184. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Udal ordenantza, Taxi zerbitzua arautzen duena.
Hasierako onespena

Fustiñanako Udalak, 2014ko irailaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Taxi zerbitzua arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, erabakia behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 326. artikuluan aurreikusitako ondorio juridikoekin.

Fustiñanan, 2014ko irailaren 10ean.–Alkatea, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: L1412408