84. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa

2013ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 5ean, tasa eta prezioetako ordenantzen behin betiko onespena. Haietako bat zen Ur horniduraren eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasa/prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Ordenantza horretan zenbait akats atzeman dira:

–4. artikuluaren e) atalean, testu hau sartzea falta da: “eta kontagailuen diametroaren aldaketa”.

–6. artikuluaren e) atalean, “handitu behar bada” agertzen den tokian, honela behar du: “handitu edo txikitu behar bada”.

–I. eranskinaren 4. atalean, testu hau sartzea falta da: “Kontagailuen titulartasunaren aldaketa: 15 euro” eta ondoko taula:

Kontagailuaren diametroa txikitzeko edo handitzeko tarifak

DIAMETROA

KOSTUA

20

120,00 euro

25

165,40 euro

30

183,00 euro

40

237,40 euro

50

485,15 euro

65

487,50 euro

80

515,00 euro

100

579,00 euro

Lakuntzan, 2013ko apirilaren 23an.–Sakanako Mankomunitateko burua, Aitor Karasatorre Mugurutza.

Iragarkiaren kodea: L1306180