131. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

132/2014 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, 252/2014 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen duena. Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak jarria da errekurtsoa, Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 452/2013 Ebazpenaren aurka, hor Nafarroan 2014. urtean trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzen baitira.

Salako Idazkaritzak aditzera eman du Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 452/2013 Ebazpenaren aurka, bertan Nafarroan 2014an trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzen baitira.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, idazkariak espediente hori Salari igortzeko eskatu du; orobat, ukitutako alderdiak epatzeko eskatu dio Administrazio honi, ebazpen hau jakinarazten denetik bederatzi eguneko epean autoetan agertzeko modua izan dezaten.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urtarrilaren 29ko 12/2014 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 452/2013 Ebazpenaren aurka jarritako 252/2014 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea. Ebazpen horren bidez, Nafarroan 2014an trafikoa arautzeko neurri bereziak ezarri ziren.

2. Interesdunak epatzea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/98 Legearen 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, demandatu gisa agertzeko modua izan dezaten, honako hau jaso eta biharamunetik bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen honen ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko ekainaren 27an.–Barneko zuzendari nagusia, Francisco José Fernández Elizalde.

Iragarkiaren kodea: F1409567