183. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

331/2014 EBAZPENA, uztailaren 10ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, “Iturgintzako laguntzailea” lanbide lantegiaren curriculuma onesten duena. Lantegi hori Instalazio eta Mantentze-lanen lanbide arlokoa da.

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak Oinarrizko Lanbide Heziketa berria ezartzen du. Haren helburua da dibertsifikazioa eskaintzea, ikasleek beren betebeharrekin eta nahiekin hobekien bat egiten duten hezkuntzako ibilbideak aurretik ezagut ditzaten, hezkuntza sisteman aurrera egitea errazagoa izateko.

Bestalde, Hezkuntza sistemako lanbide heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen dituen otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren bidez, oinarrizko hamalau lanbide titulu onetsi dira, haien oinarrizko curriculumak finkatu dira eta, halaber, Ikasketa eta lanbide tituluak emateari buruzko abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua aldatu da, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagokienez. 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian xedatzen da hezkuntza administrazioek zilegi dutela lanbide heziketako beste eskaintza batzuk ezarri eta baimentzea, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen beharretara egokituak, berariazko beharrak dituzten beste kolektibo batzuei erantzuteko. Era berean, ezartzen du irakaskuntza hori moduluka egituratu behar dela, eta helburuak ikaskuntzaren emaitzetan, ebaluazio irizpideetan eta edukietan zehaztu behar direla.

Otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuak, orobat, ezartzen du heziketa programa horietan oinarrizko lanbide titulu bateko lanbide moduluak sar daitezkeela. Modulu horiek gainditzea metagarria izanen da titulu hura eskuratu ahal izateko.

Arauzko xedapen horiek abiapuntu izanik, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak lanbide lantegien prestakuntzako eskaintza bat diseinatu du, eta, horretarako, beharrezkoa da kasuan kasuko lanbide profilak eta prestakuntzako egiturak zehaztea.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin du, “Iturgintzako laguntzailea” lanbide lantegiaren lanbide profila eta egitura ezartzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honek helburu du “Iturgintzako laguntzailea” lanbide lantegiaren lanbide profila eta prestakuntzaren egitura onestea Nafarroako Foru Komunitaterako. Lantegi hori Instalazio eta Mantentze-lanen lanbide arlokoa da. Nafarroan lantegi horiek garatzen dituzten ikastetxe eta entitate baimenduetan aplikatuko dira.

2. Lantegi horretako lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioa eta gaitasun unitateak eta produkzioaren inguruneari buruzko erreferentzia ebazpen honen 1. eranskinean biltzen dira, eta prestakuntzaren egitura, berriz, 2. eranskinean, lanbide moduluen iraupenarekin eta haien garapenarekin batera. Egitura hori erreferentziazkoa da prestakuntzarako.

Ebazpen honetan onetsitako erreferentzia aldatzeko Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da, ezarriko den prozeduraren bitartez.

3. Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko lotura 3. eranskinean jasotzen da, haien egiaztapenerako; 4. eranskinean, lanbide lantegi honen moduluak irakasten ahal dituzten ikastetxe publikoetako irakasleen espezialitateak zehazten dira, baita titulartasun pribatuko ikastetxeetan edo, titulartasun publikoa izanik, hezkuntza administraziokoak ez direnetan, lanbide modulu hauek irakasteko titulazioak ere, eta irakaskuntzen ondorioetarako baliokideak direnak.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari eta Ikasketak Antolatzeko Atalari.

Iruñean, 2014ko uztailaren 10ean.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

1. ERANSKINA

Lanbide-erreferentea

“Iturgintzako laguntzailea” lanbide lantegia elementu hauen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Iturgintzako laguntzailea.

b) Maila: 1 - Lanbide lantegia.

c) Iraupena: 1.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Instalazioa eta Mantentze-lanak.

A) Lanbide profila

a) Gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasun orokorrean hodiak ezartzea sartzen da; zer instalazio den, horren araberako materialeko hodiak prestatu, moztu eta elkartuta; orobat, etxean erabiltzeko diren aparatu sanitarioak, erradiadoreak eta airea girotzeko aparatuak muntatu eta desmuntatzea, kalitate eta segurtasun baldintza egokiak betez, ezarritako arauei jarraituz.

b) Kualifikazioa eta gaitasun unitateak.

Eraikinetako mantentze-lanen laguntzailearen lanbide lantegian biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

Lanbide kualifikazio osoa:

IMA367-1 Etxeetako iturgintzako eta berokuntza-aire girotzeko lanak, gaitasun unitate hauek hartzen dituena:

–UC1154–1: hodiak jartzea, ura eramateko eta hustubideetarako hodiak prestatu, moztu eta elkartuta.

–UC1155–1: etxean erabiltzeko diren aparatu sanitarioak, erradiadoreak eta airea girotzeko aparatuak ezarri eta haiek mantentzeko oinarrizko lanak egitea.

B) Produkzio sistema

Lanbide eta lan ingurunea:

Langile honek lan egiten du instalazioak, hodiak eta etxean erabiltzeko diren aparatu sanitarioak, erradiadoreak eta airea girotzeko aparatuak muntatu eta haiek mantentzeko lanak egiten dituzten sektore publiko eta/edo pribatuko enpresetan.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

–Iturgin instalatzaile-mantentzailea.

–Suteen aurkako sareen instalatzaile-mantentzailea.

–Ureztatzeko sareen eta iturri apaingarrien instalatzaile-mantentzailea.

–Berokuntzako mantentzailea.

–Aire-girotzeko mantentzailea.

2. ERANSKINA

Lanbide moduluak

a) Izena eta iraupena

Eraikinen mantentze-lanetako laguntzailea lanbide lantegiko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

ESKOLAK, ASTEAN

3023

Hustuketa sareak

140

5

3024

Oinarrizko iturgintza eta berokuntza

250

9

3025

Airea girotzeko ekipoen muntaketa

80

3

3009

Zientzia aplikatuak I

170

6

3011

Komunikazioa eta gizartea I

170

6

Tutoretza

30

1

MP08

Praktiken modulua

160

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Hustuketa sareak.

Kodea: 3023.

Iraupena: 140 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Lan eremua egokitu du, egin beharreko lanak azaldu ditu eta ekipamenduak eta materialak identifikatu ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio grafikoa interpretatu da.

b) Instalatu beharreko elementuak ezagutu dira.

c) Lan eremua prestatzeko beharrezkoa den informazioa eskuratu da.

d) Egin beharreko lanak identifikatu dira.

e) Lanak non egin behar diren, haien ingurua garbitu da.

f) Materialak, ekipamenduak eta erremintak hartu dira.

g) Erretenak irekitzeko lanak egin dira.

h) Lurrean zangak ireki eta trinkotu dira.

i) Norberaren ardurapeko lan eremuak txukuntasunez, garbitasunez eta segurtasunez eduki dira.

j) Laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko zehaztapenak aplikatu dira.

k) Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun da.

2. Ura husteko sare orokorrak muntatzen ditu eta osagai bakoitza bere funtzioarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elementu bakoitzak instalazioaren multzoan duen funtzioa deskribatu da.

b) Muntaketa sistema identifikatu da (bertikala, horizontala, maldak, konexioak, besteak beste).

c) Instalazioaren zuinketa lanak egin dira.

d) Ereduko eraikin baten hustuketa sare orokorreko elementuak muntatu dira (itxitura hidraulikoak, zorrotenak, kolektore esekiak, konexio elementuak, besteak beste).

e) Familia bakarreko etxebizitza baten elementuak muntatu dira (itxitura hidraulikoak, zorrotenak, kolektore esekiak, konexio elementuak, hobi septikoa, besteak beste).

f) Kondukzioei eusteko behar den morteroa prestatu da.

g) Instalazioko elementuak konektatu dira.

h) Funtzionamendu probak egin dira.

i) Lankideekin batera jardun da lanean.

j) Uren tratamenduari buruzko legediak ezarritako neurriak aplikatu dira.

k) Sobratu den materiala bildu eta sailkatu da, aprobetxatu edo birziklatzeko.

3. Euri urak husteko sareak muntatzen ditu eta osagai bakoitza bere funtzioarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elementu bakoitzak instalazioaren multzoan duen funtzioa eta bere muntaketa sistema (bertikala, horizontala, maldak, konexioak, besteak beste) deskribatu dira.

b) Muntaketa sistema identifikatu da (bertikala, horizontala, maldak, konexioak, besteak beste).

c) Instalazioaren zuinketa lanak egin dira.

d) Ereduko eraikin bateko euri urak husteko sareko kondukzioak muntatu dira (erretenak, zorrotenak, kolektore esekiak edo lurperatuak, konexio elementuak, besteak beste).

e) Ainguraketa eta finkatze teknikak aplikatu dira.

f) Hustuketa sareko elementuak sare orokorrera lotzeko lanak egin dira (kolektoreak, kutxetak, putzuak, besteak beste).

g) Funtzionamendu probak egin dira.

h) Lankideekin batera jardun da lanean.

i) Sobratu den materiala bildu eta sailkatu da aprobetxatu edo birziklatzeko.

j) Laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak aplikatu dira.

4. Hondakin urak husteko sareak muntatzen ditu eta osagai bakoitza bere funtzioarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elementu bakoitzak hondakin urak husteko instalazioaren multzoan duen funtzioa deskribatu da.

b) Muntaketa sistema identifikatu da (bertikala, horizontala, maldak, konexioak, besteak beste).

c) Instalazioaren zuinketa lanak egin dira.

d) Hondakin urak husteko hodiak lotu eta jarri dira, ekipo sanitario bakoitzetik dagokion kolektorera edo zorrotenera.

e) Bainugela bateko hondakin urak husteko sareko kondukzio bakoitza lotu da ekipo sanitario edo amaierako elementu bakoitzarekin.

f) Hustuketa hodiak hotsgabetu dira.

g) Hondakin urak husteko sarea lotu da eraikineko hustuketa sare orokorreko elementuekin (kolektoreak, kutxetak, putzuak, besteak beste).

h) Funtzionamendu probak egin dira.

i) Lankideekin batera jardun da lanean.

j) Sobratu den materiala bildu eta sailkatu da, aprobetxatu edo birziklatzeko.

k) Uren tratamenduari buruzko legediak ezarritako neurriak aplikatu dira.

