95. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Aldaketa Murillo el Cuendeko Arau Subsidiarioetan, 3. poligonoko 358. eta 360. lurzatiei dagokienez (El Alto alderdia) Construcciones Naolsa, S.L.k sustatua. Behin betiko onespena

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoa bete beharrez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 27ko 35/2002 Foru Legearen 70, 78 eta 81. artikuluekin bat, Udalak xedatu du Murillo El Cuendeko Arau Subsidiarioetan egin duen aldaketaren edukia argitara ematea. Aldaketa hori Murillo el Cuendeko 3. poligonoko 358. eta 360. lurzatiei dagokie (El Alto alderdia), eta Construcciones Naolsa, S.L.k sustatua da, eta behin betiko onetsi zuen Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak azaroaren 30ean eman 65/2011 Foru Aginduaren bidez. Hura 2011ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 30ean).

Horiek horrela, hemen hitzez hitz txertatzen da hirigintzako aldaketaren testua.

Arradan (Murillo el Cuende), 2013ko apirilaren 18an.–Alkate udalburua, Jesús María Mar Itúrbide.

ALDAKETA 2011KO EKAINEKO TESTU BATEGINEAN

Memoria

1.–Sarrera.

1.1. Xedea.

1.2. Sustatzailea.

1.3. Aldaketaren eta antolamenduaren egileak.

2.–Hirigintzako jakingarriak.

2.1. Indarra duen planeamendua.

3.–Aldaketaren eta antolamenduaren deskribapena.

4.–Lurren deskribapena.

4.1. Deskribapen fisikoa.

4.2. Egungo erabilera, eraikuntza eta zerbitzuak.

5.–Aldaketaren eta antolamenduaren justifikazioa.

5.1. Aldaketaren justifikazioa.

5.2. Proposamenaren kokalekuaren justifikazioa.

6.–Proposatzen den antolamendua.

6.1. Lurzoruaren hirigintzako sailkapena.

6.2. Ohar orokorrak.

6.3. Bide azpiegiturak.

6.4. Aparkalekuak.

6.5. Argindarraren eta argien sarea.

6.6. Ur hornidura.

6.7. Saneamendu sarea.

7.–Proposatutako antolamenduaren ezaugarriak.

7.1. Zonifikazioa eta azalerak.

7.1.1. Titulartasun publikoa.

7.1.2. Titulartasun pribatua.

7.1.3. Azalera antolatua, guztira.

7.2. Jabetza pribatuko eremu eraikigarriak.

7.2.1. 1 exekuzio unitatea.

7.2.1.1. 1. orubea.

7.2.1.2. 2. orubea.

7.2.2. Jabetza pribatuko eremu eraikigarrien laburpena.

7.3. Aparkalekuak.

7.4. Sistema orokorraren izaera duen erreserba.

7.5. Tokiko ekipamenduen izaera duten erreserbak.

7.6. Udalez gaindiko ekipamendua.

7.7. Bideen ezaugarriak.

7.8. Babes publikoko etxebizitzak.

8.–Etapaz etapako plana.

9.–Ebaluazio ekonomikoa.

Hirigintzako araudi partikularra

1. Determinazio orokorrak.

2. Antolamenduko arauak.

3. Urbanizazioko arauak.

4. Lagapen arauak.

5. Aprobetxamendu arauak.

6. Kudeaketako arauak.

TXOSTENA

1.–Sarrera.

1.1. Xedea.

Txosten honen xedea da Murillo el Cuendeko udal mugapeko Arau Subsidiarioen antolamendu egiturazko eta xehakatuko determinazioetan egindako aldaketaren baldintzak adieraztea. Hura egin da gaur egun lurzoru urbanizaezinaren sailkapena eta “herrigunearen ingurunearen” kategoria dituen alderdi baterako. Orobat, harendako antolamendu xehakatua ematen da, guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarriari jarraikiz.

1.2. Sustatzailea.

Construcciones Naolsa, S.L., sozietate helbidea duena Pamplona karrika, 71, Santakaran (Nafarroa).

1.3. Aldaketaren egileak.

J. Manuel Mugueta San Martín eta Jesús M. Gutiérrez Insausti, helbidea dutenak Santa Cruz karrika, 4, Zarrakaztelun.

2.–Hirigintzako jakingarriak.

