84. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aldaketa Udal Planean, UO-44ari dagokionez.
Behin betiko onespena

H.A.P.O.n UO-44ari dagokionez Alfonso Casanovak sustatu duen aldaketa xehakatua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 81.1 artikuluetan xedatua bete beharrez, aditzera ematen da Udalak, 2013ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, ondokoa erabaki zuela. Udal talde sozialista (5 boto) alde agertu zen eta Bilduren udal taldea (2 boto), berriz abstenitu. Hona hemen:

1.–Aldaketa puntual xehakatua behin betiko onestea Oteitzako H.A.P.O.n, UO-44ari dagokionez. Haren bidez bi etxebizitza eraikitzeko gutieneko azalera aldatu da, 650 m²-tik 613 m²-ra.

2.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea.

Oteitzan, 2013ko apirilaren 29an.–Alkate udalburua, José Angel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1306300