84. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

4. poligonoko 228. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2013ko apirilaren 8ko Tokiko Gobernu Batzarrean hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Altsasuko 4. poligonoko 228. lurzatiaren xehetasun azterlana, Alzania kaleko 7ko bizilagun elkarteak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Altsasun, 2013ko Apirilaren 9an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1306296