5. Urak husteko sareak mantentzen ditu, disfuntzio bakoitza bere balizko kausarekin lotuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hustuketa sare orokorrek, euri uren sareek eta hondakin uren sareek izan ditzaketen disfuntzioak deskribatu dira.

b) Sare ezberdinetako disfuntzioak lotu dira dagozkien mantentze-lanekin.

c) Mantentze-lanak egiteko behar diren ekipamenduak, lanabesak eta erremintak aukeratu dira.

d) Sare ezberdinen instalazioak mantentzeko eta konpontzeko lanak egin dira.

e) Funtzionamendu probak egin dira.

f) Laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko zehaztapenak aplikatu dira.

g) Uren tratamenduari buruzko legediak ezarritako neurriak aplikatu dira.

h) Sobratu den materiala bildu eta sailkatu da, aprobetxatu edo birziklatzeko.

Edukiak.

Lan eremua egokitzea eta materialak eskuratzea:

–Unitate sistemak. Magnitudeen neurketa. Luzerak, azalerak eta bolumenak.

–Neurketa ekipoen erabilera.

–Osagaiak identifikatzea.

–Erreminta eramangarrien erabilera.

–Kutxak eta erretenak markatzeko teknikak.

–Hondakinak sailkatzeko teknikak.

–Hondakinak ezabatzeko teknikak.

–Elementuen markaketa.

–Elementuak desmuntatu eta muntatzeko ordena.

–Segurtasun baldintzak.

–Laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko zehaztapen aplikagarriak.

Urak husteko sare orokorrak muntatzea:

–Urak husteko instalazio motak.

–Hodien materialen ezaugarriak.

–Hustuketa sistemen konfigurazioa.

–Instalazioak osatzen dituzten elementuak.

–Plastikozko hodiak, gresezkoak, fundiziozkoak eta gresezkoak muntatu eta lotzeko teknikak.

–Laneko arriskuei aurrea hartzeko zehaztapenak muntaketa lanetan.

–Uren tratamenduari buruzko legedia.

Euri-urak husteko sareak muntatzea:

–Euri-urak husteko instalazio motak.

–Hodien materialen ezaugarriak.

–Hustuketa sistemen konfigurazioa.

–Instalazioak osatzen dituzten elementuak.

–Erretenak eta hodiak muntatu eta lotzeko teknikak.

–Eusteko sistemak.

–Estankotasun probak.

–Euri-urak berreskuratzeko instalazioak.

–Laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko zehaztapen aplikagarriak.

Hondakin urak husteko sareak muntatzea:

–Hondakin urak husteko instalazio motak.

–Hodien materialen ezaugarriak. Materialak eta ezaugarriak. Neurri normalizatuak.

–Hustuketa sistemen konfigurazioa. Hustubideen kopurua. Maldak. Deskarga-unitateen kontzeptua.

–Instalazioak osatzen dituzten elementuak. Zorrotenak eta erretenak. Kolektoreak. Tipologia.

–Hodiak muntatu eta lotzeko teknikak, hondakin uren hustuketan aplikatzeko.

–Estankotasun probak. Proba urarekin. Proba airearekin. Proba kearekin.

–Uren tratamenduari buruzko legedia.

Hustuketa sareen mantentze-lanak:

–Estankotasunaren aldizkako egiaztapenak.

–Sifoi eta balbulen berrikuspena.

–Emariak gutxitzea.

–Buxadurak kentzea.

–Laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko zehaztapen aplikagarriak.

–Uren tratamenduari buruzko legedia.

Orientabide didaktikoak.

Urak husteko sareen muntatze eta mantentze-lanen eginkizunari lotutako prestakuntza dauka lanbide modulu honek.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

–Lan eremuaren egokitzapena.

–Urak husteko sare orokorrak muntatzea.

–Euri-urak husteko sareak muntatzea.

–Hondakin urak husteko sareak muntatzea.

–Urak husteko sareak zaintzea.

Moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

–Materiala eta ekipamenduak hautatzea urak husteko instalazioak egiteko.

–Urak husteko instalazioak muntatzeko eta lotzeko teknikak.

–Urak husteko sareak zaindu eta mantentzeko prozedurak.

Lanbide modulua: Oinarrizko iturgintza eta berokuntza.

Kodea: 3024.

Iraupena: 250 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Aurrekontuak prestatzen ditu, materialen eta baliabideen kostua identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren elementuak eta dokumentazio grafikoa erlazionatu dira.

b) Instalazioak egiteko behar den denbora kalkulatu da.

c) Instalazioak egiteko beharrezko lan ekipamenduak zehaztu dira.

d) Zenbait hornitzaileren ekipamenduak eta elementuak alderatu dira, katalogo fisiko edo birtualen bitartez.

e) Hodietan erabiliko den materiala eta instalazio sistemarik egokiena identifikatu da.

f) Instalatu beharreko materialen zenbatekoa baloratu da.

g) Lehendik diren instalazioak desmuntatzeko kostua baloratu da.

h) Aurrekontua prestatu da informatikako baliabideak erabiliz.

i) Kontuan hartu dira laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko zehaztapenetan ezarritako errekerimenduak.

2. Lan eremuak prestatu ditu eta egin beharreko lanak, ekipamenduak eta materialak identifikatu ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipo edo hodi bakoitza instalatzeko toki zehatza lokalizatu da.

b) Paramentuetan kondukzioen trazadura markatu da.

c) Lan eremuetan igeltserotzako oinarrizko lanak egin dira.

d) Hodien euskarrietarako behar diren zulaketak egin dira.

e) Hodiak horman sartzeko erretenak egin dira.

f) Gainazalak egokitu dira.

g) Ordenaz eta garbitasunez egin dira lanak.

h) Material hondarrak pilatu dira, ondoren biltzeko.

i) Beharrezko babes-elementuak erabili dira.

j) Kontuan hartu dira laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko zehaztapenak.

3. Eraikinetan ur hornidura sareak muntatzen ditu eta instalazioaren osagai bakoitza bere funtzioarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ur hornidurako hodien ibilbidea identifikatu da.

b) Hodiak lotzeko sistema hautatu da (txertatzea, soldatzea, itsastea, besteak beste).

c) Hodien babes mekanikorako sistema hautatu da (hodi korrugatua, besteak beste).

d) Hodiak estaltzeko pasta egiteko behar diren materialak eta elementuak bildu dira.

e) Hodiak eusteko elementuak muntatu dira.

f) Hodiak haiek eusteko elementuetan muntatu dira edo egindako erretenetan sartu dira.

g) Hodiak lotu dira, material bakoitzari dagokion sistema erabiliz.

h) Hodien horman sartzea bukatzeko beharrezko igeltserotza lanak egin dira.

i) Barne instalazioei eta ur bero sanitarioko instalazioei buruz indarrean den araudiak ezarritako probak egin dira.

j) Lan eremua garbi eta txukun mantendu da.

k) Lanak egiteko babes-elementu egokiak erabili dira.

l) Laneko arriskuei aurrea hartzeko eskatutako neurriak aplikatu dira.

4. Ureztatze automatikoko instalazioak egiten ditu, elementuak banatuz eta muntaketako oinarrizko teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren konfigurazioa egin da ureztatzeko eremuaren arabera.

b) Ureztatzeko instalazioa egiteko behar diren elementuak hautatu dira.

c) Materialak, ekipamenduak eta erremintak bildu dira.

d) Instalazioa egingo den lurzatian zangak egin dira.

e) Hodiak ezarri eta lotu dira muntaketa jarraibideen arabera.

f) Zangak bete dira eta lurra berdinduta utzi.

g) Instalazioaren estankotasunaren eta ahalmenaren probak egin dira.

h) Sobratu den materiala bildu da, aprobetxatu edo birziklatzeko.

i) Instalazioak egiteko eskatutako segurtasun neurriak erabili dira.

j) Ingurumenaren arloan eskatutako neurriak aplikatu dira.

5. Berokuntzako instalazioak muntatzen ditu, eta elementuak eta horiek instalazioaren multzoan duten funtzioa identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garrantzizko dokumentazio teknikoa bildu da.

b) Instalazioko elementuen dokumentazio grafikoa (planoak eta eskemak) eta instalazio sistema (monotuboa, bituboa, zoru bero-emailea, besteak beste) interpretatu dira.

c) Behar diren erremintak eta ekipamenduak bildu dira.

d) Instalazioaren multzoan ezarri beharreko elementu bakoitzaren funtzioa deskribatu da.

e) Paramentuetan finkatu dira instalatu beharreko ekipoak eta hodiak eusteko elementuak.

f) Emisio sistemaren (erradiadoreak, aerotermoak edo zoru bero-emailea) hodiak lotu eta ezarri dira.

g) Amaierako elementuen eta beroa sortzeko ekipoaren arteko konexioa egin da.

h) Presio probak egin dira, indarrean den araudiari jarraituz.

i) Sobratu den materiala bildu da, aprobetxatu edo birziklatzeko.

j) Instalazioak egiteko eskatutako segurtasun neurriak erabili dira.

k) Laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak aplikatu dira.

