231. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRAGA

2015eko aurrekontua. Hasiera batean onespena

Lizarragako Kontzejuak, 2014ko azaroaren 14an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2015eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Alegaziorik egongo ez balira suposatuko dugu behin betikoz onartuta dagoela.

Lizarragan, 2014ko azaroaren 19an.–Kontzejuko Presidentea, Unai Lazcoz Reparaz.

Iragarkiaren kodea: L1415593