2.1. Indarra duen planeamendua.

Murillo el Cuendeko udal mugapeko Arau Subsidiarioak 1996an onetsi ziren behin betiko eta 1996ko apirilaren 26an hartu zuten indarra. Haietan, udal mugapeko lurzorua hiri lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian sailkatzen da.

Aldaketa honetan lurzoru mota kanbiatzeko proposatzen den lurzatia dago lurzoru urbanizaezinaren barnean, “herrigunearen ingurunearen” kategorian, indargabeturiko 6/1987 eta 10/1994 Foru Legeen 5 eta 23. artikuluetan aipatzen diren kategorien arabera.

3.–Aldaketaren eta antolamenduaren deskribapena.

Espediente honen bidez lurzoru mota aldatu nahi da Murillo el Cuendeko hiri bilbearekin muga egiten duen alderdi batean, “herrigunearen inguruneko” lurzoru urbanizaezina izatetik lurzoru urbanizagarri sektorizatua izatera pasa dadin.

Lurzoru mota eta kategoria adierazteko eta sektorearen mugapena eta bertako antolamenduaren irizpide eta baldintza oinarrizkoak adierazteko aldaketa hau egiturazkoa da eta, beraz, 35/2002 Foru Legearen 79, 70 eta 71. artikuluetan adierazitakoaren araberako tramitazio prozedura izanen du.

Lurzoru urbanizagarri sektorizatu honen garapena egiteko bitartekoa antolamendu xehakatua izanen da, handitutako hiri bilbea xehe-mehe definituko duena, bereziki lerrokadurak, sestrak, bide elementuak, hiri zerbitzuak, espazio libre publikoak eta ekipamenduak, sistema orokortzat hartzen ez direnak, onartzen ahal den obra mota eta eraikuntzek bete behar dituzten baldintzak, baita morfologia eta tipologia, araubidea, exekuzio unitatearen mugapena eta bertako jarduketa sistema ere.

Determinazio horiek xehakatuak izanen lirateke eta, beraz, 35/2002 Foru Legearen 79 eta 74. artikuluetan aipatzen denari egokitutako tramitazio prozedura izan behar lukete.

4.–Lurren deskribapena.

4.1. Deskribapena fisikoa.

Guztira, 15.593,59 metro karratu egiten duten lurzatiak, eskola publiko zaharren gibelean daudenak, horiek baitira iparraldeko muga; Santa Cruz karrikaren luzapena dute, berriz, ekialdeko muga eta ugaldea hegoaldean eta mendebaldean.

Topografiaren aldetik, lurzatiak beheratako malda apal bat du, iparralde-hegoalde eta ekialde-mendebalde norabidean.

Sektorean barnean 3. poligonoko 358. lurzatia dago, 851,98 m²-ko azalera duena eta Murillo el Cuendeko Kontzejuarena; gaur egun hiri lurzoruan sartua dago, eta haren azaleraren %89 eraikiezina da; honen bitartez, lurzoru urbanizagarri bilakatuko litzateke, sektoreko gainerako azalerei dagozkien eskubide eta betebehar berekin.

4.2. Erabilerak. Egungo erabilera eta zerbitzuak.

Alderdi honetan ez da eraikin edo eraikuntza bakarrik ere; azaleraren parte bat lehorreko laborantzak hartzen du.

Alderdi honetan, eta iparraldetik herriko ur zikinak entregatzen diren punturaino, hormigoizko saneamendu orokor bat pasatzen da, 250 milimetroko sekzioa duena.

5.–Aldaketaren eta antolamenduaren justifikazioa.

5.1. Aldaketaren justifikazioa.

Murillo el Cuendeko Kontzejuak 100 bat biztanle zituen 1995ean eta haien erdia baino gehiago galdu ditu; egun 44 biztanle baizik ez ditu. Datu horiek adierazten dute bizigune gisa desagertzeko joera saihesteko ahalbiderik ez duela industria, merkataritza, ekipamendu eta abarren aldetik baliabiderik ez duen herriak. Beheratako joera hori aldatzeko aukeretariko bat da historiaren, ingurumenaren, naturarekiko harremanaren eta abarrei balioa ematera saiatzea eta jendea bertan finkatzera bultzatzea.