6. Aparatu sanitarioak muntatzen ditu, muntaketa lanen sekuentzia identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoa eta instalatu beharreko elementuak erlazionatu dira.

b) Aparatu sanitarioen ezaugarri nagusiak deskribatu dira. (emaria, loturen diametroa, besteak beste).

c) Aparatuak muntatzeko behar diren materialak eta erremintak hartu dira.

d) Aparatuak instalazioan izanen duten tokian aurkeztu dira.

e) Aparatuen euskarriak eta finkagailuak muntatu dira.

f) Aparatu sanitarioak muntatu dira eta dagozkien hodiekin lotu (hornidurakoak eta hustubideak).

g) Aparatu sanitario bakoitzaren txorrotak muntatu eta erregulatu dira.

h) Estankotasun probak egin dira instalazioetan.

i) Zamak garraiatu eta manipulatzerakoan segurtasun irizpideak aplikatu dira.

j) Ekipoak muntatzerakoan lankideekin batera jardun da.

7. Ur hornidurako eta berokuntzako sareen instalazioak mantentzen ditu, eta egin beharreko lanak identifikatzen eta disfuntzio bakoitza bere balizko konponbidearekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio mota bakoitzerako berariazko erregelamendua aplikatu da.

b) Behar den materiala eta ekipamenduak prestatu dira.

c) Arriskuei aurrea hartzeko behar diren ekipamenduak prestatu dira.

d) Instalazioen hustuketa egin da.

e) Instalazioak garbitu dira hustuketa egin ondotik.

d) Instalazioak bete dira.

g) Instalazioen mantentze-lanak egin dira, higiene eta osasun irizpideei jarraituz.

h) Funtzionamendu probak egin dira.

i) Ura aurrezteko eta energiaren eraginkortasunerako teknikak aplikatu dira.

j) Laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak aplikatu dira.

Edukiak.

Aurrekontuak prestatzea:

–Neurketak.

–Materialaren kostuaren zenbatespena. Katalogoak.

–Lanorduen zenbatespena.

–IKTak aplikatzea.

–Laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko zehaztapenak aplikatzeko errekerimenduak.

Lan eremuaren egokitzapena:

–Unitate sistemak. Magnitudeen neurketa. Luzerak, azalerak eta bolumenak. Neurketa ekipoen erabilera.

–Planoen interpretazioa.

–Erreminta eramangarrien erabilera.

–Zuloak eta erretenak markatzeko teknikak.

–Hondakinak sailkatzeko teknikak.

–Hondakinak ezabatzeko teknikak.

–Elementuen markaketa.

–Elementuak desmuntatu eta muntatzeko ordena.

–Segurtasun baldintzak.

–Laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko zehaztapen aplikagarriak.

Ur hornidura sareen muntaketa:

–Instalazio sistemak.

–Hodi sareak egitea.

–Babesak.

–Termikoak. Ahalegin mekanikoen aurka. Zaraten aurka.

–Hodien materialen ezaugarriak.

–Ur hotzaren sarea.

–Ur bero sanitarioaren instalazioa.

–Ur hotzaren sarea osatzen duten elementuak. Ura tratatzeko sistemak.

–Ur bero sanitarioaren instalazioak.

–Itzuleren aurkako babesa.

–Plastikozko hodiak, gresezkoak, fundiziozkoak eta gresezkoak muntatu eta lotzeko teknikak (itsastea, txertatzea, soldatzea, besteak beste).

–Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurri aplikagarriak.

Ureztatze automatikoko instalazioak egitea:

–Ureztatze automatikoko instalazioak.

–Aspertsore motak.

–Ureztatze automatikoko instalazioak konfiguratzea.

–Ureztatze instalazio baten elementuak.

–Hodien materialen ezaugarriak.

–Plastikozko hodiak muntatu eta lotzeko teknikak.

–Ingurumenaren arloko zehaztapen aplikagarriak.

Berokuntzako instalazioak muntatzea:

–Instalazio sistemak.

–Hodien sareak egitea berokuntzako instalazioetan. Plastikozko hodiak eta metalezkoak muntatu eta lotzeko teknikak.

–Hodien materialen ezaugarriak.

–Berokuntzako instalazioaren elementuak.

–Probak. Estankotasun probak.

–Erresistentzia mekanikoaren probak.

–Berokuntzako ur zirkuituak doitu eta orekatzea.

–Laneko arriskuei aurrea hartzeko zehaztapen aplikagarriak.

Aparatu sanitarioak muntatzea:

–Planoak eta dokumentazio teknikoa interpretatzea.

–Aparatu sanitarioak, tipologia.

–Aparatu sanitarioak muntatzeko teknikak.

–Txorrotak. Motak. Erregulazioa.

–Segurtasun neurri aplikagarriak.

Ur hornidurako eta berokuntzako sareen mantentze-lanak:

–Hartu beharreko neurriak zerbitzua eteten bada.

–Zerbitzua berriz abiaraztea.

–Matxurak eta konponketak.

–Berokuntzako instalazioak.

–Mantentze-lanerako programa.

–Iragazkiak berrikusi eta garbitzea.

–Ponpak berrikustea.

–Isolamendu termikoa berrikustea.

–Laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko zehaztapen aplikagarriak.

Orientabide didaktikoak.

Iturgintzako eta berokuntzako oinarrizko instalazioak muntatzeko eginkizunari lotutako prestakuntza dauka lanbide modulu honek.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

–Aurrekontuak egitea.

–Lan eremuak prestatzea.

–Ur hornidura sareak muntatzea.

–Ureztatze automatikoko instalazioak muntatzea.

–Ureztatze automatikoko instalazioak muntatzea.

–Oinarrizko berokuntzako instalazioak muntatzea.

–Aparatu sanitarioak muntatzea.

–Ur hornidurako eta berokuntzako sareen mantentze-lanak.

–Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko eskatutako neurriak aplikatzea.

Moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

–Materiala eta ekipamenduak hautatzea ur hornidurako eta berokuntzako instalazioak egiteko.

–Ekipoak eta hodiak lotzeko eta muntatzeko teknikak, ur eta berokuntzako instalazioetan.

–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioak zaindu eta mantentzeko prozedurak.

Lanbide modulua: Airea girotzeko ekipoen muntaketa.

Kodea: 3025.

Iraupena: 80 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Lan eremuak prestatu ditu eta egin beharreko lanak, ekipamenduak eta materialak identifikatu ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalatu beharreko elementuak ezagutu dira.

b) Ekipo bakoitza muntatu beharreko tokia identifikatu da.

c) Hodi sare baten trazadura eta tarte bakoitzaren neurriak identifikatu dira.

d) Instalazioa egiteko beharrezko materialak eta ekipamenduak prestatu dira.

e) Ekipo edo hodien euskarriak finkatzeko beharrezko zulaketak egin dira.

f) Muntaketak dakartzan arriskuetatik babesteko behar diren ekipamenduak muntatu dira (aldamioak, segurtasun-soka, besteak beste).

g) Lan eremua garbi eta txukun mantendu du.

h) Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko eskatutako zehaztapenak aplikatu dira.

i) Lanak segurtasunez egiteko babes-ekipamenduak erabili dira.

2. Etxeko airea girotzeko ekipoak muntatzen ditu, eta haien funtzionamendua eta egin beharreko lanen sekuentzia deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioen interpretazioa dokumentatu da.

b) Elementu bakoitzak instalazioaren multzoan duen funtzioa identifikatu da.

c) Ekipo eta hodi bakoitza muntatzeko sistema hautatu da.

d) Instalazioak muntatzeko beharrezko materiala eta ekipamenduak prestatu dira.

e) Etxeko airea girotzeko ekipoen barneko eta kanpoko unitateak muntatu dira.

f) Hodi hozgarriak muntatu dira eta ekipoei konektatu.

g) Kondentsazioa kanporatzeko dispositiboak muntatu dira.

h) Etxeko airea girotzeko ekipoen hustubideak konektatu dira hustuketa sarearekin.

i) Instalazioak muntatu eta abiaraztean lankideekin batera jardun da.

j) Laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko eskatutako neurriak aplikatu dira.

k) Lan eremua bildu da.

l) Sobratu den materiala hautatu da, berriz erabili edo birziklatzeko.

3. Aireztapen ekipoak eta airearen kondukzioak instalatzen ditu, eta haien funtzionamendua eta egin beharreko lanen sekuentzia deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Garrantzizko dokumentazio teknikoa bildu da.

b) Instalatu beharreko konduktuen elementuak, neurriak eta ezaugarriak identifikatu dira.

c) Instalazioaren trazadura erlazionatu da karga-galerekin.

d) Aireztapen ekipoen ezaugarri nagusiak ezagutu dira.

e) Airea banatzeko sare baten konduktuak eraiki dira.

f) Hodiak eta elementuak muntatzeko lanak egin dira.

a) Aireztapen instalazioaren funtzionamendu-probak egin dira.

h) Laneko arriskuei aurrea hartzeko eskatutako neurriak aplikatu dira.

i) Instalazioak muntatzerakoan lankideekin batera jardun da.

j) Lan eremua bildu da eta sobratu den materiala jaso, berriz erabili edo birziklatzeko.

4. Kanpoko unitateetarako euskarriak muntatzen ditu, segurtasun neurriak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio grafikoa interpretatu da eta instalatu beharreko elementuak ezagutu dira.

b) Kanpoko unitateak muntatzeko erabili behar diren euskarriak hautatu dira.

c) Egin beharreko muntaketa lanei lotutako arriskuak ebaluatu dira.

d) Muntaketa egiteko beharrezko babes-ekipamenduak hautatu dira.

e) Instalazio mota honetarako behar diren segurtasun elementuak muntatu dira.

f) Kanpoko unitateen euskarriak muntatu dira.

g) Euskarrien muntaketa fidagarria dela egiaztatu da.

h) Muntaketa lanetan izan daitezkeen lan arriskuei aurrea hartzeko eskatutako zehaztapenak aplikatu dira.

i) Euskarriak muntatzerakoan lankideekin batera jardun da.

Edukiak.

