183. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

525/2014 EBAZPENA, irailaren 8koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, irakaskuntzako erdi eta goi mailetarako 2013-2014 ikasturteko beka eta laguntzen deialdi orokorra behin betiko ebazten duena.

Irailaren 4ko 687/2013 Ebazpenaren bidez, irakaskuntzako erdi eta goi mailetarako 2013-2014 ikasturteko beka eta laguntzen deialdi orokorra onetsi zen. Deialdia 2013ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 16an.

Maiatzaren 9ko 322/2014 Ebazpenaren bidez (2014ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 6koa), deialdia behin-behinekoz ebatzi zen. Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak behar diren kudeaketak egin ditu beka eta laguntzen ordainketa aginduak emateko.

2014ko uztailaren 8an bukatu zitzaien epea interesdunei, behin-behineko azken ebazpena berrikusteko eskaera aurkezteko.

Aipatu deialdiaren 15.3, 15.4 eta 15.5 arauak betez, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak behin betiko ebazpena proposatu du, 2014ko abuztuaren 12an bildu zen Beka Batzordeari kontsulta egin ondoren.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Erdi eta goi mailetako ikasketetarako 2013-2014 ikasturterako eman eta ukatutako beka eta laguntzak, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 110/2014 Ebazpenaren bidez (2014ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 6koa) behin-behinekoz ebatzi zirenak, behin betikoak bihurtzea, betiere Beka Batzordeak 2014ko abuztuaren 12an onartutako aldaketekin; horiek guztiak eman eta ukatutako beka eta laguntzen ebazpen honen I. eta II. eranskinetan sartu dira, hurrenez hurren; izan ere, aipatu behin-behineko ebazpenetan direnak aldatzen dituzte.

2. Eman eta ukatzen diren laguntzak, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan ageri direnak, behin betikoak dira. Eranskinak ikusgai egonen dira honako bulego hauetako iragarki oholetan:

–Nafarroako Gobernuko Jendearendako Argibide Bulegoa; Karlos III.aren etorbidea, 2; Iruña.

–Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoa; Santo Domingo kalea, z.g., Iruña.

–Herritarrentzako Laguntza Bulegoa. Foruen Plaza, 5, beheko solairua, Tutera.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari baimena ematea Ekonomia eta Ogasun Departamentuan behar diren kudeaketak egin ditzan eta onuradunei dagokien dirua ordaintzeko aginduak eman ditzan.

5. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuaren txostena jaso ondoren behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, 2014ra luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Irakaskuntzako erdi eta goi mailetarako beka eta laguntzak” izeneko 410002-41140-4800-323100 kontu-sailaren kargura.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

7. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Beka Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari.

Iruñean, 2014ko irailaren 8an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.

Iragarkiaren kodea: F1412304