Murillo el Cuendeko Kontzejuko hiriguneak, funtsean, bi osagai ditu: hiri lurzoru finkatua, hiri bilbe tradizionalarekin bat egiten duena, eta exekuzio unitate bat (UA-1), familia bakarreko etxebizitzak eraiki ahal izateko gutienez ere 600 metroko azalera izanen duten lurzatietan. Unitate horren garapena baldintzapeturik dago, batetik, herriko etxeen arteko 4.226 m² doan laga behar direlakoz ekipamenduetarako, eta bertzetik, proposatu den tipologiagatik, hau da, familia bakarreko etxebizitzak, gutienez ere 600 metroko azalera izanen duten lurzatietan; horrek bideraezin bilakatzen du ikuspegi ekonomikotik begiratuta.

Hiri bilbearen barnean egin daitezkeen zaharberritze eta eraberritze obrez gain, beharrezkoa ikusi da hirigunea handitzeko aukera proposatzea, merkatuaren errealitatearekin zerikusi handiagoa duen etxebizitza motarekin: familia bakarreko etxebizitza atxikiak, gutienez ere 200 metro karratu dituzten lurzatietan, eta hirigintzako kostu arrazoizkoak.

5.2. Proposamenaren kokalekuaren justifikazioa.

Murillo el Cuendeko hirigunearen kokalekua mendi-mazela bat da, bi muinotatik Cidacos ugaldera jaisten dena.

Proposamen honen bidez hiri bilbea osatu nahi da ugaldearen ertzari dagokionez; horregatik bi etxebizitza lerro proiektatu dira, bat maldaren bukaeran, trazadura duena egungo eraikinen noranzkoan, eta bertze lerro bat, hirigunetik ugalderainoko ikusmira duena, ibaiak marrazten duen trazadurari egokitua. Hirigunearekiko elkargunean proposatu da ekipamendurako lurzatia, eskola zaharren eraikinari atxikia, gonztako balio dezaten hiri lurzoruan mugaturiko UA-1ean, Santa Cruz karrikaren luzeran noski, egin litezkeen eraikinetarako. Etxebizitzen lerrotik ugalde ertzeraino proposamena osatzen da hura hirigunearekin lotzen duen berdegune zabal batekin.

L1305877_0.pdf

Proposatutako eskema

6.–Proposatzen den antolamendua.

6.1. Lurzoruaren hirigintzako sailkapena.

Lurzoruaren hirigintzako sailkapena aldatu da, pasa dadin “herrigunearen inguruneko” lurzoru urbanizaezina izatetik lurzoru urbanizagarri sektorizatua, exekuzio unitate bat duena, izatera.

6.2. Ohar orokorrak.

Proposatzen den etxebizitza mota familia bakarrekoa da, patio edo lorategi pribatua duena.

Uholde arriskua galarazteko, uholde arriskuei buruzko azterketaren datuen arabera, proposatu da etxebizitzetariko batzuk eraiki behar diren alderdia goititzea 346,60 kotaraino (aurkeztutako altxaera topografikoaren erreferentziekin bat); horrek bat eginen du garatu beharreko bideen sestra apalenarekin; gisa horretara, eraikuntzek ez dute inondik ere urpean gelditzeko arriskurik izanen.

6.3. Bide azpiegiturak.

Eskola zaharren gibelean kokaturiko alderdian, sarbide nagusitako proposatu da eskolen eta egun dagoen eraikin baten arteko bidea; osatu da, gainera, Santa Fe karrikaren segida, sarbide publikoa emateko egun dagoen etxebizitzari; horrek 2 zenbakia du eta lur pribatua du aitzinean.

Bide, sarbide eta aparkalekutako azalera osoa 3.201,29 metro karratu da.

6.4. Aparkalekuak.

Ibilgailuendako sarbideen funtzionamendu orekaturako, eraikigarritasunaren araberako banaketa proposatu da unitateko atal bakoitza aparkatzeko plaza publikoz hornitzean.

6.5. Argindarraren eta argien sarea.

Argindarraren hornidura nabarmen handituko denez, ikusi beharko da lotura zuzena egiteko aukera herriko San Isidro zeharkalean kokaturik dagoen erdi tentsioko lineatik.

Beharrezkoa da erdi tentsioko linearen kanalizazioa eta hornidura, unitatearen 1a zonan paratu beharreko transformadore berriraino, eta handik behe tentsioan zerbitzatzea, kontsumo leku guztietaraino.

Argiteria berria linea berri batetik gauzatuko da; horren abiapuntua egin beharreko transformadorea izanen da.