Lan eremuak egokitzea, etxeko airea girotzeko eta aireztapeneko instalazioetarako:

–Unitate sistemak. Magnitudeen neurketa. Luzerak, azalerak eta bolumenak.

–Neurketa ekipoen erabilera.

–Instalazio-eskemak.

–Erreminta eramangarrien erabilera.

–Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko eskatutako neurriak aplikatzea.

Etxeko airea girotzeko ekipoen muntaketa:

–Ekipoen tipologia.

–Gas hozgarrien erabilera. Hastapenak.

–Dokumentazio teknikoa interpretatzea. Hodi hozgarriak ezartzea.

–Kondentsazioak kanporatzea.

–Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko eskatutako neurriak aplikatzea.

Aireztapen ekipoak eta airearen konduktuak instalatzea:

–Dokumentazio teknikoa interpretatzea.

–Haizagailuak.

–Haizagailuak muntatzeko teknikak.

–Hodien eraikuntza.

–Hodiak eraikitzeko erremintak.

–Hodien muntaketa.

–Laneko arriskuei aurrea hartzeko eskatutako zehaztapenak aplikatzea.

Segurtasun teknikak, altuerako instalazioen muntaketan:

–Airea girotzeko instalazioen muntaketaren ondoriozko arriskuak.

–Aldamioak. Tipologia. Muntaketa eta erabilera.

–Segurtasun-soka. Muntaketa eta erabilera.

–Babesteko ekipamenduak.

–Laneko arriskuei aurrea hartzeko eskatutako zehaztapenak aplikatzea muntaketan.

Orientabide didaktikoak.

Etxeko airea girotzeko ekipoak eta aireztapeneko sare txikiak muntatzeko eginkizunari lotutako prestakuntza dauka lanbide modulu honek.

Eginkizun horren definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

–Lan eremuak prestatzea.

–Etxeko airea girotzeko ekipoen muntaketa.

–Aireztapen ekipoen muntaketa eta airearen konduktuen eraikuntza.

–Airea girotzeko instalazioen muntaketari aplikaturiko segurtasun teknikak.

Moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

–Etxeko airea girotzeko ekipoak muntatzeko materialen eta erreminten hautaketa.

–Etxeko airea girotzeko ekipoak muntatzeko teknikak.

–Aireztapen konduktuak eraikitzeko eta muntatzeko teknikak.

–Airea girotzeko instalazioak muntatzeari lotutako arriskuei aurre egiteko segurtasun teknikak.

Lanbide modulua: Zientzia aplikatuak I.

Kodea: 3009.

Iraupena: 170 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Problema matematikoak ebazten ditu eguneroko egoeretan, matematika hizkuntzaren eta haren eragiketen oinarrizko elementuak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zenbaki mota desberdinak identifikatu dira eta informazio kuantitatiboa modu egokian interpretatzeko erabili dira.

b) Kalkuluak eraginkortasunez egin dira, hala buruz kalkulatuz nola arkatz eta kalkulagailu bidezko algoritmoak erabiliz (fisika edo informatika).

c) IKTak erabili dira jakingarriak bilatzeko iturritako.

d) Berreketak egin dira berretzaile arrunt eta osoekin, propietateak aplikatuz.

e) Zenbaki oso handiak edo oso txikiak adierazteko eta haiekin eragiketak egiteko notazio zientifikoa erabili da.

f) Zenbaki erreal desberdinak irudikatu dira zenbakizko zuzenean.

g) Proportzioa ezaugarritu da adierazpen matematiko gisa.

h) Magnitudeak alderatu dira, haien proportzionaltasun mota ezarriz.

i) Hirukotearen erregela erabili da, magnitude zuzeneko nahiz alderantzizko proportzionalek esku hartzen duten problemetan.

j) Interes bakuna eta konposatua aplikatu da eguneroko jardueretan.

2. Instalazioak eta laborategiko materiala ezagutzen ditu, baita horiek baloratu ere praktikak egiteko behar diren baliabideak diren aldetik.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabili behar den teknika esperimental bakoitza identifikatu da.

b) Laborategiko material instrumentalak egoki manipulatu dira.

c) Kontuan hartu dira garbitasun eta segurtasun baldintzak, erabili behar den teknika esperimental bakoitzerako.

3. Materiaren oinarrizko propietateak identifikatzen ditu, naturan agertzen den forma desberdinetan, haien magnitude fisikoak eta haien oinarrizko unitateak erabiliz sistema metriko hamartarreko unitateetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Materiaren propietateak deskribatu dira.

b) Aldaketak egin dira luzera, masa eta edukiera unitateetan.

c) Bolumen eta edukiera unitateen arteko baliokidetasuna identifikatu da.

d) Neurriak hartu dira egoera errealetan, sistema metriko hamartarraren unitateak eta notazio zientifikoa erabiliz.

e) Materiaren egoera aldaketen izenak identifikatu dira.

f) Sistema material homogeneo eta heterogeneo desberdinak identifikatu dira, adibide errazak erabiliz.

g) Materia zer agregazio egoera desberdinetan agertzen den ikusi da, egoera aldaketak azaltzeko eredu zinetikoak erabiliz.

h) Sistema materialak identifikatu dira, naturan duten egoerari dagokionez.

i) Substantzia baten agregazio egoera desberdinak ezagutu dira, fusio eta irakite tenperatura ikusita.

j) Irakitearen eta lurrinketaren arteko desberdintasunak ezarri dira, adibide errazak erabiliz.

4. Nahasketa errazen osagaiak bereizteko metodorik egokiena erabiltzen du, haren oinarrian dagoen prozesu fisiko edo kimikoaren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Substantzia hutsa eta nahasketa zer diren identifikatu eta deskribatu da.

b) Nahasketen eta konposatuen arteko oinarrizko desberdintasunak ezarri dira.

c) Prozesu fisiko eta kimikoak bereizi dira.

d) Substantzien zerrenda batetik, nahasketak, konposatuak eta elementu kimikoak hautatu dira.

e) Nahasketen banantze desberdinak aplikatu dira, modu praktikoan, bide errazak erabiliz.

f) Materialen ezaugarri orokor oinarrizkoak deskribatu dira, lanbideen arabera, IKTak erabiliz.

g) Taldeka lan egin da.

5. Badaki energia presente dagoela prozesu naturaletan, eta benetako bizitzako fenomeno errazak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Energiaren esku-hartzea agertzen duten ohiko bizitzako egoerak identifikatu dira.

b) Energia iturri desberdinak ezagutu dira.

c) Energia iturri berriztagarriaren eta ez-berriztagarriaren multzoak ezarri dira.

d) Energia iturri berriztagarriaren eta ez-berriztagarriaren abantailak eta desabantailak (lortzean, garraiatzean eta erabiltzean) erakutsi dira IKTak erabiliz.

e) Energia unitateen aldaketak aplikatu dira.

f) Energiaren kontserbazioa zenbait sistematan erakutsi da.

g) Organismoa eta bizitza mantentzearekin erlazionatutako prozesuak deskribatu dira, energiaren garrantzia argi agertzen dutenak.

6. Oinarrizko egitura anatomikoak lokalizatzen ditu eta, horretarako, haien sistemak edo aparatuak bereizten ditu, eta organismoan dituzten funtzioekin lotzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizakiaren gorputza osatzen duten organoak identifikatu eta deskribatu dira, eta kasuan kasuko sistemari edo aparatuari lotu zaizkio.

b) Organo, sistema eta aparatu bakoitza funtzioarekin lotu da, eta loturak deskribatu dira.

c) Nutrizio prozesuaren fisiologia deskribatu da.

d) Iraitz prozesuaren fisiologia zehaztu da.

e) Ugalketa prozesuaren fisiologia deskribatu da.

f) Erlazio prozesuak nola funtzionatzen duen zehaztu da.

g) Tresna informatikoak erabili dira aparatuak eta sistemak deskribatzeko.

7. Osasuna gaixotasunetik bereizten du eta, horretarako, bizimoduak gaixotasun ohikoenekin lotzen ditu, eta haien kontrako defentsaren oinarrizko printzipioak ezagutzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Pertsonen osasun eta eritasun egoerak identifikatu dira.

b) Organismoaren defentsarako bideak deskribatu dira.

c) Herritarren artean ohikoenak diren eritasun infekzioso eta ez infekziosoak identifikatu dira, eta haien sorburuak, aurreikuspena eta tratamenduak ezagutu.

d) Ohiko gaixotasun infekziosoak sorrarazten dituzten eragileak lotu dira haiek sortutako kutsadurarekin.

e) Txertoen, antibiotikoen eta medikuntzaren beste ekarpen batzuen eragina ulertu da, gaixotasun infekziosoen tratamendu eta prebentziorako.

f) Eritasun infekziosoen prebentzioan txertaketa kanpainek duten zeregina ezagutu da, eta aparatuak eta sistemak egoki deskribatu.

g) Diren donazio motak eta transplanteetan gertatzen diren arazoak deskribatu dira.

h) Osasunerako arriskutsu diren egoerak ezagutu dira, lanbide ingurune hurbilenaren arabera.

i) Ohitura osasungarrietarako jarraibideak diseinatu dira, ohiko bizitzako egoeren arabera.

8. Menu eta dieta orekatu errazak prestatzen ditu eta, horretarako, dauzkaten mantenugaiak bereizi ditu, eta gorputz parametro desberdinetara eta askotariko egoeretara egokitu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nutrizio eta elikatze prozesuen artean bereizi da.

b) Osasuna mantentzeko behar diren mantenugaiak bereizi dira.

c) Elikadura onak eta ariketa fisikoak giza gorputza zaintzean duten garrantzia onartu da.

d) Dietak osasunarekin lotu dira, eta bereizketa egin osasuna mantentzeko beharrezkoak direnen eta hari kaltea egin diezaioketenen artean.

e) Balantze kalorikoen gaineko kalkulua egin da, inguruneko ohiko egoeretan.

f) Oinarrizko metabolismoa kalkulatu da, eta haren emaitzak diagrama batera ekarri dira, konparaketak eta ondorioak ezartzeko.

g) Egoera zehatzetarako menuak prestatu dira, sarean elikagaien propietateak ikertuta.

