657 hektarea ditu, edo 7.316 erregu.

Ahozko posturen bidezko enkante publikoaren bidez eginen da esleipena; hura Herriko Etxean eginen da 2014ko martxoaren 31n, 13:00etan.

Esleipena gobernatzen duen baldintza-agiria Udal Idazkaritzan eska daiteke.

Hasierako prezioa goiti hobetzen ahal da eta 3.000,00 euro da gehi ezarrita dauden zergak edo aprobetxamenduak dirauen bitartean ezar litezkeenak.

Esleipena 8 urterako izanen da.

Parte hartzeko fidantza: 300,00 euro, eskudirutan.

Villatuertan, 2014ko martxoaren 5ean.–Alkate udalburua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L1403392