243. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2013ko aurrekontu luzatuaren 4. aldaketa (2014ko ekitaldia). Hasierako onespena

Larraungo Udalak, 2014ko azaroaren 3an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2013ko aurrekontu luzatuaren 4. aldaketa (2014ko ekitaldia).

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraunen, 2014ko azaroaren 17an.–Alkatea, Francisco Javier Legarra Arraztio.

Iragarkiaren kodea: L1416724