9. Ohiko bizitzako egoerak ebazten ditu, adierazpen aljebraiko errazak erabiliz eta ebazteko metodo egokienak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egoera errazen erlazioak edo propietateak zehaztu dira, adierazpen aljebraikoen bidez.

b) Adierazpen aljebraikoak erraztu dira, garapen eta faktorizazio metodoak erabiliz.

c) Lehen mailako ekuazioen planteamendua eta ebazpena behar dituzten ohiko bizitzako problemak ebaztea lortu da.

d) Problema errazak ebatzi dira, grafikoak eta IKTak erabiliz.

Edukiak.

Problemak oinarrizko eragiketen bidez nola ebatzi:

–Zenbaki mota desberdinak ezagutzea eta bereiztea. Zenbakizko zuzenean nola irudikatu.

–Hierarkiaren erabilera eragiketetan, eta parentesien erabilera batuketa, kenketa, biderketa, zatiketa eta berreketa dakartzaten eragiketetan.

–Testuinguru desberdinetan zenbaki errealak eta eragiketak interpretatu eta erabiltzea eta kasu bakoitzean notazio egokiena hautatzea.

–Proportzionaltasuna: zuzenekoa eta alderantzizkoa. Ohiko bizitzako problemak ebazteko nola aplikatu.

–Portzentajeak ekonomian. Interes bakuna eta konposatua.

Laborategiko materialen eta instalazioen ezagutza:

–Laborategian lan egiteko arau orokorrak.

–Laborategiko materiala. Motak eta erabilgarritasuna.

–Segurtasun arauak.

Materiaren formen identifikazioa:

–Luzera unitateak: metroa, multiploak eta azpimultiploak.

–Edukiera unitateak: litroa, multiploak eta azpimultiploak.

–Masa unitateak: gramoa, multiploak eta azpimultiploak.

–Materia. Materiaren propietateak.

–Sistema material homogeneo eta hetereogeneoak.

–Materiaren izaera korpuskularra.

–Materiaren sailkapena bere agregazio egoeraren eta osaeraren arabera.

–Materiaren egoera aldaketak. Fusio-tenperatura eta irakite-tenperatura. Tenperatura kontzeptua.

Nahasketen eta substantzien bereizketa:

–Substantzia hutsen eta nahasketen arteko desberdintasuna.

–Nahasketak banatzeko oinarrizko teknikak: dekantazioa, kristaltzea, destilazioa...

–Substantzia hutsen sailkapena. Taula periodikoa.

–Elementuen eta konposatuen arteko desberdintasuna.

–Nahasketen eta konposatuen arteko desberdintasuna.

–Lanbide profilarekin ikusteko duten materialak.

Energiaren ezagutza prozesu naturaletan:

–Energiaren agerpenak naturan.

–Energia eguneroko bizitzan.

–Energia mota desberdinak.

–Energiaren eraldaketa.

–Energia, beroa eta tenperatura. Unitateak.

–Energia iturri berriztagarriak eta ez-berriztagarriak.

Oinarrizko egitura anatomikoen lokalizazioa:

–Materia bizidunaren antolaketa mailak.

–Nutrizio prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

–Iraizte prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

–Erlazio prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

–Ugaltze prozesua: zertan den, zer aparatuk edo sistemak esku hartzen duten, bakoitzaren eginkizuna, haien integrazioa.

Osasunaren eta eritasunaren arteko desberdintasuna:

–Osasuna eta gaixotasuna.

–Immunitate sistema. Infekzioen kontrako defentsan esku hartzen duten zelulak.

–Higienea eta gaixotasunen prebentzioa.

–Eritasun infekziosoak eta ez infekziosoak.

–Txertoak.

–Transplanteak eta emaitzak.

–Sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunak. Prebentzioa.

–Osasun mentala: drogazaletasunen eta elikadurako nahasmenduen prebentzioa.

Menuak eta dietak egitea:

–Elikagaiak eta mantenugaiak.

–Elikadura eta osasuna. Jateko ohitura osasungarriak.

–Dietak eta haien prestakuntza.

–Elikagai batzuetan dauden mantenugaiak ezagutzea, haien bereizketa.

Ekuazio errazak nola ebatzi:

–Progresio aritmetiko eta geometrikoak.

–Egoeren azalpenak hitzezko lengoaiatik lengoaia aljebraikora itzultzea.

–Adierazpen aljebraikoen eraldaketa.

–Adierazpen aljebraikoen garapen eta faktorizazioa.

–Ezezagun bateko lehen graduko ekuazioak nola ebatzi.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek laguntzen du ikasleak modu iraunkorrean ikasteko gaitasunak eskuratzen, eta prestakuntza eskaintzen du ikaslea bere buruaz nahiz inguruneaz jabetu dadin.

Modulu honen edukiek laguntzen dute ohitura osasungarriak finkatzen eta aplikatzen, ohiko bizitzaren alderdi guztietan.

Orobat, matematikaren hizkuntza operazionala erabiltzen dute mota desberdinetako problemen ebazpenean, edozein egoeratara egokiturik, bai ohiko bizitzan bai lan bizitzan.

Modulu honek bere baitan hartzen ditu zenbait zientzia, hala nola matematika, kimika, biologia eta geologia, eta haren irakaskuntzarako, ikasteko estrategiaren helmuga dira zientzien kontzeptu nagusiak eta printzipioak; horretarako, ikasleak inplikatzen ditu arazo errazen konponbidean eta beste zeregin adierazgarrietan, eta aukera ematen die modu autonomoan lan egiteko, beren ikaskuntza eraiki dezaten eta berek sorrarazitako emaitza errealak erdiets ditzaten azken buruan.

Moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

–Zenbakiak eta haien eragiketak erabiltzea beren problemak ebazteko.

–Materiaren formak ezagutzea.

–Laborategiko oinarrizko materiala ezagutzea eta erabiltzea.

–Egitura anatomikoak identifikatzea eta lokalizatzea.

–Ahozko adierazpeneko ariketak egitea, jendeari kasu egiteko oinarrizko arauak aplikatuz.

–Elikaduraren garrantzia bizi osasungarrirako.

–Arazoen konponketa, hala eremu zientifikoan nola egunerokoan.

Lanbide modulua: Komunikazioa eta gizartea I.

Kodea: 3011.

Iraupena: 170 ordu.

1. prestakuntza unitatea

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Historiaurreko eta Antzinaroko gizarteen bilakaera historikoa eta horiek paisaia naturalekin dituzten erlazioak baloratzen ditu eta horretan parte hartzen duten faktoreak eta elementuak aztertzen ditu, eta ondare naturala eta artistikoa estimatzeko jarrerak eta baloreak garatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Paisaia natural baten ezaugarri nagusiak deskribatu dira iturri grafikoak aztertuz, eta elementu horiek ingurune hurbilenean ezagutu dira.

b) Azaldu da nola kokatu, lekualdatu eta ingurunera egokitu diren hominizazio garaiko giza taldeak, metalen menperatze teknikoa lortu arte horren adibide diren kultura nagusietan.

c) Historiaurreko mugarri artistiko aipagarrienak antolaketa sozialarekin eta sinesmen multzoarekin lotu dira, eta egungo gizarteekiko desberdintasunak baloratu dira.

d) Gizarte horiek gaur egun arte nola iraun duten baloratu da, eta haien ezaugarri nagusiak konparatu dira.

e) Arkitekturaren eta eskulturaren lanak aztertzeko ezaugarri nagusiak bereizi dira adibide arketipikoen bidez, eta estilo kanonikoak bereizi dira.

f) Lehenbiziko gizarteek paisaia naturalean izan zuten eragina juzgatu da, eta antzinako hirien ezaugarriak eta gaur arte izan duten bilakaera aztertu dira.

g) Historiaurreko eta Antzinaroko gizarteen iraupena aztertu da, Iberiar Penintsulan eta penintsulaz kanpoko Espainiako lurraldeetan.

h) Informazioa biltzeko tresna errazak prestatu dira konposizio protokolizatuen estrategien bidez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

i) Norberaren ahaleginarekin eta elkarlanarekin bat heldu diren portaerak garatu dira.

2. Espazio europarraren eraikuntza baloratzen du, industriaren lehenbiziko eraldaketak eta nekazaritzako gizarteak izan arte; horretarako, haren ezaugarri nagusiak aztertu eta egungo gizartean eta ingurune hurbilean nola iraun duen baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aztertu da antzinako mundua nola aldatu zen Erdi Arora igarota eta, horretarako, aztertu orobat, espazio europarraren eboluzioa, haren erlazioak Europaz kanpoko espazioarekin eta Erdi Aroko gizarteen ezaugarri aipagarrienak.

b) Erdi Aroko nekazaritzako paisaien ezaugarriak baloratu dira, baita haiek egungo gizarteetan nola iraun duten ere, eta haien elementu nagusiak identifikatu dira.

c) Ameriketan inperio kolonialak garatzeak bertako kulturetan eta Europakoan izandako ondorioak baloratu dira.

d) Monarkia absolutuaren eredu politikoa eta soziala aztertu da, Aro Modernoan, Europako potentzia nagusietan.

e) Aztertutako epean Europako populazioak izandako eraldaketen oinarrizko adierazle demografikoak baloratu dira.

f) Margolanak aztertzeko ezaugarri nagusiak deskribatu dira, Europan Pizkundetik abangoardia historikoak agertu arte elkarren segidan izandako eskolen eta estiloen adibide arketipikoak aztertuz.

g) Tituluaren profilak berezko d(it)uen produkzio sektore(ar)en eboluzioa aztertu da, antolaketa eta teknologia sistemetan izandako eraldaketak eta eboluzioaren mugarri nagusiak aztertuz.

h) Informazioa biltzeko tresna errazak prestatu dira, konposizio protokolizatuen estrategien bidez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

i) Norberaren esfortzuarekin eta talde lanarekin bat heldu diren portaerak garatu dira.

