50. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORREAGA

2014ko zerga tasak

Orreagako Udalak, 2013ko abenduaren 19an egindako osoko bilkuran, besteak beste, 2014ko zerga tasak, ondoan aipatzen direnak, onestea erabaki zuen:

1.–%0,5eko karga tasa jartzea hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

2.–%0,8ko karga tasa jartzea landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

3.–%5eko karga tasa jartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko (gutxieneko tarifa: 30 euro).

4.–1,19ko indizea jartzea jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ) ordainarazteko.

5.–Hirilurren balio igoeraren portzentajea: %2,2, eta tasa: %8,6.

Orreagan, 2014ko otsailaren 27an.–Alkatea, Luis Echeverria Echavarren.

Iragarkiaren kodea: L1403232