95. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

10. poligonoko 38. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2013ko maiatzaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Espartza Galarko 10. poligonoko 38. lurzatiaren xehetasun azterlana, Espartza Galarko Kontzejuak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Getze Galarren, 2013ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1307100