24. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESLABA

2014ko aurrekontua. Hasierako onespena

Eslabako Udalak, 2014ko urtarrilaren 25ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Eslaban, 2014ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Félix María Bariain Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1401373