3. Komunikazio estrategiak erabiltzen ditu, gaztelaniaz ahozko informazioa jakinarazteko; horretarako, entzute aktiboaren printzipioak, konposiziorako estrategia errazak eta oinarrizko hizkuntza arauak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Egungo gertaerei buruz hedabideetatik heldu diren ahozko testuen egitura aztertu da, baita haien ezaugarri nagusiak identifikatu ere.

b) Oinarrizko trebetasunak aplikatu dira entzute aktiboan, eta ahozko mezu baten zentzu orokorra eta eduki berariazkoak identifikatu dira.

c) Hitzik gabeko komunikazioaren elementuak behar bezala erabili dira arrazoibideetan eta azalpenetan.

d) Hizkuntzaren erabilerak eta mailak eta ahozko mezuak ulertu eta osatzeko hizkuntza arauak aztertu dira, eta erabilera diskriminatzaileak baloratu eta berrikusi dira, batik bat generoen arteko harremanetan.

e) Gramatikaren terminologia egokia erabili da jarduera gramatikal konposatuak ulertzean eta haiek ebaztean.

4. Komunikazio estrategiak erabiltzen ditu gaztelaniaz idatzizko informazioa jakinarazteko eta, horretarako, irakurketa ulerkorraren estrategiak eta azterketa, sintesi eta sailkapen estrategiak aplikatzen ditu modu egituratuan eta progresiboan, testu labur hautatuen konposizio autonomoan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testu moten ezaugarri nagusiak baloratu eta aztertu dira, haien egokitasunari dagokionez egin gogo den lanerako.

b) Askotariko bilaketa tresnak erabili dira idatzizko testu bat ulertzeko, edukiak berrinterpretatzeko estrategiak aplikatuz.

c) Ulermenezko irakurketako estrategiak erabili dira, modu sistematikoan, testuak konprenitzean, ikaskuntza jardueretan aplikatzeko ondorioak atereaz eta erabilera diskriminatzaileak ezagutuz, genero ikuspegi batetik.

d) Idatzizko testu baten edukia laburtu da, ideia nagusia, bigarren mailakoak eta komunikazio helburua atera eta lortutako ondorioak berrikusi eta birformulatu.

e) Egunero erabiltzen diren idatzizko testu batzuen egitura aztertu da, eta hizkuntzaren erabilera eta mailak, eta horiek prestatzeko jarraibideak ezagutu dira.

f) Gramatikaren eta ortografiaren arau nagusiak aplikatu dira testuak idazteko, ondoriozko testua argia eta zehatza izan dadin.

g) Jarraibide sistematikoak garatu dira idatzizko testuak prestatzean, egindako ikaskuntzak baloratzeko eta zer ikasi behar den birformulatzeko, idatzizko komunikazioa hobetu beharrez.

h) Idazlanak aurkezteko jarraibideak aztertu dira, kontuan harturik edukia, formatua eta hartzailea, testuinguruari egokitutako hiztegia erabiliz.

i) Egitura gramatikalak ulertzeko eta aztertzeko jarduerak gauzatu dira, eta egindako inferentzien baliozkotasuna frogatu.

5. Gaztelaniazko literaturaren testu adierazgarriak irakurtzen ditu eta irizpide estetikoak sortzen ditu gustu pertsonala garatzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gaztelaniazko literaturaren garapenaren etapak erkatu dira aztertutako aroan, eta maila handiko obra adierazgarrienak ezagutu.

b) Hizkuntzaren egitura eta erabilera baloratu dira mailara egokitutako literatur lanaren irakurketa pertsonalean, obra bere testuinguruan kokatuta, eta informazioa biltzeko tresna protokolizatuak erabili dira.

c) Iritzi pertsonal arrazoituak adierazi dira obran gehien eta gutxien estimatu diren alderdiei buruz, baita edukiaren eta norberaren bizipenen arteko erlazioari buruz ere.

d) Estrategiak aplikatu dira literatur testuak ulertzeko, oinarrizko motiboak eta gaiak kontuan izanik.

e) Informazioa aurkeztu da gaztelaniazko literaturaren aro, autore eta obrei buruz, literatur testuetatik abiatuta.

Edukiak.

Historiaurreko eta Antzinaroko gizarteak eta haien erlazioa natur ingurunearekin baloratzea.

–Paisaia naturalak. Alderdi orokorrak eta tokikoak.

–Historiaurreko gizarteak.

–Hirien sorrera:

  • Hiri habitata eta haren bilakaera.
  • Hiria irudikatzeko grafikoak.
  • Antzinaroko hiri gizarteak.
  • Kultura grekoa: zabalera, ezaugarriak eta mugarri nagusiak.
  • Arte grekoaren ezaugarri funtsezkoak.
  • Erromatar kultura.
  • Erromatar artearen ezaugarri funtsezkoak.

–Informazioaren tratamendua eta prestaketa hezkuntza jardueretarako:

  • Oinarrizko baliabideak: gidoiak, eskemak eta laburpenak, besteak beste.
  • Lokalizazio kronologikoaren tresna errazak.
  • Hiztegi hautatua eta berariazkoa.

Espazio europarraren sorrera Erdi Aroan eta Aro Modernoan; haren balorazioa.

–Erdi Aroko Europa:

  • Usadioen eta ohituren iraupena. Nekazaritzako espazioa eta haren ezaugarriak.
  • Beste kultura batzuekiko kontaktua.

–Monarkia absolutuen Europa:

  • Europako monarkia handiak: kokapena eta garapena Europako testuinguruaren maparen gainean.
  • Espainiako monarkia absolutua.
  • Ekoizpen sektorearen bilakaera aro horretan.

–Amerikako kolonizazioa.

–Populazioaren azterketa:

  • Espazio europarraren bilakaera demografikoa.
  • Populazioaren grafikoen iruzkina: jarraibideak eta oinarrizko tresnak.

–Europako artearen bilakaera Erdi Aroan eta Aro Modernoan.

  • Oinarrizko jarraibideak margolanen iruzkina egiteko.

–Informazioaren tratamendua eta prestaketa hezkuntza jardueretarako:

  • Oinarrizko baliabideak: laburpenak, fitxa tematikoak, biografiak, kalkulu orriak edo antzekoak, prestaketa, besteak beste.
  • Berariazko hiztegia.

Ahozko komunikazioaren estrategiak erabiltzea gaztelaniaz:

–Ahozko testuak.

–Entzute aktiboa aplikatzea ahozko testuak ulertzeko.

–Ahozko komunikazioan disrupzioa saihesteko jarraibideak.

–Trukaketa komunikatiboa.

  • Hizkuntzatik kanpoko elementuak ahozko komunikazioan.
  • Hizkuntzaren ahozko erabilera formalak eta informalak.
  • Komunikazioaren testuingurura egokitzea.

–Arau linguistikoak aplikatzea ahozko komunikazioan. Esaldiaren antolaketa: oinarrizko egitura gramatikalak.

–Ahozko konposizioak:

  • Ahozko konposizio errazak egungo gertaerei buruz.
  • Ahozko aurkezpen errazak.
  • Sostengu baliabideak erabiltzea: ikus-entzunezkoak eta IKTak.

Idatzizko komunikazioaren estrategiak erabiltzea gaztelaniaz:

–Testu motak. Ohiko bizitzari eta bizitza profesionalari buruzko testuen ezaugarriak.

–Irakurtzeko estrategiak: elementu testualak.

–Askotariko hiztegiak erabiltzeko jarraibideak.

–Oinarrizko estrategiak idatzizko konposiziorako prozesuan.

–Idatzizko testuak euskarri desberdinetan aurkeztea:

  • Arau gramatikalen aplikazioa.
  • Arau ortografikoen aplikazioa.

–Idatzizko testuak:

  • Testuaren lokailu nagusiak.
  • Aditzaren oinarrizko formak testuetan, arreta berezia eskainiz aditz-perifrasien aspektuzko balioei.
  • Aditzaren funtzioak: mendekoa, aditz-izena, aditz-adjektiboa eta aditz-adberbioa.
  • Sintaxia: enuntziatua, esaldia eta perpausa; subjektua eta predikatua, osagarri zuzena, zeharkakoa, zirkunstantziala, agentea eta atributua.

XIX. mendearen aurreko literatur testuak irakurtzea gaztelaniaz:

–Pasarte literarioak irakurtzeko jarraibideak.

–Literatur obra bat irakurtzean informazioa biltzeko tresnak.

–Gaztelaniazko literaturaren ezaugarri estilistikoak eta tematikoak, Erdi Arotik XVIII. mendera bitarte.

–Narratiba. Literatur garaiaren arabera errepikatzen diren gaiak eta estiloak.

–Poemak irakurri eta interpretatzea. Literatur garaiaren arabera errepikatzen diren gaiak eta estiloak.

–Antzerkia. Literatur garaiaren araberako gaiak eta estiloak.

