24. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 100/2013 prozedura arrunta

Rosa M. Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 100/2013 A Atala prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Ayudas Técnicas del Norte, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 27an.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1401268