84. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Aldaketa puntuala Udal Planeko determinazio xehakatuetan. Hasierako onespena

Fontellasko Udalak, 2013ko apirilaren 11n egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Aldaketa puntuala hasiera batean onestea Fontellasko Udal Planean, Udal Planeko UE 12.6 unitateko berdegunea berrantolatzeko proposamenari dagokionez, Candevalos, S.L.k eskaturik aurkeztutako proiektuaren arabera.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroan kaleratzen diren egunkarietan ere argitaratzea. (Argitaratzeko gastu horiek espedientearen sustatzailearen kargura eginen dira).

3. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentuari txostena eskatzea, sustatzaileak zuzenduriko dokumentazioa aldez aurretik aurkeztuta.

Fontellasen, 2013ko apirilaren 19an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1306230