6.6. Ur hornidura.

Egungo materialen (fibroporlana) eta sekzioaren (60/80 milimetro) baldintzek behartzen dute proposamen osoa hornitzeko hargune berria egitera, herriko hornidura biltegi orokorretik.

6.7. Saneamendu sarea.

Murillo el Cuendeko saneamendu sare orokorrak sekzio laburra du (toki batzuetan, Ø 150 mm, eta bertze batzuetan, Ø 250 mm) egiten ahal zaizkion eskaeretarako. Linea nagusietariko batek diagonalean zeharkatzen du proposatutako unitatearen alderdia. Baldintza horiei begiraturik, proposatu da estolderia linea berria egitea, unitate osoaren zerbitzua bilduko duena, eta, aldiz, alderdi honetan dagoen linea kentzea, bide publikoetara desbideratuta.

Estolderia sare berriak unitatearen hegoaldeko muturrean dagoen putzura isuriko du isuri beharrekoa.

7.–Proposatutako antolamenduaren ezaugarriak.

Aitzineko puntuetan adieraziarekin bat eta bizitegitarako erabilera orokorra duen sektorerako ekipamendutarako espazioen gainean ezarritako determinazioak bete behar direnez, ondoko ezaugarriak dituen antolamendua proposatu da:

7.1. Zonifikazioa eta azalerak:

Bi alderdi bereizi dira, etorkizuneko titulartasunaren arabera.

7.1.1. Titulartasun publikoa.

Bideak, espaloiak eta aparkalekuak:

–1. unitatea: 3.201,29 m².

Sistema orokorreko erreserba:

–1. unitatea: 2.433,28 m².

Tokiko ekipamendurako erreserba, berdeguneak eta espazio libreak:

–1. unitatea: 4.645,84 m².

Tokiko ekipamendu erabilera anitzerako erreserba:

–1. unitatea: 645,59 m².

Titulartasun publikoko azalera, guztira: 10.926,34 m².

7.1.2. Titulartasun pribatua.

–Espazio pribatu eraikigarriak:

1. unitatea: 2.160,00 m².

–Espazio pribatu eraikiezinak:

1. unitatea: 2.507,25 m².

Titulartasun pribatuko azalera, guztira: 4.667,25 m².

7.1.3. Azalera antolatua, guztira.

1. sektorearen azalera, guztira: 15.593,59 m².

7.2. Jabetza pribatuko eremu eraikigarriak.

7.2.1. 1 exekuzio unitatea.

–Azalera: 15.593,59 m².

–Eredu-aprobetxamendua: 0,42 AU/m².

–Irabazizko aprobetxamendua, guztira: 6.549,31 AU.

7.2.1.1. 1. orubea.

–Azalera: 2.707,25 m².

–Azalera eraikigarria beheko solairuan: 1.326,00 m².

–Irabazizko aprobetxamendua, guztira: 3.986,73 AU.

7.2.1.2. 2. orubea.

–Azalera: 1.960,00 m².

–Azalera eraikigarria beheko solairuan: 834,00 m².

–Irabazizko aprobetxamendua, guztira: 2.562,58 AU.

7.2.2. Jabetza pribatuko eremu eraikigarrien laburpen orokorra.

–Azalera: 15.593,59 m².

–Azalera eraikigarria beheko solairuan: 2.160,00 m².

–Familia bakarreko etxebizitzen kopurua: 21 unitate.

–Eredu aprobetxamendua: 0,4200 AU/m².

–Irabazizko aprobetxamendua, guztira: 6.549,31 AU.

7.3. Aparkalekuak.

Familia bakarreko etxebizitzetarako ezarritako gehieneko eraikigarritasuna 180 metro karratu da etxebizitza bakoitzeko; haietarik, 120 metro karratu etxebizitzarako dira eta 60 metro karratu garajerako.

3/2002 Foru Legearen 53. artikuluan ezarriarekin bat, ibilgailuendako aparkalekuen aurreikuspena izanen da 2 plaza eraikuntzako 100 metro karratutik, garajetako espazioak kenduta:

120 m²/100 m² x 2 x 21 = 51 plaza.

Araudiak eskatuta, eremu pribatuan gauzatu beharreko garaje plaza kenduta, aparkaleku publikoetako plazak izanen dira:

51 - 21 = 30 plaza.

Dokumentazioan grafiaturik, aurreikusia dago aparkatzeko 30 plaza hauen ekipamendua unitateko bi alderditan.

