183. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

333/2014 EBAZPENA, uztailaren 10ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, "Lorezaintzako laguntzailea" lanbide lantegiaren curriculuma onesten duena. Lantegi hori Nekazaritzako lanbide arlokoa da.

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak Oinarrizko Lanbide Heziketa berria ezartzen du. Haren helburua da dibertsifikazioa eskaintzea, ikasleek beren betebeharrekin eta nahiekin hobekien bat egiten duten hezkuntzako ibilbideak aurretik ezagut ditzaten, hezkuntza sisteman aurrera egitea errazagoa izateko.

Bestalde, Hezkuntza sistemako lanbide heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen dituen otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren bidez, oinarrizko hamalau lanbide titulu onetsi dira, haien oinarrizko curriculumak finkatu dira eta, halaber, Ikasketa eta lanbide tituluak emateari buruzko abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua aldatu da, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagokienez. 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian xedatzen da hezkuntza administrazioek zilegi dutela lanbide heziketako beste eskaintza batzuk ezarri eta baimentzea, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen beharretara egokituak, berariazko beharrak dituzten beste kolektibo batzuei erantzuteko. Era berean, ezartzen du irakaskuntza hori moduluka egituratu behar dela, eta helburuak ikaskuntzaren emaitzetan, ebaluazio irizpideetan eta edukietan zehaztu behar direla.

Otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuak, orobat, ezartzen du heziketa programa horietan oinarrizko lanbide titulu bateko lanbide moduluak sar daitezkeela. Modulu horiek gainditzea metagarria izanen da titulu hura eskuratu ahal izateko.

Arauzko xedapen horiek abiapuntu izanik, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak lanbide lantegien prestakuntzako eskaintza bat diseinatu du, eta, horretarako, beharrezkoa da kasuan kasuko lanbide profilak eta prestakuntzako egiturak zehaztea.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin du, “Lorezaintzako laguntzailea” lanbide lantegiaren lanbide profila eta egitura ezartzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honek helburu du “Lorezaintzako laguntzailea” lanbide lantegiaren lanbide profila eta prestakuntzaren egitura onestea Nafarroako Foru Komunitaterako. Lantegi hori Nekazaritzako lanbide arlokoa da. Nafarroan lantegi horiek garatzen dituzten ikastetxe eta entitate baimenduetan aplikatuko dira.

2. Lantegi horretako lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioa eta gaitasun unitateak eta produkzioaren inguruneari buruzko erreferentzia ebazpen honen 1. eranskinean biltzen dira, eta prestakuntzaren egitura, berriz, 2. eranskinean, lanbide moduluen iraupenarekin eta haien garapenarekin batera. Egitura hori erreferentziazkoa da prestakuntzarako.

Ebazpen honetan onetsitako erreferentzia aldatzeko Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da, ezarriko den prozeduraren bitartez.

3. Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko lotura 3. eranskinean jasotzen da, haien egiaztapenerako; 4. eranskinean, lanbide lantegi honen moduluak irakasten ahal dituzten ikastetxe publikoetako irakasleen espezialitateak zehazten dira, baita titulartasun pribatuko ikastetxeetan edo, titulartasun publikoa izanik, hezkuntza administraziokoak ez direnetan, lanbide modulu hauek irakasteko titulazioak ere, eta irakaskuntzen ondorioetarako baliokideak direnak.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari eta Ikasketak Antolatzeko Atalari.

Iruñean, 2014ko uztailaren 10ean.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

1. ERANSKINA

Lanbide-erreferentea

“Lorezaintzako laguntzailea” lanbide lantegia elementu hauen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Lorezaintzako laguntzailea.

b) Maila: 1 - Lanbide lantegia.

c) Iraupena: 1.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Nekazaritza.

A) Lanbide profila

a) Gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasun orokorrean honako hauek sartzen dira: lorategiak, parkeak eta berdeguneak ezarri eta mantentzeko zeregin lagungarriak egitea, baita mintegietan eta lorezaintza zentroetan landareak ekoitzi eta mantentzekoak ere, arduradunen edo lan planaren jarraibideei segituz, laneko arriskuen prebentzioko, ingurumena zaintzeko eta kalitateko arauak betez.

b) Kualifikazioa eta gaitasun unitateak.

Lorezaintzako laguntzailearen lanbide lantegian biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

Lanbide kualifikazio osoa:

AGA164–1: Mintegi, lorategi eta lorezaintza zentroetako jarduera lagungarriak, gaitasun unitate hauek hartzen dituena:

–UC0520–1: Mintegietan eta lorezaintza zentroetan landareak ekoitzi eta mantentzeko zeregin lagungarriak egitea.

–UC0521–1: Lorategiak, parkeak eta berdeguneak instalatzeko zeregin lagungarriak egitea.

–UC0522–1: Lorategiak, parkeak eta berdeguneak mantentzeko zeregin lagungarriak egitea.

B) Produkzio sistema

Lanbide eta lan ingurunea:

Profesional honek enpresa publikoetan dihardu, bai toki, autonomia erkidego edo estatuko administrazioetan, ingurumenaren arloan, bai lorategi eta berdeguneak instalatu eta mantentzen eta landareak ekoizten aritzen diren enpresa pribatuetan. Halaber, gaitasuna du oinarrizko mailako tratamendu pestizidak egiteko, dagokion araudiak arautzen duen jardueraren arabera.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

–Lorezaintzako peoia.

–Mintegiko peoia.

–Lorezaintzako zentroetako peoia.

–Kirol-zelaietako peoia.

2. ERANSKINA

Lanbide moduluak

a) Izena eta iraupena

Lorezaintzako laguntzailea lanbide lantegiko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

ESKOLAK, ASTEAN

3053

Mintegietan eta lorezaintza zentroetan landareak ekoitzi eta mantentzeko oinarrizko zereginak

110

4

3055

Lorategi, parke eta berdeguneen instalazioko oinarrizko zereginak

200

7

3056

Lorategiak, parkeak eta berdeguneak mantentzeko oinarrizko zereginak

180

6

3009

Zientzia aplikatuak I

180

6

3011

Komunikazioa eta gizartea I

180

6

Tutoretza

30

1

MP02

Praktiken modulua

120

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Mintegietan eta lorezaintza zentroetan landareak ekoitzi eta mantentzeko oinarrizko zereginak.

Kodea: 3053.

Iraupena: 110 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Mintegi bateko lurra prestatzen du, haren ezaugarrien arabera medeatuz eta ongarrituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mintegi bat osatzen duten instalazioak deskribatu dira.

b) Lurzoru motak bereizi dira haien testuraren arabera.

c) Lursaila prestatzeko lanak deskribatu dira, ezarritako xedeari jarraikiz.

d) Kasu bakoitzean egokiak diren sastraka kentzeko eta garbitzeko sistemak deskribatu dira.

e) Medeatzeko eta ongarritzeko moduak, eta haiek aplikatzeko metodoa azaldu dira.

f) Lurrari bota zaizkio medeapen organikoak eta mineralak, modu uniformean.

g) Lurra ongarritu da, ongarriak erabiltzeko segurtasun arauak kontuan harturik.

h) Landareak ekoizteko substratu mota desberdinak deskribatu dira.

i) Substratuen osagaiak nahastu dira modu homogeneoan eta ezarritako proportzioetan.

j) Behar adina ur bota da, substratua hezetasun maila egokiarekin mantentzeko.

k) Erabilitako lanabes eta makinak garbitu eta ordenatu dira, eta bikain kontserbatzen.

2. Laboreak eta ureztatzeko sistema babesteko oinarrizko azpiegiturak jarri eta haiek non paratu justifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laboreak babesteko sistemak identifikatu dira.

b) Laboreak babesteko azpiegiturak paratzeko lanak deskribatu dira.

c) Landareak ekoizteko erabilitako ureztatzeko sistemak aipatu dira.

d) Ureztatzeko sistema ohikoenen elementuak bana-banaka aipatu dira.

e) Beharrezko zulo eta zangak egin dira labore eta ureztatzeko sistemen azpiegiturak jartzeko.

f) Zuloak egin dira, eta ezarritako neurriak dituztela bermatu.

g) Materialak modu ordenatuan eraman, zabaldu eta jarri dira.

h) Ahal den ingurumen ondorio txikieneko azpiegitura egin da.

i) Materialak, lanabesak, makinak eta ekipamendua erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu dira.

j) Erabilitako lanabes eta makinak garbitu eta bikain kontserbatu dira.

k) Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta horiekin lotutako ingurumena babestekoak aplikatu dira.

l) Banakako babes ekipoak erabili dira.

3. Landareak ekoizten ditu, eta ugaltzeko teknikak deskribatzen eta aplikatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabili beharreko bideak deskribatu dira landaregaiaren ugaltze begetatiborako eta sexualerako.

b) Ereduzko ugaltze begetatiboaren eta sexualaren teknikak identifikatu dira.

c) Landaregaia kontserbatzeko teknikak azaldu dira.

d) Ernetzeko eta ugaltzeko mahaiak, hazitegiak, zapaldak eta edukiontziak prestatu dira.

c) Landaregaia kontserbatzeko teknikak bereizi dira.

f) Hazia modu uniformean eta behar bezain sakon zabaldu da eta lehenbiziko ureztaketa egin da, materiala landatu ondoren.

g) Birlandaketak egin dira, landareen bideragarritasuna bermatzeko.

h) Hazitegiak bakandu dira, landaretxoak garatuko direla bermatzeko.

i) “Zurkaitzak” jarri dira, teknika eta bide egokiak erabiliz.

j) Labore eremuetako ingurumen baldintzak kontrolatu dira.

