2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ergoiena
2013ko plantilla organikoa. Aldaketaren behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Ergoienako Udalak, aho batez, behin betiko onetsi du 2013ko plantilla organikoaren aldaketa, eranskinean datorrena. Hasierako onespenaren erabakia 2013ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 5ean.
Ergoienan, 2013ko apirilaren 25ean.–Alkatea, M.ª Isabel Senar Berastegui.
ERANKINA
Funtzionarioak
Lanpostua: idazkaria. Kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %100. Lanpostuko osagarria: %23,77. Lanaldi luzapenekoa: %10. Administrazio egoera: hutsik. Berariazko baldintza: euskararen ezagutza, EGA edo baliokidea.
Lan-kontratudun finkoak
Lanpostua: administrari ofiziala. Kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %57,14. Lanpostuko osagarria: %17,50. Mailako osagarria: %12. Lanaldi luzapenekoa: %5. Administrazio egoera: jardunean. Berariazko baldintza: euskararen ezagutza, EGA edo baliokidea.
Aldi baterako lan-kontratudunak
Lanpostua: garbitzailea. Kopurua: 1. Maila: E. Sarbidea: oposizioa. Lanaldia: %7,14. Lanpostuko osagarria: %11,37. Mailako osagarria: %15. Administrazio egoera: hutsik.
Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda
Idazkaria: Cristina Uribarrena Fernández.
Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda
Administrari ofiziala: Iciar Jaca Galarza.
Aldi baterako lan-kontratudunen izenen zerrenda
Garbiketako langilea: M.ª Josefa Larraza Huarte.
Iragarkiaren kodea: L1306116