95. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

USTAIZE

2013ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Ustaizeko Kontzejuak, 2013ko apirilaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2013ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236 eta 276. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, 2013ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedienteak aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, behin betiko onetsitzat joko dira, inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Ustaizen, 2013ko maiatzaren 13an.–Kontzejuko burua, Cruz M. Moriones Uriz.

Iragarkiaren kodea: L1307060