4. Merkaturatzeko prestatzen ditu landareak: haien sustrai eta aire sistemak egokitzeko teknikak bereizten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Landarea erauzteko teknikak deskribatu dira.

b) Landarea “mintegiratzeko” teknikak azaldu dira.

c) Landareen sustrai eta aire sistemak egokitzeko teknikak definitu dira.

d) Etiketa motak identifikatu dira.

e) Garraioan landarea babesteko teknikak deskribatu dira.

f) Landareak aurkezteko, kendu zaizkie hosto iharrak, lore zimelduak, belar gaiztoak eta zikinkeria.

g) Lanabesak garbitu, ordenatu edo bikain mantendu dira.

h) Ingurumen arautegiarekin lotutako neurriak aplikatu dira.

Edukiak.

Lurra prestatzea:

–Mintegi bat osatzen duten instalazioak. Espazioaren banaketa.

–Lurzoruen testura: kontzeptua, lurzoruen sailkapena, testurak zehazteko oinarrizko metodoak.

–Medeapenak aplikatzea: motak, ezaugarriak eta aplikazioa.

–Substratuak prestatzea: motak, ezaugarriak, prestatzea eta nahasketak.

–Lurra prestatzeko teknikak.

–Lursaileko sastraka kentzea eta garbitzea, eta erabili beharreko lanabesak eta/edo makinak garbitzea.

–Lurra prestatzeko lanabesak eta makina txikiak erabiltzea.

–Segurtasun neurriak ongarriak maneiatzean.

–Lurra eta ingurumena zaintzea nekazaritzako jardunbide egokien bidez.

–Norbera babesteko ekipamenduak erabiltzea.

Babesteko eta ureztatzeko azpiegitura instalatzea:

–Laboreen ingurumen babeseko sistemak: berotegi txikiak, tunelak, lur-estalkiak.

–Erabilitako materialak: burdinak, alanbreak, plastikoak.

–Landereentzako eta landaregaientzako aterpe txiki bat eraikitzea.

–Ureztatzeko sistemak: osagaiak.

–Ureztatzeko instalazioak. “Tentsiometroak” eta balbulak.

–Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak, babesteko eta ureztatzeko azpiegiturak instalatzeko lanetan.

Landareen ekoizpena:

–Ugalketa sexuala: hazia.

–Haziak biltegiratzeko metodoa.

–Aldez aurretik ernetzeko teknikak.

–Haziaren kalitatea baldintzatzen duten faktoreak.

–Mintegi motak espezieen arabera.

–Ugalketa asexuala edo begetatiboa: landaregai mota, bilketa. Oinarrizko laborantza-zainketak, landare-elementuak ekoizteko eta mantentzeko aplikatuak.

–Landareak ekoizteko lanetan erabilitako ekipamendu, lanabes eta instalazioen garbiketa eta kontserbazioa.

–Ingurumen arauak.

Landareak prestatzea merkaturatzeko:

–Landarea erauztea. “Mintegiratzea”.

–Landareen sustrai eta aire sistemak egokitzea.

–Garraiorako landareak ekoizteko teknikak.

–Hondakinen tratamendua.

–Landareak prestatzeko lanetan erabilitako ekipamendu, lanabes eta instalazioen garbiketa eta kontserbazioa.

–Ingurumen arauak.

Orientabide didaktikoak.

Mintegietan eta lorezaintza zentroetan landare espezieak ekoizteko eta prestatzeko eginkizunari lotutako prestakuntza dauka lanbide modulu honek, lurraren eta oinarrizko azpiegituren prestakuntza barne harturik.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

–Hazi eta landare motak bereiztea, baita haien kontserbazioa eta egokitzapena ere.

–Lurzoru moten azterketa eta haiek prestatzeko teknikena.

–Laboreentzako aterpe txikiak eraikitzea.

–Ereiteko edo landatzeko sistemak.

–Ereduzko ugalketa begetalaren eta sexualaren teknikak.

–“Mintegiratzeko” teknikak.

–Landareak garraiorako babesteko sistemak.

Moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

–Lur, hazi eta landareen karakterizazioa.

–Landaregaien biltegiratzea, kontserbazioa eta aurkezpena.

–Lurren prestakuntzarako, aterpe instalazioetako eta haziak edo landareak ereiteko teknikak aplikatzea.

–Landare espezie desberdinak ekoiztea.

Lanbide modulua: Lorategi, parke eta berdeguneen instalazioko oinarrizko zereginak.

Kodea: 3055.

Iraupena: 200 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Proiektuak birplanteatzen ditu tokian bertan, lorategi eta parke egikera desberdinekin lotuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lorategi mota desberdinak bereizi dira.

b) Oinarrizko plano edo krokis bateko informazioa interpretatu da.

c) Tokian bertan aurkitu dira lorategiko, parkeko edo berdeguneko elementuak, krokisaren edo planoaren arabera.

d) Tokian bertan marraztu dira irudi geometriko errazak.

e) Lurzati erregularren azalerak kalkulatu dira planoan edo tokian bertan.

f) Lurra prestatu da, eta bere ezaugarrien araberako medeapenak eta substratuak erabili dira.

2. Azpiegitura txikiak eraikitzen ditu, eta haien tokia eta aplikazioak justifikatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lorategiko instalazioak eta izan ditzakeen azpiegiturak deskribatu dira.

b) Lorezaintzan erabiltzen diren ureztatzeko eta drainatzeko sistemak deskribatu dira.

c) Ureztatzeko eta drainatzeko sistemen osagaiak bereizi dira eta haien funtzionamendua azaldu da.

d) Azpiegiturak egiteko materialak aztertu dira.

e) Elektrizitateko, ureztatzeko eta aireztatzeko/berotzeko instalazioen lehen mailako mantentze eragiketak egin dira.

f) Lorategi bateko altzari eta ekipoak jarri dira, segurtasunari eta higieneari buruzko indarreko arautegiari jarraikiz.

g) Instalazio bakoitzean behar diren neurriko zulo eta zangak egin dira.

h) Argi elementuak identifikatu dira, eta erabileren arabera sailkatu.

i) Lorategi bateko bide motak, haiek egiteko materialak eta bideen ezaugarriak deskribatu dira.

j) Zubi, horma txiki, urmael, material eta tresnen eta baliabideen azpiegiturak deskribatu dira.

k) Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak eta ingurumeneko arauak aplikatu dira.

3. Landareak sartzen ditu parke edo lorategietan, eta espezie bakoitzaren ezaugarriak bereizten.

Ebaluazio irizpideak:

a) Landareen organoak eta horien funtzioak ezagutu dira.

b) Eskualdeko lorezaintzan erabilitako landare espezie nagusiak identifikatu dira.

c) Espezie bakoitzak behar dituen kalitate arauak eta hura merkaturatzeko formak deskribatu dira.

d) Lorezaintzan erabilitako espezieen ezaugarri eta behar nagusiak identifikatu dira.

e) Landareak sartu aurretik egokitzeko zer egin behar den deskribatu da.

f) Zuhaitzak, zuhaixkak eta beste landare espezieak landatzeko makina eta lanabes egokiak erabili dira.

g) Landatzeko edo ereiteko ureztaketa beharrak kalkulatu dira, eta gune bakoitza ureztatzeko sistemak programatu dira.

h) Landareak jarri dira, eta ongarritu, medeatu eta zurkaiztu.

i) Lanetan segurtasunari buruzko arauak aplikatu dira.

j) Landareak sartzerakoan ingurumen eragina murriztu da.

4. Soropilak jartzen ditu, eta soropil mota bakoitza bere aplikazioekin lotzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Soropilak ereiteko edo jartzeko teknikak deskribatu dira.

b) Soropil motak eta haien aplikazioak identifikatu dira.

c) Soropilak ereitean edo jartzean erabilitako lanabes eta tresnak prestatu dira.

d) Hazia modu uniformean zabaldu da, behar bezalako dosiarekin eta nahasketarekin, eta hazi estalkia aplikatu da.

e) Zohiak jarri dira, eta soropilaren jarraipena ziurtatu da.

f) Lurra trinkotu da eta lehenbiziko aldiz ureztatu, “jaiotza” ziurtatzeko.

g) Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak eta ingurumeneko arauak aplikatu dira.

Edukiak.

Proiektuen zuinketa:

–Lorezaintzako planoak eta krokisa.

–Ikurrak eta idazkunen interpretazioa.

–Lorategiko, parkeko edo berdeguneko elementuen zuinketa.

–Lurra prestatzea: teknikak. Prestatzeko erabilitako lanabes eta baliabideak.

Azpiegitura txikiak eraikitzea:

–Drainatzea: motak, osagaiak eta jartzea.

–Ureztatzea: motak, osagaiak eta jartzea.

–Oinarrizko azpiegiturak: bideak, horma txikiak, urmaelak, argiztatzeko instalazioak eta besteak.

–Laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko arauak.

Landare espezieen landaketa:

–Landare espezieak prestatzea, landatzeko edo ereiteko.

