84. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Datuen babesaren gaineko araudiaren aplikazioa
Lagunak Udal Zerbitzuan

Lagunak Udal Zerbitzuaren Zuzendaritza Batzordeak 2013ko martxoaren 12an hartutako erabakia.

Lagunak Udal Zerbitzuak du entitateko lanpostuak betetzeko deialdietan parte hartu duten pertsonen datuak dauzkan fitxategiaren ardura.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, Herri Administrazioen fitxategiak sortzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratua.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.

–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herriendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

–Eskatzekoak diren segurtasun neurriak, oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak direla.

Aurrekari horiek kontuan izanik, ondoko jarduketak erabaki dira:

Lehenbizikoa.–Deialdiak izeneko fitxategia sortzea, egitura hau eta ezaugarri hauek dituena:

Deialdiak

–Xede eta erabilera aurreikusiak: lanpostuak betetzeko deialdien kudeaketa.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, deialdietan parte hartzeko behar den dokumentazio guztia udal bulegoetan utzita.

–Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Lagunak Udal Zerbitzuko lanpostuak betetzeko deialdietan parte hartu dutenak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZa, telefonoa.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Ikasketa eta lanbide datuak.

–Tratamendu sistema: paperezko euskarrian.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Lagunak Udal Zerbitzua.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Lagunak Udal Zerbitzua.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta xedatzea Azterketak fitxategia kentzea eta aipatutako fitxategietan egin aldaketak Datuak babesteko Espainiako Agentzian behar den erregistroan sartzea.

Barañainen, 2012ko martxoaren 12an.–Lehendakaria, Alberto Sancho Aguilar.

Iragarkiaren kodea: L1305324