183. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Interesdunak epatzea.

Undioko Kontzejuak, Arlegiko Kontzejuak, Asteraingo Kontzejuak, Espartza Galarko Kontzejuak, Galarko Kontzejuak, Larraiako Kontzejuak, Muru Asteraingo Kontzejuak, Getze Galarko Kontzejuak, Obanosko Udalak, Zarikiegiko Kontzejuak, Adiosko Udalak, Etxauriko Udalak, Galar Zendeako Udalak, Muruzabalgo Udalak, Biurrun Olkozko Udalak, Zizur Zendeako Udalak, Garesko Udalak eta Zabaltzako Udalak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dute (288/2014 prozedura arrunta) Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak otsailaren 14an emandako 126/2014 Ebazpenaren aurka, horrexek baimena eman baitio Geoalcali, S.L.ri “Adiós 35880, zabalpena” ikertzeko.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak dagokion administrazio espedientea eskatu dio Administrazio honi.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatutakoari jarraituz, beren buruak interesduntzat jotzen dituzten pertsonak epatzen dira demandatu gisa ager daitezen iragarki hau argitaratu eta bederatzi eguneko epean.

Iruñean, 2014ko abuztuaren 6an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Iñaki Morcillo Irastorza.

Iragarkiaren kodea: F1411270