2. prestakuntza unitatea

1. Erabiltzen ditu ahozko informazioa ingelesez komunikatzeko estrategiak, eta prestatzen ditu luzera txikiko ahozko aurkezpenak, ongi egituratuak, esparru pertsonalean edo profesionalean maiz agertzen diren eguneroko komunikazio egoera ohikoei buruzkoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Entzute aktiboaren estrategiak aplikatu dira, bildutako mezuak zehatz-mehatz ulertzeko.

b) Mezu zuzenen edo formatu elektronikoen bidez bildutakoen oinarrizko komunikazio xedea identifikatu da, eta komunikazio egoerak baloratu eta haien ondorioak, erabiltzen den hiztegian.

c) Ahozko testuaren zentzu orokorra identifikatu da; hark informazioa modu sekuentziatuan aurkezten du, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatzen ohi diren egoeretan.

d) Fonetika eta intonazioko ezaugarri komun eta begi bistakoak identifikatu dira, mezuaren zentzu orokorra ulertzera laguntzen dutenak.

e) Esparru pertsonalean nahiz profesionalean deskribatzen, kontatzen edo erakusten duten testu laburren aurkezpenak egin dira, gidoi erraz bati jarraikiz, testu mota bakoitzaren egitura aplikaturik eta baliabide informatikoak erabiliz, hala behar izan denean.

f) Egitura gramatikal oinarrizkoak erabili dira eta, orobat erabili, esamolde, esaldi eta hitzen errepertorio funtsezko eta mugatua, testuaren komunikazio xedea zein den eta huraxe, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatzen ohi diren egoeretan.

g) Halako argitasun batez mintzatu da, intonazio eta ahoskera ulerterrazak erabiliz. Onartzen dira etenak eta duda sarriak.

h) Gogoetazko jarrera agertu da edozein diskriminazio mota dakarren informazioaren gainean.

i) Atzerriko hizkuntza erabiltzen duten herrietako gizarte harreman oinarrizko eta estandarizatuak identifikatu dira.

j) Atzerriko hizkuntza erabiltzen duen komunitatearen ohitura edo eguneroko jarduerak identifikatu dira.

2. Parte hartzen du ingelesezko solasaldietan, hizkuntza erraz eta argia erabiliz esparru pertsonalean nahiz profesionalean maiz gertatzen diren ohiko egoeretan, komunikaziorako oinarrizko estrategiak abiaraziz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elkarrizketa egin da, irakasleak zuzendurik eta ongi egituratutako gidoi bati jarraikiz, perpaus ereduen eta solasaldi labur eta oinarrizkoen errepertorio buruz ikasia erabilirik maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatzen ohi diren egoeretan.

b) Elkarreragina mantendu da, komunikazio estrategia errazak erabiliz interesa eta ulermena erakutsi beharrez.

c) Konpentsazioko estrategia oinarrizkoak erabili dira, kanpoko hizkuntzan ikasleak dituen gabeziak berdintzeko.

d) Egitura gramatikal oinarrizkoak erabili dira eta, orobat erabili, esamolde, esaldi, hitz eta diskurtsoaren markatzaile linealen errepertorio funtsezko eta mugatua, testuaren komunikazio xedea zein den eta huraxe.

e) Halako argitasun batez mintzatu da, intonazio eta ahoskera ulerterraza erabiliz. Onartzen dira etenak eta duda sarriak.

3. Ingelesezko idatzizko testu labur eta errazak prestatzen ditu, esparru pertsonalean nahiz profesionalean maiz gertatzen ohi diren komunikazio egoeretan, ulermenezko irakurketako estrategiak aplikatuz eta konposizioko estrategia egituratuak garatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testua ulermenez irakurri da, eta haren ezaugarri oinarrizkoak eta eduki orokorra ezagutu.

b) Testuaren funtsezko ideiak eta komunikazio xede oinarrizkoa identifikatu dira.

c) Egitura gramatikal oinarrizkoak identifikatu dira eta, orobat, esamolde, esaldi, hitz eta diskurtsoaren markatzaile linealen errepertorio mugatua, maiz eta aurreikusteko moduko edukiekin gertatzen ohi diren egoeretan.

d) Esaldi eta perpausak osatu eta berrantolatu dira, komunikazio xedeari eta gramatika arau oinarrizkoei loturik.

e) Testu laburrak prestatu dira, komunikazio xedeari egokituak, eredu egituratuei jarraikiz.

f) Funtsezko lexikoa erabili da, ohiko egoerei eta eremu pertsonalari eta lanbidekoari egokitua.

g) Interesa agertu da idatzizko testuen aurkezpen txukunean, gramatika, ortografia eta tipografia arauei men eginez eta berrikusteko jarraibide errazak erabiliz.

h) Hiztegiak erabili dira, inprimatuak nahiz onlinekoak, eta orobat testu prozesatzaileen zuzentzaile ortografikoak testuak prestatzean.

i) Gogoetazko jarrera agertu da edozein diskriminazio mota dakarren informazioaren gainean.

Edukiak.

Ahozko testu oinarrizkoen ulermena eta ekoizpena, ingelesez:

–Ideia nagusiak, dei, mezu, agindu eta argibide hagitz garbietan.

–Pertsona, toki eta gauzen deskribapen orokorra (esparru profesional eta jendaurrekoak).

–Orainaldian, lehenaldian eta geroaldian maiz gertatzen ohi diren egoeren gaineko narrazioa.

–Ohiko lexikoa, esamolde eta esaldi errazak, esparru pertsonaleko eta profesionaleko eguneroko hitz-truke eta kudeaketetan moldatzeko.

–Baliabide gramatikalak:

  • Aditz denbora eta formak orainaldian, lehenaldian; aditz nagusiak, modalak eta laguntzaileak. Komunikazio funtzioak, maiz gertatzen ohi diren egoeretan.
  • Hizkuntzaren funtsezko elementuak.
  • Diskurtsoaren markatzaileak hasteko, ordenatzeko eta bukatzeko.

–Oinarrizko multzo foniko eta fonema zailenen ahoskera.

–Erregistro egokien erabilera gizarte harremanetan.

–Ulertze eta entzute aktiboko estrategia funtsezkoak.

Ingelesezko solasaldietan parte hartzea:

–Ulertze eta entzute aktiboko estrategiak, elkarreragina hasteko, mantentzeko eta bukatzeko.

Ingelesezko mezu eta testu errazen prestaketa:

–Esparru pertsonaleko edo laboraleko eguneroko testu oinarrizkoen informazio orokorra eta ideia nagusia ulertzea.

–Ohiko lexikoa, esparru pertsonaleko eta profesionaleko eguneroko hitz-truke eta kudeaketetan moldatzeko.

–Idatzizko testu labur, erraz eta ongi egituratuen prestaketa.

–Baliabide gramatikalak:

  • Aditz denborak eta formak. Denbora erlazioak: lehenagokotasuna, ondorengotasuna eta aldiberekotasuna.
  • Oinarrizko egitura gramatikalak.
  • Eginkizun komunikatibo ohikoenak eremu pertsonalean edo profesionalean idatzizko baliabideetan.

–Funtsezko elementu linguistikoak, testu moten, testuinguruen eta helburu komunikatiboen arabera.

–Testuaren oinarrizko propietateak.

–Irakurria ulertzeko estrategiak eta teknikak.

–Planifikaziorako eta zuzenketarako estrategiak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek laguntzen du ikasketa iraunkorrerako gaitasunak eskuratzen, eta beharrezko prestakuntza dakar ikasleak gai izan daitezen gizakien jarduerarekin ikusteko duten fenomenoen oinarrizko ezaugarriak ezagutzeko eta komunikaziorako trebetasunak hobetzeko.

Gizarte zientziei, gaztelaniari eta literaturari, eta ingelesari eta ingelesezko literaturari buruzko oinarrizko ezagutzak biltzen dituen modulu hau irakasteko ikaskuntza estrategiak helmuga du testuaren analisirako oinarrizko tresnak erabiltzea, ahozko zein idatzizko informazio egituratua prestatzea, espazioan eta denboran lokalizatzea fenomeno sozialak eta kulturalak eta sinesmenen dibertsitatea errespetatzea, baita eguneroko harremanetarako jarraibideak ere gizarte eta giza talde desberdinetan; horretarako, ikasleak eginkizun mamitsuetan inplikatzen ditu, modu autonomoan eta taldean lan egin ahal izateko.

Moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

–Prestakuntzarako plan pertsonalizatu bat zehaztea, helburu izanen duena ikaslearen integrazioa lortzea proposatutako ikasketa egoeretan, motibatzeko estrategiak aplikatuz.

–Jardueretan eta ikaskuntza denboraren kudeaketan autonomia bultzatzea, soziolinguistikaren arloko gaitasunei eta edukiei dagokienez.

–Trebetasun sozialak garatzeari buruzko dinamikak egitea, diziplinaren ohiturak eta banaka eta taldeka lan egitekoak finkatzeko.

–Nork bere eskura dituen estrategiak, baliabideak eta informazio iturriak erabiltzea, IKTen erabilera sustatuz, norberaren inguruko errealitateari buruzko azalpen egituratuak osatzeko beharrezko informazioaren balorazioaz hausnarketan laguntzeko.

–Metodo globalizatzaileak erabiltzea (proiektuak, interesguneak, besteak beste), bide ematen dutenak ikasleak ikasketa jardueretan integratzeko. Haiek gaurkotasunarekin lotzen dituen lan metodologian erabiliz gauzatzen da integrazioa.

–Ahal den guztietan, profil profesionalak gaitasunekin lotzen diren jarduerak programatzea.

Gizarte Zientziei dagokienez, moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

–Jakintzak era motibatzailean biltzea, gizarteen dibertsitatea aztertu eta baloratzeko.

–Norberaren eskura dauden informazio iturriak eta baliabideak erabiltzea, lortzen den informazioa antolatzeko, haren integrazioa errazteko hezkuntza lanean.

–Iraganaren arrastoaz ohartzea eguneroko bizitzan, giza taldeen dibertsitatea eta haiek denboran zehar lortutakoa baloratuz.

–Inguruneko problemak baloratzea eskura dagoen informazioa aztertuta, arrazoitutako azalpenak ematea eta haien aurrean jarduteko moduaz hausnartzea, jarraibideen araberako ikasketa egoeretan.

