84. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

873/2013 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Julián Fernández Larraburu jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Nafarroako Museoa Zaindu eta Antolatzeko Bulegoko buru izendatzen duena, merezimendu lehiaketa eginda.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 23an emandako 1448/2011 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 89 atal, bulego eta unitate parekaturen burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Horien artean, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Nafarroako Museoa Zaindu eta Antolatzeko Bulegokoa zegoen. Deialdia 2011ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 15ean.

Otsailaren 27ko 563/2012 Ebazpenaren bidez, burutza hori betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpena 2012ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 23an.

Jarduketak bukatuta, merezimendu lehiaketaren epaimahai kalifikatzaileak burutzarako hautagai bakarraren izendapen proposamena egin du, deialdiaren 11.3 atalean adierazitako proba gainditu baitu.

Hori kontuan hartuz, eta orobat deialdiaren 13. oinarrian xedatutakoa, bidezkoa da Julián Fernández Larraburu jauna izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Julián Fernández Larraburu jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Nafarroako Museoa Zaindu eta Antolatzeko Bulegoko buru izendatzea, merezimendu lehiaketa bidez eskuratu baitu. Burutzak 36347 zenbakia du plantilla organikoan.

2. Izendatu den pertsonak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epearen barruan.

Behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu, burutzan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari jabetza hartzearen berri eman beharko zaio, behar diren idazpenak egiteko.

3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2013ko apirilaren 15ean.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1306114