243. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Administrazioen arteko lankidetza hitzarmena, Noain Elortzibarko Udalaren eta Elorzko eta Gerendiaingo Kontzejuen artean, kontzejuen kontabilitatea eta aholkularitza ekonomikoa eramateko kudeaketa agindua arautzen duena

Noain Elortzibarko Udalak, 2014ko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki hau onetsi zuen:

Ikusirik Ogasun batzordeak 2014ko otsailaren 26an eman irizpena, baiezpenaz erabaki da:

1. Elorzko eta Gerendiaingo Kontzejuen kudeaketa agindua onestea, Udalak kontabilitatea eta aholkularitza ekonomikoa eraman dezan. Hori formalizatzeko, administrazioen arteko lankidetza hitzarmena sinatuko da, Noain Elortzibarko Udalaren eta bi kontzeju hauen artean.

Argitara ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15. artikuluan xedatua bete beharrez.

Noain Elortzibarren, 2014ko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Sebastian Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1416483