84. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Zinegotzien botoen eskuordetzea Udalaren bilkuretan

Funesko Udalak, 2013ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik 11/2013 Foru Legea, martxoaren 12koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzen duena, udaletako zinegotzien boto-eskuordetzea ezartzeko.

Ikusirik aipatu 6/1990 Foru Legearen 86.4 artikulu berriak Udalei aukera ematen diela beren erregelamendu organikoetan jasotzeko zinegotziek zer kasutan eskuordetzen ahalko duten botoa, espresuki biltzen diren kasuetan.

Udal hau, ez baitu erregelamendu organikorik, izaera orokorreko xedapenen bidez gobernatzen denez, delako 86.4 artikuluak eskaintzen duen aukera bere funtzionamenduan sartzeko, aski da erabakia hartzea legean jasotzen diren kasuetan botoa eskuordetzeko bide hori onarturik, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.4 artikuluari jarraikiz, entitatearen beraren antolaketari dagokion erabakia izateagatik.

Aipatu aurrekariak kontuan hartuz, aho batez erabaki da:

1.–Onartzea Funesko Udalean aplikatzea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 86.4 artikuluan martxoaren 12ko 11/2013 Foru legeak emandako idazketan ezarritakoa, botoa eskuordetu ahal izateko Foru Lege horrek aurreikusten dituen kasuetan.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Funesen, 2013ko apirilaren 26an.–Alkatea, Isidro Velasco Estarriaga.

Iragarkiaren kodea: L1306286