95. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren 5/2013 Dekretua, maiatzaren 16koa

Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko dekretua eman du:

“Luis Casado Oliver alkate udalburua hiritik kanpo izanen denez 2013ko maiatzaren 23tik 26ra eta ekainaren 2tik 7ra, denak barne, beharrezkoa da behar diren neurriak hartzea haren ordezpena bermatzeko.

Kontuan hartuz Erregelamendu organikoaren 24 eta 27. artikuluetan ezarritakoa, hain zuzen ere alkateordeei dagokiela, beren izendapenaren ordenari jarraituz, alkatea ordeztea, hura kanpoan, eri edo bere eskudantzietan aritzeko ezinean dagoenean.

Eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

DEKRETATU DUT:

1. Alkatetzari dagozkion eginkizunak lehen alkateorde Reyes Carmona Blascoren esku uztea, legeriak ezartzen dituen mugekin, 2013ko maiatzaren 23tik 26ra eta ekainaren 2tik 7ra, denak barne.

2. Dekretu honen berri ematea Tuterako Udaleko Osoko Bilkurari; jakinaraztea Alkatetzari, Reyes Carmona Blascori eta alor guztiei, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.”

Tuteran, 2013ko maiatzaren 16an.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1307213