–Zulo eta zangak: irekitzea, neurriak eta egokitzea.

–Landatzeko teknikak. Landatzeko garaiak eta esparruak.

–“Zurkaitzak” eta babesleak: motak, teknikak eta materialak.

–Landarea egokitzea: teknikak.

–Ereintza: teknikak, garaiak eta dosiak.

–Segurtasunari buruzko araudia.

–Jarduerak ingurumenean duen eragina.

Soropilak jartzea:

–Soropil motak.

–Lurra prestatzea.

–Ereintza: metodoak, garaiak, dosiak.

–Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak.

Orientabide didaktikoak.

Landare espezieak landatzeko eginkizunari lotutako prestakuntza dauka lanbide modulu honek, parke eta lorategietako soropilak barne harturik.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

–Lorategi mota desberdinak identifikatzea eta izan dezaketen zuinketa.

–Oinarrizko azpiegitura txikiak eraikitzea parke eta lorategietan.

–Zuhaitzak, zuhaixkak eta beste landare espezieen landaketa.

–Soropilak jartzea eta ereitea.

Moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

–Parke eta lorategietako landare espezieen eta soropilen karakterizazioa.

–Lurren prestakuntzarako, aterpe instalazioetako eta haziak edo landareak ereiteko teknikak aplikatzea.

Lanbide modulua: Lorategiak, parkeak eta berdeguneak mantentzeko oinarrizko zereginak.

Kodea: 3056.

Iraupena: 180 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Lorategiak, parkeak eta berdeguneak ureztatzen ditu, eta behar duten ura identifikatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lorezaintzan erabilitako ureztatzeko sistemak deskribatu dira.

b) Ureztatzeko sistema ongi dabilela aztertu da.

c) Ureztatzeko instalazio baten oinarrizko osagaien funtzionamendua deskribatu da.

d) Eskuzko ureztaketetan ura berdin-berdin botatzen dela eta zenbat ur behar den ezarri da.

e) Ureztaketa mota landare espezieari eta lur motari egokitu zaizkie.

f) Ureztatzeko sistemaren mekanismo errezak martxan nola jarri azaldu da.

g) Ureztaketa mekanizatuarekin lotutako automatismoak kontrolatu dira.

h) Laneko arriskuen prebentzioari eta segurtasunari buruzko arauak aplikatu dira.

i) Ahal den ur gutxiena erabili da.

2. Lorategi, parke eta berdeguneak ongarritzen ditu eta ongarri eta medeapen motak landareen garapenarekin lotzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Medeatzeko eta ongarritzeko moduak, eta haiek aplikatzeko metodoa deskribatu dira.

b) Ongarri kimikoen etiketak interpretatu dira.

c) Ongarri organikoen eta kimikoen zamalanetan eta banaketa mekanizatuan, laguntzeko moduak ezarri dira.

d) Ongarria eskuz, berdin-berdin eta behar den dosian eta garaian botatzeko modua bereizi da.

e) Ongarria landareari eta lur motari egokitu zaizkie.

f) Laboreak ongarritzeko lanabes, ekipamendu, makina eta instalazioen oinarrizko mantentze-lanak egin dira.

g) Prozedurak eta teknikak modu ordenatuan, txukun, zehaztasunez eta segurtasunez gauzatu dira.

h) Segurtasun neurriak kontuan izan dira ongarriak erabiltzean.

i) Banakako babes ekipoak erabili dira.

3. Lorategi, parke eta berdeguneetako landareak zaintzen ditu, eta ohiko nekazaritza lanak ezagutzen eta egiten.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lorategi, parke eta berdegune bateko mantentze-lanak eta hobetze-lanak deskribatu dira.

b) Lorategiko edo berdeguneko landareen oinarrizko inbentario bat egin da.

c) Landareak inausteko oinarrizko lanak egin dira.

d) Tratamendu fitosanitarioak eman dira, behar diren dosi, ekipo eta makinekin.

e) Laboreei eragiten dieten bizkarroi sailak identifikatu dira.

f) Produktu fitosanitario bat ezagutu da ontzietako etiketen informazioaren bidez.

g) Laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak identifikatu dira.

h) Lur eta laboreen mantentze-lanak noiz egin zehaztu da.

i) Parke, lorategi eta berdeguneen kalitatea handitzeko mantentze-lanak justifikatu dira.

j) Ekipo eta lanabesen garbiketa eta oinarrizko mantentze-lanak egin dira.

4. Lorategi, parke eta berdeguneen azpiegiturak, ekipamenduak eta altzariak mantentzen ditu, eta horien ezaugarriak deskribatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lorategi, parke edo berdeguneko azpiegitura, ekipamendu eta altzarien oinarrizko inbentario bat egin da.

b) Azpiegitura, ekipamendu eta altzarien aplikazioak deskribatu dira.

c) Lorategi, parke edo berdegune bateko azpiegitura, ekipamendu eta altzarien mantentze-lanak deskribatu dira, haien helburuen arabera.

d) Laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak identifikatu dira.

e) Makinak, lanabesak eta lantresnak prestatu dira.

f) Babes ekipo egokiak erabili dira.

g) Konpontzea baino, mantentzea hobea dela jabetzea.

Edukiak.

Parke, lorategi eta berdeguneen ureztaketa.

–Ura lurzoruan: portaera.

–Ureztatzeko oinarrizko sistemak.

–Ureztatzea.

–Ureztatzeko instalazioak.

–Lurzoruaren hezetasuna neurtzea “tentsiometroekin”.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak laboreak ureztatzeko zeregin lagungarrietan.

–Ura, ondasun urria.

Lorategi, parke eta berdeguneak ongarriztatzea:

–Landareen nutrizioa.

–Ongarri organikoak.

–Lurrustelak.

–Ongarri organikoen eta kimikoen banaketa.

–Ongarri organikoen eta kimikoen eskuzko banaketa mugatua.

–Laboreak ongarritzeko baliatzen diren makina txiki edo ekipoen motak, osagaiak eta erabilera.

–Segurtasunerako eta ingurumenaren babeserako arauak, laboreak ongarriztatzeko zeregin lagungarrietan.

–Ongarri kimikoak gaizki eta gehiegi erabiltzeagatik sortzen den kutsadura.

Landareen kontserbazioa:

–Lurzorua maneiatzea.

–Landareen oinarrizko inaustea.

–Nekazaritza lanetan erabilitako ekipamendu, lanabes eta instalazioen garbiketa eta kontserbazioa.

–Soropilak mantentzeko eta hobetzeko lanak: motak, teknikak baliabideak.

–Laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko arauak nekazaritza lanetan.

–Landareen osasunaren ezaugarri orokorrak.

–Kontrol-metodoak.

–Produktu fitosanitarioak: deskribapena eta alderdi orokorrak.

–Ekipoen garbiketa, mantentze-lanak, erregulazioa eta berrikuspena.

–Produktu fitosanitarioen eta haien hondakinen arriskuak.

–Produktu fitosanitarioak erabiltzeak dituen arriskuak.

–Langilearen esposizio mailak: prebentzio eta babes neurriak produktu fitosanitarioen erabileran.

–Lehen laguntza.

–Ingurumen babesa eta ontzi hutsak botatzea.

–Ingurumenarekiko jardunbide egokiak.

–Jardunbide fitosanitario egokia: etiketen interpretazioa eta segurtasun datuen fitxak. Produktu fitosanitarioak aplikatzeko teknikak.

Azpiegitura, altzari eta ekipamenduen mantenimendua:

–Azpiegitura, altzari eta ekipamenduen inbentarioa.

–Azpiegitura, altzari eta ekipamenduen aplikazioa.

–Babeserako eta segurtasunerako ekipoak.

–Azpiegitura, altzari eta ekipamenduen mantenimendurako oinarrizko zereginekin lotua dagoen indarreko oinarrizko arautegia.

Orientabide didaktikoak.

Lorategiak, parkeak eta berdeguneak ureztatu, ongarritu eta kontserbatzeko, eta bertako azpiegitura, altzari eta ekipamenduak mantentzeko eginkizunari lotutako prestakuntza dauka lanbide modulu honek.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

–Ureztatzeko sistemak eta landare edo soropil motak duten lotura.

–Ongarri motak bereiztea.

–Produktu kimikoak eta/edo biologikoak maneiatzea.

–Landareen osasuna.

–Lurzoru, landare, azpiegitura eta altzarien mantentze-lanak.

–Landare, azpiegitura eta altzariak inbentariatzeko lanak.

Moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

–Lurzoruen eta erabilitako produktu kimikoen karakterizazioa bizkarroien aurka egiteko.

–Ureztatzeko, ongarritzeko eta tratamendu fitosanitarioetarako teknikak aplikatzea.

–Osasun jardunbide egokiak aplikatzea.

–Mantentze-lanek eta ingurumenaren eraginak duten lotura.

–Lurzoru, landare, azpiegitura eta altzariak mantendu beharra.

–Landare, azpiegitura eta altzarien inbentarioak egitea.

Lanbide modulua: Zientzia aplikatuak I.

Kodea: 3009.