7.4. Sistema orokor izaerako erreserba.

3/2002 Foru Legearen 53. artikuluan zehaztutako erreserba:

Balore hauen artean handiena:

5 m² herritar bakoitzeko: 21 x 5 x 5 = 525 m².

15 m² bizitegitarako 100 m²-tik: 35 x 3.780 m²/100 m² = 567 m².

10 metroko zerrenda batean kokatzen da, lurzatiaren mugatik neurtuta, ibai aldea lehengoratzeko tratamendu baten bidez lehengoratzeko. 2.433,28 m²-ko azalera du.

7.5. Tokiko ekipamenduen izaerako erreserbak.

3/2002 Foru Legearen 53. artikuluan zehaztutako erreserba:

50 m² bizitegitarako 115 m²-tik: 50 x 3780 m²/115 m² = 1.643,48 m².

Unitatea berdegunetako eta espazio libretako espazioez hornituko da –4.645,84 metro karratu, guztira– eta 645,59 metro karratuko lurzati batez, eskola zaharrei atxikirik, erabilera anitzeko ekipamendutako.

7.6. Udalez gaindiko ekipamendua.

3/2002 Foru Legearen 53. artikuluan zehaztutako erreserba:

3 m² bizitegitarako 100 m²-tik: 3 x 3780 m²/100 m² = 113,40 m².

300 metro karratu baino gutiagoko azalera izateagatik, erreserba udalerriko ondareko atal bilakatuko da, tokiko ekipamenduen izaerarekin egindako erreserben barnean sarturik.

7.7. Bideen ezaugarriak.

Zabalera aldakorra izanen duten bideak proiektatu dira, zirkulazioak noranzko bakarra edo bi izan.

Etxebizitzen eremuan eta oinezkoendako ibilbideetan espaloiak izanen dira, 1,50 metroko zabalera izanen dutenak.

Bide berriak, zer lur eremu naturaletan kokatuko diren, haien araberako maldekin proiektatuko dira, hegoaldean kenduta, ugaldearen ondoan; hor 346,60 sestraraino goitituko dira, urpean gelditzeko arrisku guztia galarazteko.

Bideetarako aurreikusitako azalera osoa, espaloiak eta aparkalekuak barne, 3.201,29 metro karratu da.

7.8. Babes publikoko etxebizitzak.

35/2002 Foru Legearen 52. artikuluak behartzen duenez, planeamenduan egiten diren aldaketen ondorioz bizitegitarako ahalmena handitzen bada, haren %50 babes publikoko etxebizitzetarako izanen da, salbu eta justifikatzen ahal baldin bada ez dela komeni aurreikuspen horiek gauzatzea 3.000 biztanle baino gutiagoko udalendako.

Etxebizitza babestuak erosteko interesaren berri izateko deialdi publikoa eginda, egiaztatu da etxebizitza mota honetako eskaerarik ez dela; beraz, proposatu da 35/2002 Foru Legearen 52. artikuluak ezartzen duen betebeharra kentzea.

(Udalaren ziurtagiria erantsi da, baita Murillo el Cuenden, Arradan eta Traibuenasen ikusgai jarritako iragarki publikoaren kopia ere).

8.–Etapaz etapako plana.

Etapa bakarrean egitea aurreikusten da, exekuzio unitatearen garapenarekin batera.

Hura egiteko, proposatu da konpentsazio sistema edo borondatezko birzatiketa.

Unitateari dagokionez, lagapen, berdinbanaketa eta urbanizazio arloetako betebeharrak betetzeko epea lau urtekoa izanen da (4), eta hirigintzako aprobetxamendurako eskubidea eskuratu ondoan eraikitzeko lizentzia eskatzekoa, berriz, hamar urtekoa (10).

Epe horiek guztiak kontatuko dira antolamendu xehakatu hau behin betiko onesten den egunetik.

9.–Ebaluazio ekonomikoa.

Ondotik ematen da exekuzio unitaterako kostuen zenbatespena, zerbitzuak ezartzeari, urbanizazio lanak egiteari, ordainsari profesionalei eta sektoreko bertzelako gastuei dagokienez:

–Urbanizazio lanak egitea: 354.000 euro.

–Planeamenduaren ordainsari profesionalak: 10.656 euro.

–Birzatiketaren ordainsari profesionalak: 3.000 euro.