–Adierazpen artistikoez gozatzeko irizpideak eta horiek behatzeko gaitasunak bultzatzea, produkzio artistiko arketipikoak jarraibideen arabera aztertuz eta balio estetiko eta tematikoak baloratuz.

Hizkuntzak ikasteari dagokionez, moduluaren helburuak lortzeko, honako jarduketa ildo hauek landu beharko dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan:

–Hizkuntza erabiltzea ahozko zein idatzizko mezu errazak interpretatu eta prestatzean, norberaren inguruneko zenbait egoera komunikatibo eta testualetan.

–Norberaren inguruneko egoeretara egokitutako hiztegia baliatzea, orientabidea emanen duena moduluan erabilitako adibideak, jarduerak eta edukiak zehazteko.

–Autoikaskuntza errazten duten estrategia didaktikoak hautatu eta gauzatzea, hizkuntza ahal den komunikazio egoera errealistenetan erabiltzera daramatenak, informazioaren eta komunikazioaren teknologien ahalbideak erabiliz (posta elektronikoa, SMSak, Internet, sare sozialak, besteak beste).

–Komunikazio teknikak erabiltzea talde lana bultzatzeko, hezkuntza jardueretan arrakasta bermatuta integratu daitezen.

–Inguruneko kulturen eta ohituren aniztasuna baloratzea, eta hori hiztun desberdinekin hizkuntza erabiltzeak ekartzen dituen beharrekin lotzea.

–Irakurketa ohiturak garatzea, literaturaren ekoizpenaz gozatzeko, norberaren beharren eta ezaugarrien arabera hautatutako testuen bidez.

Lanbide modulua: Praktiken modulua.

Kodea: MP08

Iraupena: 160 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Iturgintzako instalazioak muntatzeko eta mantentzeko lanak egiten ditu, muntatzeko jarraibideei eta dokumentazio teknikoari jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioetako elementuak, haien funtzioa eta kokalekua identifikatu dira.

b) Instalazioen muntaketa eta mantentze-lanetarako behar diren erremintak eta ekipamenduak prestatu dira.

c) Instalazioen muntaketa edo mantentze-lanetarako lan eremua prestatu da.

d) Instalazioetako osagarriak eta hodiak lotzeko lanak egin dira.

e) Instalazioak muntatzeko erremintak eta ekipamenduak erabili dira.

f) Ur hornidurako eta hustuketako instalazioen mantentze-lanak egin dira.

g) Instalazioetako disfuntzioak konpondu dira eta berriz ere zerbitzuan jarri.

h) Instalazioen probak egin dira, indarrean den erregelamenduari jarraituz.

i) Segurtasun pertsonaleko eta materialeko irizpideen arabera jardun da, eskatzen den kalitatearekin.

j) Lanak egiterakoan ingurumena errespetatzeko irizpideak erabili dira.

k) Lantaldean parte hartu da, ekimena eta interesa agertuz.

2. Etxeko berokuntzako eta airea girotzeko instalazioak muntatzeko lanak egiten ditu, muntatzeko jarraibideei eta dokumentazio teknikoari jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioetako elementuak, haien funtzioa eta kokalekua identifikatu dira.

b) Instalazioen muntaketa eta mantentze-lanetarako behar diren erremintak eta ekipamenduak prestatu dira.

c) Instalazioen muntaketa edo mantentze-lanetarako lan eremua prestatu da.

d) Instalazioetako hodiak eta amaierako elementuak lotzeko lanak egin dira.

e) Instalazioak muntatzeko erremintak eta ekipamenduak erabili dira.

f) Aireztapen konduktuak eraiki eta muntatu dira.

g) Berokuntzako instalazioen mantentze-lanak egin dira.

h) Berokuntzako instalazioetako disfuntzioak konpondu dira.

i) Instalazioen probak egin dira, indarrean den erregelamenduari jarraituz.

j) Segurtasun pertsonaleko eta materialeko irizpideen arabera jardun da, eskatzen den kalitatearekin.

k) Lanak egiterakoan ingurumena errespetatzeko irizpideak erabili dira.

l) Lantaldean parte hartu da, ekimena eta interesa agertuz.

3. Mantentze prebentiboko operazioak egiten ditu enpresaren karguko instalazioetan, aginduei jarraituz eta kasuan kasuko mantentze planen arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Prebentzioko mantentze-lanak egin dira instalazioan.

b) Instalazioetako ekipo eta elementuen egoera berrikusi da.

c) Mantentze prebentiboko operazioetarako egokiak diren erreminta eta tresnak hautatu eta erabili dira.

d) Lanak egiterakoan ingurumena errespetatzeko irizpideak erabili dira.

e) Lantaldean parte hartu da, ekimena eta interesa agertuz.

f) Lortutako emaitzen arabera har daitezkeen neurri zuzentzaileak zehaztu dira.

g) Lan guztietan laneko segurtasuneko araudia eta ingurumena babestekoa kontuan hartu dira.

4. Enpresak prebentzioari eta laneko arriskuei buruz duen araudiarekin bat aritzen da.

Ebaluazio irizpideak:

a) Une oro prebentzioari eta segurtasunari buruzko araudi orokorra bete da, baita enpresak ezarritakoak ere.

b) Lantokian norberaren jardun eremuan dauden arrisku faktoreak eta egoerak identifikatu dira.

c) Jarduerarekin ikusteko duten jarrerak hartu dira laneko eta ingurumeneko arriskuak gutxitzeko.

d) Operazio desberdinetarako norbera babesteko ezarri den ekipamendua erabili da.

e) Makinak, ekipoak eta instalazioak babesteko dispositiboak erabili dira jardueretan.

f) Prebentzio planaren arabera jokatu da.

g) Lan eremua arriskurik gabe, garbi eta ordenaturik atxiki da.

h) Energiaren kontsumoa eta hondakinen sorrera ahalik eta gehien gutxituz lan egin da.

5. Arduraz jarduten du eta enpresako harreman tekniko-sozialen sisteman integratzen da.

Ebaluazio irizpideak:

a) Arretaz bete dira jasotzen diren jarraibideak.

b) Egiten duen lanaz arduratu da eta eraginkortasunez komunikatu da pertsona egokiarekin une bakoitzean.

c) Betekizun eta arau teknikoak bete dira, jardunbide profesionala erakutsi da eta lana arrazoizko denboran bukatu da.

d) Errespetua erakutsi da une oro ezarritako prozedurekiko eta arauekiko.

e) Lana ezarritako jarraibide eta prozedurekin bat antolatu da, lehentasunaren arabera bete dira eginkizunak eta esku-hartzeetan segurtasuneko eta kalitateko irizpideak erabili dira.

f) Norberaren jarduera gainerako langileekin koordinatu da, eta aurreikusi gabeko edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo gorabeheraren berri eman da.

g) Lanera puntualtasunez ailegatu da, ezarritako atsedenaldiak hartu dira eta lantokia ez da behar baino lehenago utzi, behar bezala justifikatutako arrazoirik gabe.

h) Beharrezko informazioa edo norberak lanean izan ditzakeen zalantzak egoki galdetu zaizkio arduradun hurrenari.

i) Lana nagusiek emandako aginduen arabera egin da, eta kasuan kasuko aldaketak edo iradokizunak behar den tokian eta maneran egin dira.

Lanbide modulu honek laguntzen du lanbide lantegi honetako gaitasunak eta helburu orokorrak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereziak garatzen.

3. ERANSKINA

Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko lotura

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

EGIAZTA DAITEZKEEN GAITASUN UNITATEAK

3023. Hustuketa sareak.

UC1154–1: Hodiak jartzea, ura eramateko eta hustubideetarako hodiak prestatu, moztu eta elkartuta.

3024. Oinarrizko iturgintza eta berokuntza.

UC1155–1: Etxean erabiltzeko diren aparatu sanitarioak, erradiadoreak eta airea girotzeko aparatuak ezarri eta haiek mantentzeko oinarrizko lanak egitea.

3025. Airea girotzeko ekipoen muntaketa.

4. ERANSKINA

Irakasleak

A) Esleitutako irakaslana.

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA / BESTELAKOAK

IRAKASLEEN
ESPEZIALITATEAREN KIDEGOA

3023. Hustuketa sareak.

3024. Oinarrizko iturgintza eta berokuntza.

3025. Airea girotzeko ekipoen muntaketa.

–Makinen mekanizazioa eta mantentze-lanak.

–Soldadura.

–Ekipo termikoak eta fluidoen ekipoak instalatu eta mantentzea.

–Irakasle espezialista.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

MP08. Praktiken modulua.

–Mekanizazioa eta makinen mantentze-lanak.

–Soldadura.

–Ekipo termikoak eta fluidoen ekipoak instalatu eta mantentzea.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

B) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

Titulartasun pribatuko ikastetxeetan edo hezkuntzakoak ez diren administrazioen titulartasun publikoa dutenetan, honako titulazio hauek beharko dira lanbide moduluak emateko:

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

3023. Hustuketa sareak.

3024. Oinarrizko iturgintza eta berokuntza.

3025. Airea girotzeko ekipoen muntaketa.

MP08. Praktiken modulua.

–Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk.

C) Irakasteari begira baliokideak diren titulazioak.

Titulartasun pribatuko ikastetxeetan edo hezkuntzakoak ez diren administrazioen titulartasun publikoa dutenetan, lanbide moduluak emateko, honako titulazio hauek emanen dute gaitasuna irakasteari begira:

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

3023. Hustuketa sareak.

3024. Oinarrizko iturgintza eta berokuntza.

3025. Airea girotzeko ekipoen muntaketa.

MP08. Praktiken modulua.

–Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk.

–Metalezko eraikuntzetako goi mailako teknikaria, Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioko goi mailako teknikaria, edo bestelako titulu baliokideak.

Iragarkiaren kodea: F1410309