231. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1113/2014 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 195/2014 prozedura laburtuari dagokion administrazio-espedientea Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegira igortzen duena. Espedientea Beatriz Azanza Díaz andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokio.

Beatriz Azanza Díaz andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegian Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 20ko 547/2014 Ebazpenaren aurka. Ebazpen haren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko 172 erizain lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lehiaketaldiaren behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48.4. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegira igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 20ko 547/2014 Ebazpenaren aurka Beatriz Azanza Díaz andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 195/2014 prozedura laburtuari buruzko espediente administratiboa. Ebazpen haren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko 172 erizain lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lehiaketaldiaren behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen.

2. Ebazpen hau balizko interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen epaitegi horretan, honako hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari Laguntza Juridikoa emateko Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko azaroaren 13an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: F1415585