84. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Xehetasun azterlana UE-35ean. Hasierako onespena

Mañeruko Udalak, 2013ko apirilaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mañeruko UE-3.5 exekuzio unitatean Salud Fernández Serranok sustatu duen xehetasun azterlana, ADG Arquitectosek prestatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Mañerun, 2013ko apirilaren 22an.–Alkatea, Nuria Irisarri Arbela.

Iragarkiaren kodea: L1306182