84. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Prebentzio, sustapen eta gizarte-lankidetzarako proiektuak edo jarduerak garatzen dituzten entitateei (parte-hartze sozialeko eta irabazi asmorik gabeko entitateei) diru-laguntzak emateko arauetako aldaketa. Onespena

Tuterako Udalak, 2013ko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, onetsi zituen prebentzio, sustapen eta gizarte-lankidetzarako proiektuak edo jarduerak garatzen dituzten entitateei –parte-hartze sozialeko eta irabazi asmorik gabeko entitateei– diru-laguntzak emateko lehiaketa publikoa arautuko duten arauetako aldaketa.

Erabakian ezarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko zirela, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, ezartzen baitu publizitatea dela diru-laguntzen printzipioetariko bat. Lege horren 9.3 artikuluan hau xedatzen da: “Diru-laguntza mota bakoitza arautzen duten oinarriak dagozkion egunkari ofizialean argitaratuko dira”; bi aginduak (8 eta 9.3 artikuluak) legeria oinarrizkoak dira eta, beraz, Administrazio Publiko guztiei aplikatu beharko zaie; printzipio bera finkatzen du Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221.2 artikuluak.

Horiek horrela, argitara ematen da oinarrietako aldaketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2013ko apirilaren 29an.–Alkatea, Luis Casado Oliver.

ALDAKETA BAKARRA

“11.–Balorazio eta jarraipen sistema. Ebaluazio Batzordea. (Bigarren atala).

–Balorazio eta jarraipen batzordea 2 gizarte langilek, hezitzaile batek eta administrari batek osatuko dute. Profesional gehiagok parte hartu ahal izanen dute, balorazio batzordeak hala eskatuz gero.

Honelaxe geldituko da testua:

“11.–Balorazio eta jarraipen sistema. Ebaluazio Batzordea. (Bigarren atala).

–Balorazio eta jarraipen batzordea Gizarte Gaien alorreko zinegotzi delegatuak aldi bakoitzean izendatzen dituen langileek edo gaur egun den Gizarte Ongizatearen Kudeaketa zentroak (edo unean-unean ematen zaion izena) eta Emakumea eta Berdintasuneko unitate administratiboak osatuko dute.

Iragarkiaren kodea: L1306260