Iraupena: 180 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Problema matematikoak ebazten ditu eguneroko egoeretan, matematika hizkuntzaren eta haren eragiketen oinarrizko elementuak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zenbaki mota desberdinak identifikatu dira eta informazio kuantitatiboa modu egokian interpretatzeko erabili dira.

b) Kalkuluak eraginkortasunez egin dira, hala buruz kalkulatuz nola arkatz eta kalkulagailu bidezko algoritmoak erabiliz (fisika edo informatika).

c) IKTak erabili dira jakingarriak bilatzeko iturritako.

d) Berreketak egin dira berretzaile arrunt eta osoekin, propietateak aplikatuz.

e) Zenbaki oso handiak edo oso txikiak adierazteko eta haiekin eragiketak egiteko notazio zientifikoa erabili da.

f) Zenbaki erreal desberdinak irudikatu dira zenbakizko zuzenean.

g) Proportzioa ezaugarritu da adierazpen matematiko gisa.

h) Magnitudeak alderatu dira, haien proportzionaltasun mota ezarriz.

i) Hirukotearen erregela erabili da, magnitude zuzeneko nahiz alderantzizko proportzionalek esku hartzen duten problemetan.

j) Interes bakuna eta konposatua aplikatu da eguneroko jardueretan.

2. Instalazioak eta laborategiko materiala ezagutzen ditu, baita horiek baloratu ere praktikak egiteko behar diren baliabideak diren aldetik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabili behar den teknika esperimental bakoitza identifikatu da.

b) Laborategiko material instrumentalak egoki manipulatu dira.

c) Kontuan hartu dira garbitasun eta segurtasun baldintzak, erabili behar den teknika esperimental bakoitzerako.

3. Materiaren oinarrizko propietateak identifikatzen ditu, naturan agertzen den forma desberdinetan, haien magnitude fisikoak eta haien oinarrizko unitateak erabiliz sistema metriko hamartarreko unitateetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materiaren propietateak deskribatu dira.

b) Aldaketak egin dira luzera, masa eta edukiera unitateetan.

c) Bolumen eta edukiera unitateen arteko baliokidetasuna identifikatu da.

d) Neurriak hartu dira egoera errealetan, sistema metriko hamartarraren unitateak eta notazio zientifikoa erabiliz.

e) Materiaren egoera aldeketen izenak identifikatu dira.

f) Sistema material homogeneo eta heterogeneo desberdinak identifikatu dira, adibide errazak erabiliz.

g) Materia zer agregazio egoera desberdinetan agertzen den ikusi da, egoera aldaketak azaltzeko eredu zinetikoak erabiliz.

h) Sistema materialak identifikatu dira, naturan duten egoerari dagokionez.

i) Substantzia baten agregazio egoera desberdinak ezagutu dira, fusio eta irakite tenperatura ikusita.

j) Irakitearen eta lurrinketaren arteko desberdintasunak ezarri dira, adibide errazak erabiliz.

4. Nahasketa errazen osagaiak bereizteko metodorik egokiena erabiltzen du, haren oinarrian dagoen prozesu fisiko edo kimikoaren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Substantzia hutsa eta nahasketa zer diren identifikatu eta deskribatu da.

b) Nahasketen eta konposatuen arteko oinarrizko desberdintasunak ezarri dira.

c) Prozesu fisiko eta kimikoak bereizi dira.

d) Substantzien zerrenda batetik, nahasketak, konposatuak eta elementu kimikoak hautatu dira.

e) Nahasketen banantze desberdinak aplikatu dira, modu praktikoan, bide errazak erabiliz.

f) Materialen ezaugarri orokor oinarrizkoak deskribatu dira, lanbideen arabera, IKTak erabiliz.

g) Taldeka lan egin da.

5. Badaki energia presente dagoela prozesu naturaletan, eta benetako bizitzako fenomeno errazak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energiaren esku-hartzea agertzen duten ohiko bizitzako egoerak identifikatu dira.

b) Energia iturri desberdinak ezagutu dira.

c) Energia iturri berriztagarriaren eta ez-berriztagarriaren multzoak ezarri dira.

d) Energia iturri berriztagarriaren eta ez-berriztagarriaren abantailak eta desabantailak (lortzean, garraiatzean eta erabiltzean) erakutsi dira IKTak erabiliz.

e) Energia unitateen aldaketak aplikatu dira.

f) Energiaren kontserbazioa zenbait sistematan erakutsi da.

g) Organismoa eta bizitza mantentzearekin erlazionatutako prozesuak deskribatu dira, energiaren garrantzia argi agertzen dutenak.

6. Oinarrizko egitura anatomikoak lokalizatzen ditu eta, horretarako, haien sistemak edo aparatuak bereizten ditu, eta organismoan dituzten funtzioekin lotzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizakiaren gorputza osatzen duten organoak identifikatu eta deskribatu dira, eta kasuan kasuko sistemari edo aparatuari lotu zaizkio.

b) Organo, sistema eta aparatu bakoitza funtzioarekin lotu da, eta loturak deskribatu dira.

c) Nutrizio prozesuaren fisiologia deskribatu da.

d) Iraitz prozesuaren fisiologia zehaztu da.

e) Ugalketa prozesuaren fisiologia deskribatu da.

f) Erlazio prozesuak nola funtzionatzen duen zehaztu da.

g) Tresna informatikoak erabili dira aparatuak eta sistemak deskribatzeko.

7. Osasuna gaixotasunetik bereizten du eta, horretarako, bizimoduak gaixotasun ohikoenekin lotzen ditu, eta haien kontrako defentsaren oinarrizko printzipioak ezagutzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Pertsonen osasun eta eritasun egoerak identifikatu dira.

b) Organismoaren defentsarako bideak deskribatu dira.

c) Herritarren artean ohikoenak diren eritasun infekzioso eta ez infekziosoak identifikatu dira, eta haien sorburuak, aurreikuspena eta tratamenduak ezagutu.

d) Ohiko gaixotasun infekziosoak sorrarazten dituzten eragileak lotu dira haiek sortutako kutsadurarekin.

e) Txertoen, antibiotikoen eta medikuntzaren beste ekarpen batzuen eragina ulertu da, eritasun infekziosoen tratamendu eta prebentziorako.

f) Eritasun infekziosoen prebentzioan txertaketa kanpainek duten zeregina ezagutu da, eta aparatuak eta sistemak egoki deskribatu.

g) Diren donazio motak eta transplanteetan gertatzen diren arazoak deskribatu dira.

h) Osasunerako arriskutsu diren egoerak ezagutu dira, lanbide ingurune hurbilenaren arabera.

i) Ohitura osasungarrietarako jarraibideak diseinatu dira, ohiko bizitzako egoeren arabera.

8. Menu eta dieta orekatu errazak prestatzen ditu eta, horretarako, dauzkaten mantenugaiak bereizi ditu, eta gorputz parametro desberdinetara eta askotariko egoeretara egokitu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nutrizio eta elikatze prozesuen artean bereizi da.

b) Instalazio bat mantentzeko behar diren elementuak bildu dira.

c) Elikadura onak eta ariketa fisikoak giza gorputza zaintzean duten garrantzia onartu da.

d) Dietak osasunarekin lotu dira, eta bereizketa egin osasuna mantentzeko beharrezkoak direnen eta hari kaltea egin diezaioketenen artean.

e) Balantze kalorikoen gaineko kalkulua egin da, inguruneko ohiko egoeretan.

f) Oinarrizko metabolismoa kalkulatu da, eta haren emaitzak diagrama batera ekarri dira, konparaketak eta ondorioak ezartzeko.

g) Egoera zehatzetarako menuak prestatu dira, sarean elikagaien propietateak ikertuta.

9. Ohiko bizitzako egoerak ebazten ditu, adierazpen aljebraiko errazak erabiliz eta ebazteko metodo egokienak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egoera errazen erlazioak edo propietateak zehaztu dira, adierazpen aljebraikoen bidez.

b) Adierazpen aljebraikoak erraztu dira, garapen eta faktorizazio metodoak erabiliz.

c) Lehen mailako ekuazioen planteamendua eta ebazpena behar dituzten ohiko bizitzako problemak ebaztea lortu da.

d) Problema errazak ebatzi dira, grafikoak eta IKTak erabiliz.

Edukiak.

Problemak oinarrizko eragiketen bidez nola ebatzi:

–Zenbaki mota desberdinen ezagutza eta bereizketa. Zenbakizko zuzenean nola irudikatu.

–Hierarkiaren erabilera eragiketetan, eta parentesien erabilera batuketa, kenketa, biderketa, zatiketa eta berreketa dakartzaten eragiketetan.

–Testuinguru desberdinetan zenbaki errealak eta eragiketak interpretatu eta erabiltzea eta kasu bakoitzean notazio egokiena hautatzea.

–Proportzionaltasun zuzenekoa eta alderantzizkoa. Ohiko bizitzako problemak ebazteko nola aplikatu.

–Portzentajeak ekonomian. Interes bakuna eta konposatua.

Laborategiko materialen eta instalazioen ezagutza:

–Laborategian lan egiteko arau orokorrak.

–Laborategiko materiala. Motak eta erabilgarritasuna.

–Segurtasun arauak.

Materiaren formen identifikazioa:

–Luzera unitateak: metroa, multiploak eta azpimultiploak.

–Edukiera unitateak: litroa, multiploak eta azpimultiploak.

–Masa unitateak: gramoa, multiploak eta azpimultiploak.

–Materia. Materiaren propietateak.

