231. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

UV-8.1 birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Cadreitako Udalak, Alkatetzaren 2014ko azaroaren 14ko 14-400 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Cadreitako UV-8.1 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Jesús Allo Simónek eskaturik prestatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko20ko 35/2002 Foru Legean xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Cadreitan, 2014ko azaroaren 18an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L1415634