50. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Udal ordenantza, Ribaforadan enplegua sustatzeko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2014ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ribaforadan jarrera ekintzailea sustatzeko, enplegua eta autoenplegua eragiteko eta bulkatzeko eta jarduera ekonomikoa sendotzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ribaforadan, 2014ko otsailaren 28an.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1403454