–Urbanizazio lanen ordainsari profesionalak: 19.800 euro.

–Bertzelako gastuak (erregistroa, publizitatea, administrazioa): 4.500 euro.

–Guztira, zenbatetsia: 391.956 euro.

Erreferentzia gisa, 20.630 euroko oihartzuna izanen luke familia bakarreko etxebizitza bakoitzerako; horrek proposamenaren bideragarritasun ekonomikoa segurtatzeko aukera ematen du.

Hirigintzako araudi partikularra

Gorriz adieraziak direnak hirigintzako egiturazko antolamenduko determinazioak dira.

Gainerakoak hirigintzako antolamendu xehakatuko determinazioak dira.

(Dokumentu honek ez dauzkan alderdietan Murillo el Cuendeko ordenantza orokorrei jarraituko zaie).

1. Determinazio orokorrak.

Banaketa eremua: A.R.-1.

Banaketa eremua sektoreko lurzoru urbanizagarriek osatzen dute.

Eremuaren azalera: 15.593,59 m².

Eremua 1. sektore bakarrak osaturik dago; haren mugapenak eremuarenarekin bat egiten du.

Sektorearen azalera: 15.593,59 m².

Sektorea 1. exekuzio unitate bakarrak osaturik dago; haren mugapenak sektorearenarekin bat egiten du.

Exekuzio unitatearen azalera: 15.593,59 m².

Lurzoruaren sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

Kalifikazioa: Erabilera bereizgarria: bizitegiak; familia bakarreko etxebizitza:

–Nahitaezko erabilera: garajea, plaza 1 etxebizitza bakoitzeko.

–Erabilera toleratua: merkataritza, ekipamendua, ostalaritza, lorategia edo baratzea eraikinik gabeko eremuetan.

–Erabilera debekatuak: gainerako guztiak.

Eraikuntzaren tipologia: familia bakarreko etxebizitza atxikia.

2. Antolamenduko arauak.

–Gehieneko kanpo eta barne lerrokadurak errespetatu beharko dira, planoetan grafiatuari jarraikiz.

–Eraikin bakoitzaren solairu kopurua: BS+1 familia bakarreko etxebizitzetarako.

–Eraikinaren gehieneko garaiera: 7,50 metro teilatu-hegaleko behe alderaino, B+1 motako eraikinean.

–Beheko solairuen garaiera librea: gehienez ere 4,00 metro eta gutienez ere 2,60 metro.

–Goiko solairuen garaiera librea: gutienez ere 2,50 metro.

–10 metroko zerrenda erreserbatu beharko da, lurzatiak lubetarekin egiten duen mugatik neurtuta, eta hura lehengoratu ibai aldea lehengoratzeko tratamendu egoki baten bidez.

3. Urbanizazioko arauak.

Tramitatu beharreko aginduzko urbanizazio proiektuan badaezpadako neurri zuzentzaile hauek jasoko dira:

–Lurraren betelanei buruzkoak:

–Zabalgune naturala hobetzea, horretarako erabilirik prozesu fisiko edo kimikoak eta kare, porlan edo errauts bidezko egonkortzea, lodierak handitzea galarazteko oinarri eta azpioinarrietan.

–Bideak egungo erlibieari egokitzea, erauzten eta ekartzen diren lurren bolumena ahalik eta tikiena izan dadin.

–Zoruari dagokionez, izan litezkeen konponbideen artean alderdi honetako lurzoru eta agregakinak ahalik eta gehien erabiltzeko aukera ematen duena hautatzea, ahalik eta gutiena izan dadin kanpotik ekarritako materiala.

–Obrak antolatzea erauzitako landare lurrak metatzeko espazioak paraturik, garraioa ahalik eta tikiena izan dadin hasierako tokitik amaierakora.

–Obra berean behar den medeagarri organikoa ekoiztea, landatzeko eta lurzoruak hobetzeko lanetarako, eta orobat sasiak garbitzeko, arbolak botatzeko eta motzondoak erauzteko lanetan sortutako materialak geruza organikoaren funtzio berak behar bezala beteko dituen konposta ekoizteko.

–Aldez aurreko eraispen lanetan sortutako obra-hondakinak obran berean berrerabiltzea, behar bezala xehatuak eta bahetuak, geruza pikardunen ordez erabil daitezen zoruetan eta enkatxoetan.