–Sistema material homogeneo eta hetereogeneoak.

–Materiaren izaera korpuskularra.

–Materiaren sailkapena bere agregazio egoeraren eta osaeraren arabera.

–Materiaren egoera aldaketak. Fusio-tenperatura eta irakite-tenperatura. Tenperatura kontzeptua.

Nahasketen eta substantzien bereizketa:

–Substantzia hutsen eta nahasketen arteko desberdintasuna.

–Nahasketak banatzeko oinarrizko teknikak: dekantazioa, kristaltzea, destilazioa...

–Substantzia hutsen sailkapena. Taula periodikoa.

–Elementuen eta konposatuen arteko desberdintasuna.

–Nahasketen eta konposatuen arteko desberdintasuna.

–Lanbide profilarekin ikusteko duten materialak.

Energiaren ezagutza prozesu naturaletan:

–Energiaren agerpenak naturan.

–Energia eguneroko bizitzan.

–Energia mota desbrdinak.

–Energiaren eraldaketa

–Energia, beroa eta tenperatura. Unitateak.

–Energia iturri berriztagarriak eta ez-berriztagarriak.

Oinarrizko egitura anatomikoen lokalizazioa:

–Materia bizidunaren antolaketa mailak.

–Nutrizio prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

–Iraizte prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

–Erlazio prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

–Ugaltze prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

Osasunaren eta eritasunaren arteko desberdintasuna:

–Osasuna eta gaixotasuna.

–Immunitate sistema. Infekzioen kontrako defentsan esku hartzen duten zelulak.

–Higienea eta gaixotasunen prebentzioa.

–Eritasun infekziosoak eta ez infekziosoak.

–Txertoak.

–Transplanteak eta emaitzak.

–Sexu bidez kutsatzen diren eritasunak. Prebentzioa.

–Osasun mentala: drogazaletasunen eta elikadurako nahasmenduen prebentzioa.

Menuak eta dietak egitea:

–Elikagaiak eta mantenugaiak.

–Elikadura eta osasuna. Jateko ohitura osasungarriak.

–Dietak eta haien prestakuntza.

–Elikagai batzuetan dauden mantenugaiak ezagutzea, haien bereizketa.

Ekuazio errazak nola ebatzi:

–Progresio aritmetiko eta geometrikoak.

–Egoeren azalpenak hitzezko lengoaiatik lengoaia aljebraikora itzultzea.

–Adierazpen aljebraikoen eraldaketa.

–Adierazpen aljebraikoen garapen eta faktorizazioa.

–Ezezagun bateko lehen graduko ekuazioak nola ebatzi.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek laguntzen du ikasleak modu iraunkorrean ikasteko gaitasunak eskuratzen, eta prestakuntza eskaintzen du ikaslea bere buruaz nahiz inguruneaz jabetu dadin.

Modulu honen edukiek laguntzen dute ohitura osasungarriak finkatzen eta aplikatzen, ohiko bizitzaren alderdi guztietan.

Orobat, matematikaren hizkuntza operazionala erabiltzen dute mota desberdinetako problemen ebazpenean, edozein egoeratara egokiturik, bai ohiko bizitzan bai lan bizitzan.

Modulu honek bere baitan hartzen ditu zenbait zientzia, hala nola matematika, kimika, biologia eta geologia, eta haren irakaskuntzarako, ikasteko estrategiaren helmuga dira zientzien kontzeptu nagusiak eta printzipioak; horretarako, ikasleak inplikatzen ditu arazo errazen konponbidean eta beste zeregin adierazgarrietan, eta aukera ematen die modu autonomoan lan egiteko, beren ikaskuntza eraiki dezaten eta berek sorrarazitako emaitza errealak erdiets ditzaten azken buruan.

Moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

–Zenbakiak eta haien eragiketak erabiltzea beren problemak ebazteko.

–Materiaren formak ezagutzea.

–Laborategiko oinarrizko materiala ezagutzea eta erabiltzea.

–Egitura anatomikoak identifikatzea eta lokalizatzea.

–Ahozko adierazpeneko ariketak egitea, jendeari kasu egiteko oinarrizko arauak aplikatuz.

–Elikaduraren garrantzia bizi osasungarrirako.

–Arazoen konponketa, hala eremu zientifikoan nola egunerokoan.

Lanbide modulua: Komunikazioa eta gizartea I.

Kodea: 3011.

Iraupena: 180 ordu.

1. prestakuntza unitatea

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Historiaurreko eta Antzinaroko gizarteen bilakaera historikoa eta horiek paisaia naturalekin dituzten erlazioak baloratzen ditu eta horretan parte hartzen duten faktoreak eta elementuak aztertzen ditu, eta ondare naturala eta artistikoa estimatzeko jarrerak eta baloreak garatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Paisaia natural baten ezaugarri nagusiak deskribatu dira iturri grafikoak aztertuz, eta elementu horiek ingurune hurbilenean ezagutu dira.

b) Azaldu da nola kokatu, lekualdatu eta ingurunera egokitu diren hominizazio garaiko giza taldeak, metalen menperatze teknikoa lortu arte horren adibide diren kultura nagusietan.

c) Historiaurreko mugarri artistiko aipagarrienak antolaketa sozialarekin eta sinesmen multzoarekin lotu dira, eta egungo gizarteekiko desberdintasunak baloratu dira.

d) Gizarte horiek gaur egun arte nola iraun duten baloratu da, eta haien ezaugarri nagusiak konparatu dira.

e) Arkitekturaren eta eskulturaren lanak aztertzeko ezaugarri nagusiak bereizi dira adibide arketipikoen bidez, eta estilo kanonikoak bereizi dira.

f) Lehenbiziko gizarteek paisaia naturalean izan zuten eragina juzgatu da, eta antzinako hirien ezaugarriak eta gaur arte izan duten bilakaera aztertu dira.

g) Historiaurreko eta Antzinaroko gizarteen iraupena aztertu da, Iberiar Penintsulan eta penintsulaz kanpoko Espainiako lurraldeetan.

h) Informazioa biltzeko tresna errazak prestatu dira konposizio protokolizatuen estrategien bidez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

i) Norberaren ahaleginarekin eta elkarlanarekin bat heldu diren portaerak garatu dira.

2. Espazio europarraren eraikuntza baloratzen du, industriaren lehenbiziko eraldaketak eta nekazaritzako gizarteak izan arte; horretarako, haren ezaugarri nagusiak aztertu eta egungo gizartean eta ingurune hurbilean nola iraun duen baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aztertu da antzinako mundua nola aldatu zen Erdi Arora igarota eta, horretarako, aztertu orobat, espazio europarraren eboluzioa, haren erlazioak Europaz kanpoko espazioarekin eta Erdi Aroko gizarteen ezaugarri aipagarrienak.

b) Erdi Aroko nekazaritzako paisaien ezaugarriak baloratu dira, baita haiek egungo gizarteetan nola iraun duten ere, eta haien elementu nagusiak identifikatu dira.

c) Ameriketan inperio kolonialak garatzeak bertako kulturetan eta Europakoan izandako ondorioak baloratu dira.

d) Monarkia absolutuaren eredu politikoa eta soziala aztertu da, Aro Modernoan, Europako potentzia nagusietan.

e) Aztertutako epean Europako populazioak izandako eraldaketen oinarrizko adierazle demografikoak baloratu dira.

f) Margolanak aztertzeko ezaugarri nagusiak deskribatu dira, Europan Pizkundetik abangoardia historikoak agertu arte elkarren segidan izandako eskolen eta estiloen adibide arketipikoak aztertuz.

g) Tituluaren profilak berezko d(it)uen produkzio sektore(ar)en eboluzioa aztertu da, antolaketa eta teknologia sistemetan izandako eraldaketak eta eboluzioaren mugarri nagusiak aztertuz.

h) Informazioa biltzeko tresna errazak prestatu dira konposizio protokolizatuen estrategien bidez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

i) Norberaren esfortzuarekin eta talde lanarekin bat heldu diren portaerak garatu dira.

3. Komunikazio estrategiak erabiltzen ditu, gaztelaniaz ahozko informazioa jakinarazteko; horretarako, entzute aktiboaren printzipioak, konposiziorako estrategia errazak eta oinarrizko hizkuntza arauak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egungo gertaerei buruz hedabideetatik heldu diren ahozko testuen egitura aztertu da, baita haien ezaugarri nagusiak identifikatu ere.

b) Oinarrizko trebetasunak aplikatu dira entzute aktiboan, eta ahozko mezu baten zentzu orokorra eta eduki berariazkoak identifikatu dira.

c) Hitzik gabeko komunikazioaren elementuak behar bezala erabili dira arrazoibideetan eta azalpenetan.

d) Hizkuntzaren erabilerak eta mailak eta ahozko mezuak ulertu eta osatzeko hizkuntza arauak aztertu dira, eta erabilera diskriminatzaileak baloratu eta berrikusi dira, batik bat generoen arteko harremanetan.

e) Gramatikaren terminologia egokia erabili da jarduera gramatikal konposatuak ulertzean eta haiek ebaztean.

