184. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Herrilurraren desafektazioa, ondoren trukea egiteko

Baztango Batzar Nagusiak, 2014ko uztailaren 1ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen ondoko herrilur hauek hasiera batean desafektatzea: 70. poligonoko 195. lurzatiaren puska bat, 958 m² dituena, gehi gelditzen den bidearen metroak, guztira 1.335 m².

Desafektazioaren xedea da ondoren trukea egin eta beste lur puska bat jasotzea.

Bigarren hori Mariano Bidegaray Echeniqueren jabetza partikularra da: 66. poligonoko 360. lurzatia, 8.265 m² dituena, Baztanen.

Espedienteari lotutako perituaren dokumentazioan deskribatzen dira lurrak.

Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Baztanen, 2014ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L1412453