24. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 198/2013 prozedura

Rosa María Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut:

Titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 198/2013 prozesuan ebazpenak eman dira, eta interesdunek haien kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Intercontinental Europea de Petroleos, S.L. UNIri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 29an.–Idazkari judiziala, Rosa María Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1401352