4. Komunikazio estrategiak erabiltzen ditu gaztelaniaz idatzizko informazioa jakinarazteko eta, horretarako, irakurketa ulerkorraren estrategiak eta azterketa, sintesi eta sailkapen estrategiak aplikatzen ditu modu egituratuan eta progresiboan, testu labur hautatuen konposizio autonomoan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testu moten ezaugarri nagusiak baloratu eta aztertu dira, haien egokitasunari dagokionez egin gogo den lanerako.

b) Askotariko bilaketa tresnak erabili dira idatzizko testu bat ulertzeko, edukiak berrinterpretatzeko estrategiak aplikatuz.

c) Ulermenezko irakurketako estrategiak erabili dira, modu sistematikoan, testuak konprenitzean, ikaskuntza jardueretan aplikatzeko ondorioak atereaz eta erabilera diskriminatzaileak ezagutuz, genero ikuspegi batetik.

d) Idatzizko testu baten edukia laburtu da, ideia nagusia, bigarren mailakoak eta komunikazio helburua atera eta lortutako ondorioak berrikusi eta birformulatu.

e) Egunero erabiltzen diren idatzizko testu batzuen egitura aztertu da, eta hizkuntzaren erabilera eta mailak, eta horiek prestatzeko jarraibideak ezagutu dira.

f) Gramatikaren eta ortografiaren arau nagusiak aplikatu dira testuak idazteko, ondoriozko testua argia eta zehatza izan dadin.

g) Jarraibide sistematikoak garatu dira idatzizko testuak prestatzean, egindako ikaskuntzak baloratzeko eta zer ikasi behar den birformulatzeko, idatzizko komunikazioa hobetu beharrez.

h) Idazlanak aurkezteko jarraibideak aztertu dira, kontuan harturik edukia, formatua eta hartzailea, testuinguruari egokitutako hiztegia erabiliz.

i) Egitura gramatikalak ulertzeko eta aztertzeko jarduerak gauzatu dira, eta egindako inferentzien baliozkotasuna frogatu.

5. Gaztelaniazko literaturaren testu adierazgarriak irakurtzen ditu eta irizpide estetikoak sortzen ditu gustu pertsonala garatzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gaztelaniazko literaturaren garapenaren etapak erkatu dira aztertutako aroan, eta maila handiko obra adierazgarrienak ezagutu.

b) Hizkuntzaren egitura eta erabilera baloratu dira mailara egokitutako literatur lanaren irakurketa pertsonalean, obra bere testuinguruan kokatuta, eta informazioa biltzeko tresna protokolizatuak erabili dira.

c) Iritzi pertsonal arrazoituak adierazi dira obran gehien eta gutxien estimatu diren alderdiei buruz, baita edukiaren eta norberaren bizipenen arteko erlazioari buruz ere.

d) Estrategiak aplikatu dira literatur testuak ulertzeko, kontuan izanik oinarrizko motiboak eta gaiak.

e) Informazioa aurkeztu da gaztelaniazko literaturaren aro, autore eta obrei buruz, literatur testuetatik abiatuta.

Edukiak.

Historiaurreko eta Antzinaroko gizarteak eta haien erlazioa natur ingurunearekin baloratzea.

–Paisaia naturalak. Alderdi orokorrak eta tokikoak.

–Historiaurreko gizarteak.

–Hirien sorrera:

  • Hiri habitata eta haren bilakaera.
  • Hiria irudikatzeko grafikoak.
  • Antzinaroko hirietako gizarteak.
  • Kultura grekoa: zabalera, ezaugarriak eta mugarri nagusiak.
  • Arte grekoaren ezaugarri funtsezkoak.
  • Erromatar kultura.
  • Erromatar artearen ezaugarri funtsezkoak.

–Informazioaren tratamendua eta prestaketa hezkuntzako jardueretarako:

  • Oinarrizko baliabideak: gidoiak, eskemak eta laburpenak, besteak beste.
  • Lokalizazio kronologikorako tresna errazak.
  • Hiztegi hautatua eta berariazkoa.

Espazio europarraren sorrera Erdi Aroan eta Aro Modernoan; haren balorazioa.

–Erdi Aroko Europa:

  • Usadioen eta ohituren iraupena. Nekazaritzako espazioa eta haren ezaugarriak.
  • Beste kultura batzuekiko kontaktua.

–Monarkia absolutuen Europa:

  • Europako monarkia handiak: kokapena eta garapena Europako testuinguruaren maparen gainean.
  • Espainiako monarkia absolutua.
  • Ekoizpen sektorearen bilakaera aro horretan.

–Amerikako kolonizazioa.

–Populazioaren azterketa:

  • Espazio europarraren bilakaera demografikoa.
  • Populazioaren grafikoen iruzkina: jarraibideak eta oinarrizko tresnak.

–Europako artearen bilakaera Erdi Aroan eta Aro Modernoan.

  • Oinarrizko jarraibideak margolanen iruzkina egiteko.

–Informazioaren tratamendua eta prestaketa hezkuntzako jardueretarako:

  • Oinarrizko baliabideak: laburpenak, fitxa tematikoak, biografiak, kalkulu orriak edo antzekoak, prestaketa, besteak beste.
  • Berariazko hiztegia.

Ahozko komunikazioaren estrategiak erabiltzea gaztelaniaz:

–Ahozko testuak.

–Entzute aktiboa aplikatzea ahozko testuak ulertzeko.

–Ahozko komunikazioan disrupzioa saihesteko jarraibideak.

–Trukaketa komunikatiboa.

  • Hizkuntzatik kanpoko elementuak ahozko komunikazioan.
  • Hizkuntzaren ahozko erabilera formalak eta informalak.
  • Komunikazioaren testuingurura egokitzea.

–Arau linguistikoak aplikatzea ahozko komunikazioan. Esaldiaren antolaketa: oinarrizko egitura gramatikalak.

–Ahozko konposizioak:

  • Ahozko konposizio errazak egungo gertaerei buruz.
  • Ahozko aurkezpen errazak.
  • Sostengu baliabideak erabiltzea: ikus-entzunezkoak eta IKTak.

Idatzizko komunikazioaren estrategiak erabiltzea gaztelaniaz:

–Testu motak. Ohiko bizitzari eta bizitza profesionalari buruzko testuen ezaugarriak.

–Irakurtzeko estrategiak: elementu testualak.

–Askotariko hiztegiak erabiltzeko jarraibideak.

–Oinarrizko estrategiak idatzizko konposiziorako prozesuan.

–Idatzizko testuak euskarri desberdinetan aurkeztea:

  • Arau gramatikalen aplikazioa.
  • Arau ortografikoen aplikazioa.

–Idatzizko testuak:

  • Testuaren lokailu nagusiak.
  • Aditzaren oinarrizko formak testuetan, arreta berezia eskainiz aditz-perifrasien aspektuzko balioei.
  • Aditzaren funtzioak: mendekoa, aditz-izena, aditz-adjektiboa eta aditz-adberbioa.
  • Sintaxia: enuntziatua, esaldia eta perpausa; subjektua eta predikatua, osagarri zuzena, zeharkakoa, zirkunstantziala, agentea eta atributua.

XIX. mendearen aurreko literatur testuak irakurtzea gaztelaniaz:

–Pasarte literarioak irakurtzeko jarraibideak.

–Literatur obra bat irakurtzean informazioa biltzeko tresnak.

–Gaztelaniazko literaturaren ezaugarri estilistikoak eta tematikoak, Erdi Arotik XVIII. mendera bitarte.

–Narratiba. Literatur garaiaren arabera errepikatzen diren gaiak eta estiloak.

–Poemak irakurri eta interpretatzea. Literatur garaiaren arabera errepikatzen diren gaiak eta estiloak.

–Antzerkia. Literatur garaiaren araberako gaiak eta estiloak.

2. prestakuntza unitatea

1. Erabiltzen ditu ahozko informazioa ingelesez komunikatzeko estrategiak, eta prestatzen ditu luzera txikiko ahozko aurkezpenak, ongi egituratuak, esparru pertsonalean edo profesionalean maiz agertzen diren eguneroko komunikazio egoera ohikoei buruzkoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Entzute aktiboaren estrategiak aplikatu dira, bildutako mezuak zehatz-mehatz ulertzeko.

b) Mezu zuzenen edo formatu elektronikoen bidez bildutakoen oinarrizko komunikazio xedea identifikatu da, eta komunikazio egoerak baloratu eta haien ondorioak, erabiltzen den hiztegian.

c) Ahozko testuaren zentzu orokorra identifikatu da; hark informazioa modu sekuentziatuan aurkezten du, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatzen ohi diren egoeretan.

d) Fonetika eta intonazioko ezaugarri komun eta begi bistakoak identifikatu dira, mezuaren zentzu orokorra ulertzera laguntzen dutenak.

e) Esparru pertsonalean nahiz profesionalean deskribatzen, kontatzen edo erakusten duten testu laburren aurkezpenak egin dira, gidoi erraz bati jarraikiz, testu mota bakoitzaren egitura aplikaturik eta baliabide informatikoak erabiliz, hala behar izan denean.

f) Egitura gramatikal oinarrizkoak erabili dira eta, orobat erabili, esamolde, esaldi eta hitzen errepertorio funtsezko eta mugatua, testuaren komunikazio xedea zein den eta huraxe, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatzen ohi diren egoeretan.

g) Halako argitasun batez mintzatu da, intonazio eta ahoskera ulerterrazak erabiliz. Onartzen dira etenak eta duda sarriak.

h) Gogoetazko jarrera agertu da edozein diskriminazio mota dakarren informazioaren gainean.

i) Atzerriko hizkuntza erabiltzen duten herrietako gizarte harreman oinarrizko eta estandarizatuak identifikatu dira.

j) Atzerriko hizkuntza erabiltzen duen komunitatearen ohitura edo eguneroko jarduerak identifikatu dira.