–Kasu eginen zaio Eraikuntza eta eraispenetako hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen dituen 105/2008 Errege Dekretuan eta Hondakinak balorizatzeko eta ezabatzeko eragiketak eta Europako Hondakin Zerrenda argitaratzen dituen MAM/304/2002 Aginduan xedatuari.

–Jarduketa eremua eta ondoko ibai inguruko eremua hegoaldetik eta mendebaldetik mugatzen duen lubetari dagokionez:

  • Lubeta sendotuko da, babesean betetzen duen eginkizuna segurtatzeko, horretarako harri-lubeta erabiliz edo ezponda egonkortzen duen antzeko sistema.
  • Haren paisaiaren tratamendua eginen da, urbanizazioaren ingurunean txertatzeko.
  • Cidacos ibaiaren ezkerraldeko zuhaitz eta zuhaixkei kontuko zaie, eta 10 metroko zerrenda bat utziko da, lurzatiaren mugatik hasita. Horretarako, ibaia lehengoratzeko tratamendu egokia eginen da eta ez da lorezaintzako tratamendurik eginen.

–Argi kutsadura murrizteari dagokionez:

  • Argiteria publikoa paratzean kasu eginen zaio Argiteria Gaueko Ingurumena Babestearren Antolatzeari buruzko 10/2005 Foru Legean eta hura garatzeko Erregelamenduan (199/2007 Foru Dekretua) eta Kanpoko Argi Instalazioen Eragimen Energetikoari buruzko Erregelamendua onesten duen 1890/2008 Errege Dekretuan eta EA01etik EA07ra bitarteko haren jarraibide osagarrietan xedatuari.

–Neurri orokorrei dagokienez:

  • Ibaiertzeko landarediari kontuko zaiola bermatuko da, eta saihestuko da produktuak ugaldera botatzea obrek irauten duten bitartean, behar diren neurriak harturik horretarako (balizak, babes-tarteak etab.).

4. Lagapen arauak.

–Sistema orokorraren izaera duen erreserba: planoetan adierazia, eta azalera 2.433,28 m².

–Tokiko sistemaren izaera duen erreserba:

  • Berdeguneak eta espazio berdeak: planoetan adierazia, eta azalera osoa 4.645,84 m².
  • Ekipamenduak: planoetan adierazia, eta azalera osoa (udalez gaindiko ekipamendua barne) 645,59 m².

–Udalez gaindiko ekipamendua:

Ekipamendutarako erreserba, tokiko sistemaren izaera duena.

–Aparkalekuak.

Planoetan adieraziak; gutienez ere 0,7 plaza etxebizitza bakoitzeko, espazio publikoan.

5. Aprobetxamendu arauak.

–Kalkulurako datuak:

  • Sektorearen azalera: 15.593,59 m².
  • Eredu-aprobetxamendua: 0,42 AU/m².
  • Unitatearen azalera: 15.593,59 m².
  • Banaz bertzeko aprobetxamendua: 0,42 AU/m².
  • Irabazizko aprobetxamendua, guztira: 6.549,31 AU.

–Familia bakarreko gutieneko lurzatiaren azalera: 200 m².

–Etxebizitzen kopurua, guti goiti-beheiti: 21 etxebizitza.

–Homogeneizazio koefizienteak:

HEGALKINEKO KOEF.

LURZORUKO KOEF.

B.O. ETXEBIZITZA

0,80

0,10

P.T. ETXEBIZITZA

0,90

0,10

ETXEBIZITZA LIBRE KOLEKTIBOA

1,00

0,15

FAMILIA BAKARREKO ETXEBIZITZA LIBRE ATXIKIA

1,10

0,20

FAMILIA BAKARREKO ETXEBIZITZA LIBRE BAKARTUA

1,20

0,20

MERKATARITZAKOA

1,20

0,20

EKIPAMENDU PRIBATUA

1,00

0,10

OSTALARITZAKOA

1,00

0,10

6. Kudeaketa arauak.

–A.R.1 banaketa eremua S-1 sektore bakarrak osaturik dago; haren mugapenak eremuarenarekin bat egiten du.

–Aurkeztu den antolamendu xehakatuaren bidez sektorea garatzen da.

–Birzatiketa proiektu eta urbanizazio proiektu bakarrak aurkeztu beharko dira sektore edo exekuzio unitate osorako.

–Jarduketa sistema: konpentsazioa edo borondatezko birzatiketa.

Iragarkiaren kodea: L1305877