2. Parte hartzen du ingelesezko solasaldietan, hizkuntza erraz eta argia erabiliz esparru pertsonalean nahiz profesionalean maiz gertatzen diren ohiko egoeretan, komunikaziorako oinarrizko estrategiak abiaraziz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elkarrizketa egin da, irakasleak zuzendurik eta ongi egituratutako gidoi bati jarraikiz, perpaus ereduen eta solasaldi labur eta oinarrizkoen errepertorio buruz ikasia erabilirik maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatzen ohi diren egoeretan.

b) Elkarreragina mantendu da, komunikazio estrategia errazak erabiliz, interesa eta ulermena erakutsi beharrez.

c) Konpentsazioko estrategia oinarrizkoak erabili dira, kanpoko hizkuntzan ikasleak dituen gabeziak berdintzeko.

d) Egitura gramatikal oinarrizkoak erabili dira eta, orobat erabili, esamolde, esaldi, hitz eta diskurtsoaren markatzaile linealen errepertorio funtsezko eta mugatua, testuaren komunikazio xedea zein den eta huraxe.

e) Halako argitasun batez mintzatu da, intonazio eta ahoskera ulerterraza erabiliz. Onartzen dira etenak eta duda sarriak.

3. Ingelesezko idatzizko testu labur eta errazak prestatzen ditu, esparru pertsonalean nahiz profesionalean maiz gertatzen ohi diren komunikazio egoeretan, ulermenezko irakurketako estrategiak aplikatuz eta konposizioko estrategia egituratuak garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testua ulermenez irakurri da, eta haren ezaugarri oinarrizkoak eta eduki orokorra ezagutu.

b) Testuaren funtsezko ideiak eta komunikazio xede oinarrizkoa identifikatu dira.

c) Egitura gramatikal oinarrizkoak identifikatu dira eta, orobat, esamolde, esaldi, hitz eta diskurtsoaren markatzaile linealen errepertorio mugatua, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatzen ohi diren egoeretan.

d) Esaldi eta perpausak osatu eta berrantolatu dira, komunikazio xedeari eta gramatika arau oinarrizkoei loturik.

e) Testu laburrak prestatu dira, komunikazio xedeari egokituak, eredu egituratuei jarraikiz.

f) Funtsezko lexikoa erabili da, ohiko egoerei eta eremu pertsonalari eta lanbidekoari egokitua.

g) Interesa agertu da idatzizko testuen aurkezpen txukunean, gramatika, ortografia eta tipografia arauei men eginez eta berrikusteko jarraibide errazak erabiliz.

h) Hiztegiak erabili dira, inprimatuak nahiz onlinekoak, eta orobat testu prozesatzaileen zuzentzaile ortografikoak testuak prestatzean.

i) Gogoetazko jarrera agertu da edozein diskriminazio mota dakarren informazioaren gainean.

Edukiak.

Ahozko testu oinarrizkoen ulermena eta ekoizpena, ingelesez:

–Ideia nagusiak, dei, mezu, agindu eta argibide hagitz garbietan.

–Pertsona, toki eta gauzen deskribapen orokorra (esparru profesional eta jendaurrekoak).

–Orainaldian, lehenaldian eta geroaldian maiz gertatzen ohi diren egoeren gaineko narrazioa.

–Ohiko lexikoa, esamolde eta esaldi errazak, esparru pertsonaleko eta profesionaleko eguneroko hitz-truke eta kudeaketetan moldatzeko.

–Baliabide gramatikalak:

  • Aditz denbora eta formak orainaldian, lehenaldian; aditz nagusiak, modalak eta laguntzaileak. Komunikazio funtzioak, maiz gertatzen ohi diren egoeretan.
  • Hizkuntzaren funtsezko elementuak.
  • Diskurtsoaren markatzaileak hasteko, ordenatzeko eta bukatzeko.

–Oinarrizko multzo foniko eta fonema zailenen ahoskera.

–Erregistro egokien erabilera gizarte harremanetan.

–Ulertze eta entzute aktiboko estrategia funtsezkoak.

Ingelesezko solasaldietan parte hartzea:

–Ulertze eta entzute aktiboko estrategiak, elkarreragina hasteko, mantentzeko eta bukatzeko.

Ingelesezko mezu eta testu errazen prestaketa:

–Esparru pertsonaleko edo laboraleko eguneroko testu oinarrizkoen informazio orokorra eta ideia nagusia ulertzea.

–Ohiko lexikoa, esparru pertsonaleko eta profesionaleko eguneroko hitz-truke eta kudeaketetan moldatzeko.

–Idatzizko testu labur, erraz eta ongi egituratuen prestaketa.

–Baliabide gramatikalak:

  • Aditz denborak eta formak. –Denbora erlazioak: lehenagokotasuna, ondorengotasuna eta aldiberekotasuna.
  • Oinarrizko egitura gramatikalak.
  • Eginkizun komunikatibo ohikoenak eremu pertsonalean edo profesionalean idatzizko baliabideetan.

–Funtsezko elementu linguistikoak, testu moten, testuinguruen eta helburu komunikatiboen arabera.

–Testuaren oinarrizko propietateak.

–Irakurria ulertzeko estrategiak eta teknikak.

–Planifikaziorako eta zuzenketarako estrategiak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek laguntzen du ikasketa iraunkorrerako gaitasunak eskuratzen, eta beharrezko prestakuntza dakar ikasleak gai izan daitezen gizakien jarduerarekin ikusteko duten fenomenoen oinarrizko ezaugarriak ezagutzeko eta komunikaziorako trebetasunak hobetzeko.

Gizarte zientziei, gaztelaniari eta literaturari, eta ingelesari eta ingelesezko literaturari buruzko oinarrizko ezagutzak biltzen dituen modulu hau irakasteko ikaskuntza estrategiak helmuga du testuaren analisirako oinarrizko tresnak erabiltzea, ahozko zein idatzizko informazio egituratua prestatzea, espazioan eta denboran lokalizatzea fenomeno sozialak eta kulturalak eta sinesmenen dibertsitatea errespetatzea, baita eguneroko harremanetarako jarraibideak ere gizarte eta giza talde desberdinetan; horretarako, ikasleak eginkizun mamitsuetan inplikatzen ditu, modu autonomoan eta taldean lan egin ahal izateko.

Moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

–Prestakuntzarako plan pertsonalizatu bat zehaztea, helburu izanen duena ikaslearen integrazioa lortzea proposatutako ikasketa egoeretan, motibatzeko estrategiak aplikatuz.

–Jardueretan eta ikaskuntza denboraren kudeaketan autonomia bultzatzea, soziolinguistikaren arloko gaitasunei eta edukiei dagokienez.

–Trebetasun sozialak garatzeari buruzko dinamikak egitea, diziplinaren ohiturak eta banaka eta taldeka lan egitekoak finkatzeko.

–Nork bere eskura dituen estrategiak, baliabideak eta informazio iturriak erabiltzea, IKTen erabilera sustatuz, norberaren inguruko errealitateari buruzko azalpen egituratuak osatzeko beharrezko informazioaren balorazioaz hausnarketan laguntzeko.

–Metodo globalizatzaileak erabiltzea (proiektuak, interesguneak, besteak beste), bide ematen dutenak ikasleak ikasketa jardueretan integratzeko. Haiek gaurkotasunarekin lotzen dituen lan metodologian erabiliz gauzatzen da integrazioa.

–Ahal den guztietan, profil profesionalak gaitasunekin lotzen diren jarduerak programatzea.

Gizarte Zientziei dagokienez, moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

–Jakintzak era motibatzailean biltzea, gizarteen dibertsitatea aztertu eta baloratzeko.

–Norberaren eskura dauden informazio iturriak eta baliabideak erabiltzea, lortzen den informazioa antolatzeko, haren integrazioa errazteko hezkuntza lanean.

–Iraganaren arrastoaz ohartzea eguneroko bizitzan, giza taldeen dibertsitatea eta haiek denboran zehar lortutakoa baloratuz.

–Inguruneko problemak baloratzea eskura dagoen informazioa aztertuta, arrazoitutako azalpenak ematea eta haien aurrean jarduteko moduaz hausnartzea, jarraibideen araberako ikasketa egoeretan.

–Adierazpen artistikoez gozatzeko irizpideak eta horiek behatzeko gaitasunak bultzatzea, produkzio artistiko arketipikoak jarraibideen arabera aztertuz eta balio estetiko eta tematikoak baloratuz.

Hizkuntzak ikasteari dagokionez, moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

–Hizkuntza erabiltzea ahozko zein idatzizko mezu errazak interpretatu eta prestatzean, norberaren inguruneko zenbait egoera komunikatibo eta testualetan.

–Norberaren inguruneko egoeretara egokitutako hiztegia baliatzea, orientabidea emanen duena moduluan erabilitako adibideak, jarduerak eta edukiak zehazteko.

–Autoikaskuntza errazten duten estrategia didaktikoak hautatu eta gauzatzea, hizkuntza ahal den komunikazio egoera errealistenetan erabiltzera daramatenak, informazioaren eta komunikazioaren teknologien ahalbideak erabiliz (posta elektronikoa, SMSak, Internet, sare sozialak, besteak beste).

–Komunikazio teknikak erabiltzea talde lana bultzatzeko, hezkuntza jardueretan arrakasta bermatuta integratu daitezen.

–Inguruneko kulturen eta ohituren aniztasuna baloratzea, eta hori hiztun desberdinekin hizkuntza erabiltzeak ekartzen dituen beharrekin lotzea.

–Irakurketa ohiturak garatzea, literaturaren ekoizpenaz gozatzeko, norberaren beharren eta ezaugarrien arabera hautatutako testuen bidez.

Lanbide modulua: Praktiken modulua.

Kodea: MP02.

Iraupena: 120 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Lurra prestatzen du, eta laboreak landatu eta erein; ekipamenduak erabiltzen ditu, eta ezarritako zehaztapenei jarraitzen die.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lurra prestatzeko eta laboreak landatzeko eta ereiteko jarraipenak ulertu dira eta ezarritako ordenan egiten ditu.

b) Ekipamenduak eta lanabesak behar bezala garbitu eta prestatzeko lanak egin dira.

c) Lurra prestatzeko lanak egin dira, hala nola, sasiak kendu, garbitu, ongarritu eta medeatu eta ekipamenduak trebetasunez aritu dira.

d) Itzalpeak, tunelak, lur-estalkiak, berotegiak, ureztatzeko sistemak edo beste azpiegitura batzuk jartzeko materialak paratu dira.

e) Landaregai mota zenbait erein, landatu edo birlandatu da, eta hazia edo landareak ongi sartu direla ziurtatu da.

f) Errendimendu egokia lortu da, bai kalitatean bai denboran.

g) Egiten duen lanaz arduratu da, eta badu ekimena.

2. Labore, parke, lorategi eta berdeguneak ureztatu, ongarritu eta produktu fitosanitarioekin tratatzen ditu, eta ekipamenduak prestatzen eta erabiltzen ezarritako prozeduren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ureztatu da modu uniformean eta behar adina urez. Ureztaketa mekanikoaren mekanismoa erabili da.

b) Ongarria berdin-berdin eta behar den dosian eta garaian bota da.

c) Produktu fitosanitarioak nahastu, prestatu eta aplikatu dira, ezarritako moduan eta proportzioan.

d) Produktu fitosanitarioak eraginkorrak direla egiaztatu da.

e) Zurkaizketa lana egin da, esku artean den laborearen arabera.

f) Laboreak eta beste espezieak inausi dira.

g) Laborearen arabera, bilketa lanak egin dira, bildutakoa kaltetu gabe.

h) Belardiak eta soropilak mantentzeko lanak egin dira.

i) Makinak erabili dira modu ordenatuan, txukun, zehaztasunez eta segurtasunez, prozedura eta teknika egokiak aplikatuz.

3. Landareen ekoizpen eta mantentze-lanak egiten ditu, eta ezarritako ekipamenduak prestatzen eta erabiltzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lurra prestatzeko eta landare espezieak landatzeko eta ereiteko jarraipenak ulertu dira eta ezarritako ordenan egiten ditu.

b) Ekipamenduak eta lanabesak behar bezala garbitu eta prestatzeko lanak egin dira.

c) Lurra prestatzeko lanak egin dira, hala nola, sasiak kendu, garbitu, ongarritu eta medeatu eta ekipamenduak trebetasunez aritu dira.

d) Substratuen osagaiak nahastu dira modu homogeneoan eta ezarritako proportzioetan.

e) Landaregai mota zenbait erein, landatu edo birlandatu da, eta hazia edo landareak ongi sartu direla ziurtatu da.

f) Hazia modu uniformean eta behar bezain sakon zabaldu da eta lehenbiziko ureztaketa egin da materiala landatu ondoren.

g) Birlandaketak egin dira, landareen bideragarritasuna bermatzeko.

h) Hazitegiak bakandu dira, landaretxoak garatuko direla bermatzeko.

i) “Zurkaitzak” jarri dira, teknika eta bide egokiak erabiliz.

f) Errendimendu egokia lortu da, bai kalitatean bai denboran.

4. Arriskuen prebentzioari, elikagaien eta ingurumenaren segurtasunari buruzko arauekin bat aritzen da.

Ebaluazio irizpideak:

a) Une oro prebentzioari eta segurtasunari buruzko araudi orokorra bete da, baita enpresak ezarritakoak ere.

b) Lantokian norberaren jardun eremuan dauden arrisku faktoreak eta egoerak identifikatu dira.

c) Jarduerarekin ikusteko duten jarrerak hartu dira laneko eta ingurumeneko arriskuak gutxitzeko.

d) Operazio desberdinetarako norbera babesteko ezarri den ekipamendua erabili da.

e) Makinak, ekipamenduak eta instalazioak babesteko dispositiboak erabili dira jardueretan.

f) Prebentzio planaren arabera jokatu da.

g) Lan eremua arriskurik gabe, garbi eta ordenaturik atxiki da.

h) Energiaren kontsumoa eta hondakinen sorrera ahalik eta gehien gutxituz lan egin da.

5. Arduraz jarduten du eta enpresako harreman tekniko-sozialen sisteman integratu da.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arretaz bete dira jasotzen diren jarraibideak.

b) Egiten duen lanaz arduratu da eta eraginkortasunez komunikatu da pertsona egokiarekin une bakoitzean.

c) Betekizun eta arau teknikoak bete dira, jardunbide profesionala erakutsi da eta lana arrazoizko denboran bukatu da.

d) Errespetua erakutsi da une oro ezarritako prozedurekiko eta arauekiko.

e) Ezarritako jarraibide eta prozedurekin bat antolatu da lana, lehentasunaren arabera bete dira eginkizunak eta esku-hartzeetan segurtasuneko eta kalitateko irizpideak erabili dira.

f) Norberaren jarduera gainerako langileekin koordinatu da, eta aurreikusi gabeko edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo gorabeheraren berri eman da.

g) Lanera puntualtasunez ailegatu da, ezarritako atsedenaldiak hartu dira eta lantokia ez da behar baino lehenago utzi, behar bezala justifikatutako arrazoirik gabe.

Lanbide modulu honek laguntzen du lanbide lantegi honetako gaitasunak eta helburu orokorrak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereziak garatzen.

3. ERANSKINA

Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko lotura

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

EGIAZTA DAITEZKEEN GAITASUN UNITATEAK

3053. Mintegietan eta lorezaintza zentroetan landareak ekoitzi eta mantentzeko oinarrizko zereginak.

UC0520–1: Mintegietan eta lorezaintza zentroetan landareak ekoitzi eta mantentzeko zeregin lagungarriak egitea.

3055. Lorategi, parke eta berdeguneen instalazioko oinarrizko zereginak.

UC0521–1: Lorategiak, parkeak eta berdeguneak instalatzeko zeregin lagungarriak egitea.

3056. Lorategiak, parkeak eta berdeguneak mantentzeko oinarrizko zereginak.

UC0522–1: Lorategiak, parkeak eta berdeguneak mantentzeko zeregin lagungarriak egitea.

4. ERANSKINA

Irakasleak

A) Esleitutako irakaslana.

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA / BESTELAKOAK

IRAKASLEEN
ESPEZIALITATEAREN KIDEGOA

3053. Mintegietan eta lorezaintza zentroetan landareak ekoitzi eta mantentzeko oinarrizko zereginak.

3055. Lorategi, parke eta berdeguneen instalazioko oinarrizko zereginak.

3056. Lorategiak, parkeak eta berdeguneak mantentzeko oinarrizko zereginak.

–Nekazaritzako ekoizpeneko lanak eta ekipoak.

–Irakasle espezialista.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

MP02. Praktiken modulua.

–Nekazaritzako ekoizpeneko lanak eta ekipoak.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

B) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

Titulartasun pribatuko ikastetxeetan edo hezkuntzakoak ez diren administrazioen titulartasun publikoa dutenetan, honako titulazio hauek beharko dira lanbide moduluak emateko:

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

3053. Mintegietan eta lorezaintza zentroetan landareak ekoitzi eta mantentzeko oinarrizko zereginak.

3055. Lorategi, parke eta berdeguneen instalazioko oinarrizko zereginak.

3056. Lorategiak, parkeak eta berdeguneak mantentzeko oinarrizko zereginak.

MP02. Praktiken modulua.

–Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk.

C) Irakasteari begira baliokideak diren titulazioak:

Titulartasun pribatuko ikastetxeetan edo hezkuntzakoak ez diren administrazioen titulartasun publikoa dutenetan, lanbide moduluak emateko, honako titulazio hauek emanen dute gaitasuna irakasteari begira:

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

3053. Mintegietan eta lorezaintza zentroetan landareak ekoitzi eta mantentzeko oinarrizko zereginak.

3055. Lorategi, parke eta berdeguneen instalazioko oinarrizko zereginak.

3056. Lorategiak, parkeak eta berdeguneak mantentzeko oinarrizko zereginak.

MP02. Praktiken modulua.

–Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk.

Iragarkiaren kodea: F1410307